Esneki Azokak esne-industriaren arloko topaketa bat egingo du Tolosan
Tolosak ESNEKI gazta eta esnekien azokaren bigarren edizioa hartuko du azaroaren 3an eta 4an. Antolatutako jardueren artean, azaroaren 3an, ostirala, esnearen sektoreko profesionalentzako Esnekien Topaketa Sektoriala egingo da. Azoka berezi hau Tolosako Udalak, Eliker Kalitatezko Elikadura Zentroak, HAZIk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Esneki Leartiker Esne Zentroak sustatu dute. Helburu nagusia, antolatzaileek adierazi zutenez, “Euskal Herriko gazta eta esneki onenak zeintzuk diren erabakitzea da, eta sektoreko profesionalen topagune izateaz gain, familia osoarentzako hainbat jarduera gastronomiko eta hezitzaile eskaintzea”. Larunbatean, hilaren 4an, bi txapelketa izango dira. Lehenengoa, Euskal Herriko zazpi probintzietan ekoitzitako gazta eta esnekiena. Lehiaketa zortzi kategoriatan banatuko da:…
Gazako sarraskia gelditu eta konponbidearen aldeko deiadarra, Euskal Herritik nazioartera
Euskal Herriko hainbat sindikatuk elkartasuna adierazi diote Palestinari
Manifestazio nazionala deitu dute Donostian Gazako sarraskiaren aurka eta Palestinari elkartasuna adierazteko
Gernika-Palestina Herri Ekimenak manifestazio nazionala deitu du larunbatean, urriak 21, Donostian, “Gelditu dezagun sarraskia Gazan, konponbide politikoa orain, Palestinarekiko elkartasuna” leloarekin. Ekimenaren 48 sinatzaileen artean, zinematografiaren arloko Itziar Otuño eta Eneko Sagardoy daude, musikakoak Eñaut Elorrieta, Anari edo Izaro, idazleak Karmele Jaio Eider Rodríguez edo Uxue Alberdi, kirolariak (Juanito Oiartzabal), kazetariak (Martxelo Otamendi, Xabier Madariaga, Goizalde Landabaso)… Deialdiaren testu osoa: GAZAKO SARRASKIA GELDITU! KONPONBIDE POLITIKOA ORAIN! PALESTINAREKIN ELKARTASUNA «Urriaren 7aren geroztik, indarkeriaren areagotzea gertatzen ari da lsraelen eta Palestinan. Bi aldeetako zibilen heriotzak zeharo mingarriak dira eta bake aukeratik urruntzen gaituzte, dagoeneko 75 urtez luzatzen den gatazka honetan. «Palestina eta…
Sindikatuek eta erakundeek, Etxaldek barne, manifestazioak deitu dituzte Bilbon eta Iruñean Palestinaren okupazioaren aurka
CCOO Euskadi, CCOO Nafarroa, LKN-CGT Euskadi, EHNE, ESK, Etxalde, HIRU, LAB eta STEILAS sindikatu eta erakundeek dei egin diote langile klaseari urriaren 19an, osteguna, 12: 30ean Iruñeko udaletxeko plazan eta 12: 00etan Bilboko Plaza Eliptikoan deitu dituzten mobilizazioei babesa eman diezaien, baita “parametro horiekin eta datozen egunetan Palestinako herriaren alde deitu daitezkeenei ere”. Okupazioari ez, Palestina libre! lelopean, manifestu bateratu hau egin dute deitzaileek: «Joan den larunbataz geroztik, indarkeriak gora egin du Palestinako lurraldean, eta gerra egoera etengabean murgilduta zegoen. Israelgo Estatu Sionistak Palestinaren aurkako erabateko gerra deklaratu izanak Gaza erabat suntsitzea, gerra-krimen kontaezinak, langile palestinarren hilketak eta gizateriaren aurkako…
30 erakundek baino gehiagok manifestazioa egin dute Bilbon pobreziaren aurka eta “aberastasunaren banaketaren” alde
Elikadura burujabetzaren aldeko mugimendua enpresa-boterea desegiteko eta sistema-aldaketa eskatzeko antolatzen da
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak
EBk abendua arte atzeratu du glifosatoari buruzko erabakia, herrialdeen arteko banaketa dela eta
Europar Batasuneko estatu kideen arteko banaketa garrantzitsuak eragotzi egin du Europako Batzordeak glifosatoaren merkaturatzea hamar urtez baimentzeko egindako proposamenari buruzko akordio bat lortzea. Ostiralean, urriaren 13an, Landareen, Animalien, Elikagaien eta Pentsuen Batzorde Iraunkorrean (Scopaff) egindako bozketan, ez zen lortu gehiengo kualifikaturik (gutxienez blokeko biztanleria osoaren % 65 ordezkatzen duten EBko kideen % 55) proposamena onartzeko edo baztertzeko. Beraz, proposamena berriro bozkatuko da Apelazio Batzordean, ziurrenik azaroaren lehen hamabostaldian, Europako Batzordeko bozeramaileek adierazi dutenez. Europan gehien erabiltzen den herbizida berriz baimentzeko edo ez baimentzeko erabakia abenduaren 15a baino lehen hartu behar da, egun horretan amaitzen baita egungo baimena. Austria eta Luxenburgo…