Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
Monsantoren aurkako epaiaren irakurketa

Pasa den asteburuan ezagun egin zen Monsantoren aurkako epai judiziala, 289 milioi dolar ordaintzera zigortzen zuena alegia. Monsantok komertzializatzen duen RoundUp izeneko herbizidak, zeinek glifosatoa duen bere osagaien artean, Dewayne Johnson lorezainari minbizia eragin ziola epaiak argi uzten du. Hemen duzue epaiaren irakurketaren unea (CNN-ren bidez): Eta PlayGround-ek sortutako beste hau:

Esne sektoreak ez du horrelako makro uztiategirik behar

Pasa den astearen bukaeran jakitera eman zen Soriako makro ustiategi industrialak Castilla-Leongo administrazioari eginiko eskaera, non proiektua handitzea zen xedea. Tamaina gabeko handitze honetan 23.520 bururarte igotzen dute esne ustiategi honetako behien kopurua. Eguneko 24 ordu izango dituzte jezten, urtean 179.000 tona esne lortu arte eta nola ez, 368.000 tona purin sortuz. (irakurri albistea osorik erderaz) Inolako zalantza gabe esne sektorearen egoera kaltetuko duen zentzugabeko proiektua da, bai Euskal Herri mailan, estatu mailan, Europan… eragina izango duena. Esne sektore industrialak soilik bultzatutako proiektu baten aurrean gaude, bere helburu bakarra beraien onura ekonomikoa izanik. Alde batera utziz behien bizi kalitatea, elikagaien…

Co-branding modelotik eratorritako arazoak

Lehiaren Euskal Agintaritzan Bihoel elkarteak jarritako salaketa Hazi Fundazioak eta Eroskik duten Eusko Label Kaliatatea marka publikoa eta Eroskiren E-Natur marka pribatua elkartzeko akordioa dela eta sortutako arazoak, eta honelako co-branding itunek sor dezaketen problematika Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentu eta hausnarketan isladatzen da. Etxalde mugimenduak urte honetako martxoan plazaratu zuen hausnarketa eta proposamen dokumentuan, Elikagaien Kalitate Politiken inguruko hausnarketa eta proposamenak biltzen zituen ere, honen baitan co-branding ereduak sor ditzazkeen arazoak baita. Salmenta eremu handiekin sinatzen ari diren akordio hauen harira, Etxaldek bertako ekoizpenaren izen ona salmenta bolumen teorikoengatik saltzen ari dela uste du, honela, kontsumitzaileen nahasmena handituz. “Eta ezadostasunen…

Desertifikazioaren munduko atlas berriak planetaren baliabide naturalen gaineko aurrekaririk gabeko presioa erakusten du

Ikerketa Zentro Bateratuak, Europako Batzordearen zientzia- eta ezagutza-zerbitzuak, desertifikazioaren munduko atlasaren edizio berri bat argitaratu du. Atlas horrek tresna bat eskaintzen die erabakiak hartzeko ardura dutenei, lurzoruen galerari eta degradazioari tokiko erantzunak hobetzeko. Atlasak mundu mailako lurzoruen degradazioaren lehen balorazio zehatza eta arrazoitua eskaintzen du, eta neurri zuzentzaileak hartzeko premia azpimarratzen du. Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol komisarioak eta Ikerketa Zentro Bateratuko (CCI) arduradunak honako hau adierazi du: “Azken hogei urteotan, basamortutzearen munduko atlasaren azken edizioa argitaratu zenetik, lurraren eta lurzoruen gaineko presioak izugarri handitu dira. Gure planeta etorkizuneko belaunaldientzat babesteko, premiaz aldatu behar dugu baliabide baliotsu horiek…

HERRITARREI ETA BASERRITARREI ZUZENDUTAKO NPB BAT

Gaur, Europako La Via Campesinako Koordinakundeak (ECVC) antolatuta Europako NPB laguntzen inguruko jardunaldia burutuko da. Jardunaldi hauetan EHNE Bizkaitik eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik Alazne Intxauspe, Alberto Llona eta Andoni Garcia egongo dira. Euskal nekazarien beharrizanak eramango dituzte bertara. Aldi berean, martxoaren 16an Andoainen aurkeztutako Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentua ere aurkeztuko dute Belgikako hiriburuan, Euskal Herritik ditugun Nekazaritza Politika Bateratuen laguntzen inguruko eskaera eta irakurketak Europara helaraziz. Sektorearen biziraupena eta generazio erreleboa bermatzeko ezin besteko ikusten ditugun aldaketak eta argibideak proposatuz. Badago aukera jardunaldiak zuzenean jarraitzeko ondorengo esteka jarraituz: https://web-greensefa.streamovations.be/index.php/event/stream/a-cap-for-a-small-scale-farmers-citizens Etxaldeko dokumentua: Programa: Gazte alorreko dokumentua: Dokumentu orokorra:

Martxan jarri dute jada Alternatiben Herria ekimena finantzatzeko Crowdfunding.a

Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu Alternatiben Herrian. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugun, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak! Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko dugu, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betez. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez. Alternatiba desberdinak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak, janaria, edaria. Zuen ideien…

Etxalde Kataluniarekin bat

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik gaur Katalunian eman diren 7 atxiloketak gaitsezten ditugu Gaur izandako atxiloketen aurrean gure haserrea erakutsi nahi dugu, herri eraikuntzan elkartasunez dihardutenen aurkako operazio polizial honen aurrean. Honela, gure elkartasun aadierazi, bai atxilotuei, senitarteko eta lagunei, eta Kataluniaren erabakitze eskubidearen alde borrokan dabiltzatenei. Herrien erabakitzeko eskubidearen alde elkartasun besarkada bat!  

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Altsasuko gazteekin

Datorren astean hasiko da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, eta, horren harira, mobilizazioak egiten ari dira Euskal Herrian zehar.  Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik ere, terrorismotzat jotako gertakarien kalifikazioari, 375 urte batzen dituzten 12 eta 62 espetxe zigorren eskaerari eta duela 16 hilabete presoaldi prebentiboan dauden hiru gazteen egoerari gure errefusa adierazten diogu. Honela, kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituegu.

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Kataluniarekin bat

Elkarretaratzeak egingo dira bihar Hego Euskal Herriko udaletxe pareetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna’ lelopean Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitu dituzte mobilizazioak: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzeak egingo dira bihar eguerdian Hego Euskal Herriko udaletxe aurreetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna´ lelopean. Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko deitu dituzte elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dagok…