Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
Nazioarteko merkataritzako arauak aldatzea

Europar Batasuna elikagaien munduko inportatzaile eta esportatzaile handiena da. Aldi berean, Europako nekazaritza-ekoizleek beren ekoizpen-kostuak baino merkeagoak diren nekazaritza-prezioei aurre egiten diete, eta garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizleek, berriz, inportazioen lehia desleiala jasaten dute, merkaturatzea oztopatzen dutenak.   Lehenik eta behin, zalantzan jartzen dira nazioarteko nekazaritza-merkataritzaren egungo arauak, MMAren 1994ko akordioetan sartutako Nekazaritzari buruzko Akordioarenak. Eskualdeetako Europako Komiteak (EL) martxoaren 8an Bruselan antolatutako konferentziak gai hori eztabaidatu zuen akademia- eta nekazaritza-munduko adituekin eta Batzordeko eta Europako Parlamentuko ordezkari instituzionalekin. Nazioarteko merkataritzak gure landa-lurraldeetan gaur egun dituen arauen ondorioak gogoraraztean, Christophe Clergeau (FR/PSE), Loirako Herrialdeen Eskualde Batzarreko kide eta ELko Natur…

Martxoaren 8an Etxaldeko Emakumeok planto!

Martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egiten dugu Etxaldeko emakumeak mugimenduak. Hemen greba feministara atxikituz grabatutako bideotxoa! M8-Etxaldeko Emakumeak from soberaniaalimentaria on Vimeo. Honetaz gain, urtero legez martxoaren 8aren bueltan irteera antolatzen dugu emakume nekazarien errealitateak bertatik bertara ezagutu eta konpartitu ahal izateko. Honela, aurten Martxoaren 22reako luzatu dugu deialdia. Karratzara joango gara bertako bi emakume baserritarren esperientziak ezagutzera. Oraindik izena emateko aukera zabalik dago! Animatu eta etor zaitezte!

Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute

Iturria: Argia/ Zero zabor Otsailaren 12an publiko egin aurretik,Le Mondek zabaldu du aurrerapena: ikerketa batek demostratu du Marseilla metropoliak Fos-sur-Merren daukan polo industrialaren –tartean erraustegiaren– inguruan ekoiztutako elikagaiak dioxinak, PCB eta bestelako kutsagaiak daramatzatela. Biztanleak aspalditik airearen kalitate txarragatik eta kutsadurak eragindako gaixotasunengatik kexu dituen Fos-sur-Merreko udalak salaketa sartu du auzitegian. Le Monde egunkariak oihartzun handia eman dio albisteari Frantzia osoan “A Fos-sur-Mer, la pollution industrielle contamine aussi les aliments” titulua ipinita bere kronikari. Izan ere, Fos golkoko portuak daukan industria multzoaren ondoan bizi diren 100.000 biztanleak aspalditik dira kexu arnasten duten airearen kalitateagatik. ADPLGF Foseko Golkoko Kostaldea Babestu eta Defenditzeko Alkarteak urte…

Martxan da bere osotasunean Azoka Plaza, Euskal Herriko produktuen bilgunea

Uztarria.eus Web gunetik ateratako berria,  2018-02-03 17:20 Azpeitiko plazak itxura ezberdina du duela denbora batetik, Azoka Plaza berrituari esker. Joan den  uztailaz geroztik ari dira inguruko baserritarrak beren produktuak eraikin horretan saltzen, baina gaur jarri dute martxan proiektua bere osotasunean. Gaur zabaldu ditu ateak Elikaguneak, eta gaur egin dute eraikinaren inaugurazio ekitaldia. 12:00etan hasi da ekitaldia, eta 300 lagunetik gora bildu da bertan. Hasteko, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe trikitilariek alaitu dute giroa musikaz, eta, jarraian, Eneko Etxeberria alkateak hartu du hitza. Gaurkoa “egun garrantzitsua” dela nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie Azoka Plazaren proiektua posible egin duten guztiei. “Eraikin hau zoragarria da, baina…

Auzolana, emakumeon aliantzak josteko erraminta

Etxaldeko emakumeen taldeak deituta, neguko auzolana egin dugu 14 lagunek pasa den urtarrilaren 27an. Lekua, Antzuolako Pikunieta baserria (Gipuzkoa). Mendi-mendian. Egitekoak, gaztategia eta biltegia margotzea eta artegiko azpigarriak aldatzea. Baina lan zehatz horietan laguntzetik haratago, auzolana aukera ederra izan da Josebe Blanco eta Exkerra artzainen errealitatea ezagutzeko. Eta, bide batez, auzolana beti da une egokia konplizitateak josteko, beste kide batzuk ezagutzeko, bizitza partekatzeko… Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua, eta bide horretan argi dute elkar hartzeko modu ezin egokiagoa dela auzolana. Goizeko 9etan ipini genuen hitzordua Antzuolako plazan. “Bergaran egin bazenute hobe, hau Antzuola…

Marcio Mattos MSTko (Movimiento de los trabajadores rurales sin tierra) kidearen oroimenean

Marcio Mattosen erailketaren albiste tamalgarriak minduta utzi gaitu, bera MSTko liderra eta, Brasilen, Bahia estatuaren aldeko borrokan erreferente politikoa izan da, honela La Via Campesinako Europako Koordinakundeak gure dolu minak eta elkartasuna adierazi nahi diogu bere familia eta MST guztiari. MSTko gure kideekin batera, Europako koordinakundetik Marcio Mattos kidearen erailketa salatzen dugu eta autoritateei ikerketa sakon bat berehala has dezaten exijitzen diegu. Familiakoek eta lagunek kontatu digutenaren arabera, MSTko liderra bere semeraen aurrean akatu zuten hiru tiroz, bere etxeko babesean zegoela, Boa Suerteko asentamentuan, Chapada Diamantina errejioan. Marcinho, bere hurbilekoek deitzen zioten bezala, Bahiako estatuan MSTko lider bilakatu zen, ezkertiar…

Lingua Navarrorum-Txerri Navarrorum

1985-1986 urte inguruan, ikastolatik aterata arratsalde batean Nafarroako parlamentu atarira joan ginen protestatzera. Egun hartan VASCUENCEaren legearen onarpena zen eztabaidagai, Nafarroa zonalde desberdinetan banatuko zuena gerora: eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna. Modu honetan nafarrek bizitokiaren arabera euskera erabiltzeko eta ikasteko eskubidea bermatua izango zuten edo ez. Lege haren arabera, soilik Nafarroako iparraldea kokatu zen eremu euskaldunean. Joan den astean, aurrerantzean Nafarroako Foru erkidegoan abeltzaintza esplotzioetako baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatearenak eta zooteknikoak arautuko dituen Foru Dekretuaren proiektua argitaratu da. Hau irakurtzean Vascuencearen Legeaz oroitu naiz, honek egiten duen moduan hark ere ez baititu nafar guztiak modu berean tratatzen. Zehaztasunetara pasaz,…

Esnearen sektoreak argi eta garbi ikusten du ekoizpen-ereduen arteko talka

Alde batetik, proiektu hiper-intentsiboak planteatzen dira, hala nola Soriako 20.000 behiko etxaldea, eta bestetik, esne ekologikoaren edo artzaintzan oinarrituta ekoitzitakoaren eskaintza handitzen da. Behi-esneak sektorean dauden bi ekoizpen-ereduen arteko talkaren adibide argia bizi izan du 2017an. Alde batetik, eredu industrial eta intentsiboa dago, gero eta garratzagoa ekoizpen osoa kopiatzeko apustuan, eta horren adibide nagusia Sorian eraikitzea aurreikusten den 20.000 behiko makrogranja proiektua da. Era berean, adierazgarria da, zentzu berean, Danone multinazionalak Nafarroako hainbat baserritarri emandako tratua, esnearen bilketaren kontibatasuna ekoizpena izugarri handitzearen baldintzapean jarriz. Azkenik, Kaiku kooperatibak jaso du abeltzain horien esnea. Beste muturrean, abeltzaintza-proiektuak daude, lurrari lotutako ekoizpenaren alde…