Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
Landa eremu bizirik eta nekazaritza iraunkorraren bidean. Esne Sektorea ere bizirik behar dugu! (Manifestazioa)

Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean Esne sektorea ere bizirik behar dugu! Ikusi – Deskargatu informazioa (euskara) 1. Alarma guztiak piztu dira. Apirilaren 1etik DANONEk Nafarroako mendialdeko zazpi nekazariri -tartean eskualdeko lau- ez die esnerik gehiago bilduko. Hori gutti ez, Sorian 20.000 behi-buruko esne ustiategia egin nahi dute. Lehenago, Caparroson, 5.000 burukoa inongo zalapartarik gabe egin zuten. 2. Azkeneko hamarraldi luzeetan nekazaritzan orohar eta esnegintzan bereziki industria eta banatzaile handien neurriko eredua bulkatu dute. Produktibista, intentsiboa eta industriala. Hala, gure mendialdeetako nekazariak aldiro estutuz, , bat ere erabakitzeko ahalmenik gabe, produkzio kostuetarat ailegatzen ez diren prezioekin, dirulaguntzen menpekotasunarekin, inbertsio…

Aurrekontu sozial, parte-hartzaile eta subiranoen alde, hilaren 17an Mendizorrotzara [Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna]

Queremos denunciar los presupuestos neoliberales del Gobierno Vasco. Hay alternativas sociales, pero quienes nos dirigen no tienen ninguna voluntad política de tomar ese camino. Tomando en cuenta cuáles son las bases de los Presupuestos, está claro que no hay ninguna posibilidad para desde un punto de vista social llegar a alguna clase de acuerdo. Las alternativas tienen que ponerse sobre la mesa con toda claridad. Por eso, como en diciembro hicimos en el Labrit (Iruñea), para reivindicar unos presupuestos sociales, participativos y soberanos, el próximo 17 de marzo (viernes) realizaremos un acto en el Mendizorroza que emperzará a las 10:30….

Manifestua: Nekazarien eskubideak – Gizateriaren etorkizunerako aurrerapausoa (gastelaniaz)

Nekazarien Eskubideei buruzko Nazioarteko Kongresua martxoaren 7tik 10era izan zen, Alemaniako Schwäbisch Hall-en, eta ehun bat nekazari eta planeta osoko elikagaien ekoizleen ordezkari bildu ziren, giza eskubideen defendatzaile eta aktibista aniztasun berarekin. Kongresuari amaiera emateko, nekazarien eta landa-eremuetan lan egiten duten beste pertsona batzuen eskubideei buruzko Adierazpen baten beharrari buruzko Adierazpen bat aurkeztu zen. Ekitaldiaren partaideen ekarpenarekin amaitu zen testu hori. Behean testu osoa aurki dezakezu. Manifesto: Derechos campesinos – Un paso adelante para el futuro de la Humanidad Hace casi 500 años, las usurpaciones crecientes de las tierras comunes de las/os campesinas/os por parte de la nobleza y las…

Elikadura-gobernantzaren eta elikadura-subiranotasunaren irizpideak Iruñeko udal haur-eskoletako menuetan

Elikagai freskoa, tokikoa, sasoikoa eta ekologikoa, aldi berean hezkuntzaren, osasunaren eta landa-mundu bizi baten defentsaren alorrak elikatzen dituen irizpide gisa. Gainera, hilabete batean haur eta helduen ahosabai zorrotzak irabazi ditu, Hello Buztintxuri eta Donibaneko hasierako ezarpen-planean parte hartzen duten bi Udal Haur Eskoletako jantokietako erabiltzaileak. Iruñea harpidedun duen Milango Ituna betez, Udal Haur Eskolen erakunde autonomoak Elikadura Gobernantzaren eta Elikadura Subiranotasunaren irizpideak barneratzen ditu. Hezitzaileak, sukaldeak, haurrak eta familiak daude tartean. Aste honetan bertan, Iruñeko EEIIren programa esperimentalaren prestakuntza-planaren barruan, Nani Moré hartu da, irizpide ekologiko eta hezitzaileekin sukaldaritzan aditua eta “El Plat o la Vida” ren egilea, ikastetxeetako sukalde,…

Esne sektorearen defentsan manifestazioa eginen dute apirilaren 1ean Elizondon

Baztan-Bidasoaldeko 40 gizarte eragile, erakunde eta sindikatuk deitu dute Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean apirilaren 1erako Elizondon eginen den manifestazio deialdia egin dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek. Horien ordezkari, Aitor Azkarate aniztarrak, Marijoxe Iparragirre elizondarrak, Miel Joxe Ariztia amaiurtarrak eta Baztandarra Kooperatibako Santiago Urrutia presidenteak, manifestazioarekin bat egitera deitu zuten martxoaren 4ko agerraldian Elizondon. Apirilaren 1etik Danonek Nafarroako mendialdeko 7 nekazariri (tartean eskualdeko lau) esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi ondotik eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik (lehenago Caparroson, 5.000 burukoa inongo…

«Jende gaztea edo osasunarekin kezkatuta dauden pertsonak dira gure pasta kontsumitzen dutenak» [Izaskun Urbaneta eta Ainhara Baguer | Txaramela pasta ekologikoa]

Pasta integral eta ekologikoa egiten dute, modu erabat artisauan. Ez dute lan egiteko beste modurik ulertzen, eta modu horretatik aldatu nahi dute ingurua. [GAUR 8/NAIZ | ENEEK, EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA] Sarri gertatzen den bezala, bizitzak elkartu zituen Ainara eta Izaskun, interes komunen lanketan topo egin, elkar ezagutu eta elkarrekin proiektu bat garatzeko bidean jartzeraino. Geologian lizentziatua Ainara, Ingurumen Zientziatan lizentziatua Izaskun, Agenda 21eko hezkuntza programa batean ezagutu zuten elkar. Biek zuten ingurumenarekiko sentsibilitatea; biek konpartitzen zuten elikadurarekiko ardura, eta gai bati zein besteari buruz dauden hezkuntza-beharrei erantzutea zen beraien helburuetako bat. Gogoratzen dutenez, errota batera egindako bisitan…

Formakuntza martxorako proposamenak [Ehne-Bizkaia/Etxalde]

“AGROECOLOGIA” ri buruzko ikastaro integrala. Ikasteko, lan egiteko eta lurra bizitzeko beste modu bat TEORIA-PRAKTIKA ikastaroa elikagaiak ekoitzi, nekazaritza-sektorean sartzeko prozesu bat hasi edo sektorearen errealitatea hobeto ezagutu nahi duen jendearentzat. Lekua: Ehne-Bizkaiak Abadiñon duen bulegoa (Bizkaia) Ordutegiak: 2017ko martxoaren 14tik maiatzaren 31ra. Astearte eta asteazken goizetan. 10etik 13ra; 30. Iraupena: 80 ordu, sartzeko planerako balio dutenak. Apuntatzeko: Fitxa ainara@ehnebizkaia.eus helbidera bidaliz. Matrikula: 30 € Info gehiago; 636451572 (Unai) PROGRAMA 1. BLOKEA. LURRAREN ERABILERA AGROEKOLOGIKOA Agroekologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Gure lurraren diagnostikoa eta analisia. Emankortasuna. Konposta egitea eta lurra ongarritzea. Hazitegiak prestatzea eta geure instalazioa ekoiztea. Baratzea maneiatzea eta hazkuntza-teknikak Lurra…

Isere, Frantziako Alpeak: 37.000 menu egunero % 25eko tokiko produktuarekin

Isereko (Frantzia) Departamentuko bigarren hezkuntzako 96 ikastetxe tokiko produktuz hornitzen dira. 11 eta 15 urte bitarteko haurrei egunero eskaintzen dizkieten 37.000 menuen % 25 tokiko produktuz osatuta dago. Chirstophe Corbiere, Saileko elikadura proiektuen arduraduna, Hego Euskal Herrian izan zen urtarrilean EHIGE, VSF Herrien Bidezko Elikadura eta Gure Platera Gure Aukera ekimenaren eskutik. Christophe Corbière, Frantziako Estatuko Isère departamenduko elikadura proiektuen eta merkaturatze zirkuitu laburren arduraduna, Euskal Herrian izan zen joan den urtarrilean EHIGE, VSF Herrien Bidezko Elikadura eta Gure Platera Gure Aukera ekimenaren eskutik. Hiru egunez, administrazioko teknikari hori EAEko eta Nafarroako administrazioko ordezkariekin bildu zen, baita Gure Platera Gure…