CETA onartu dute Europar Legebiltzarrean. Borrokak jarraitzen du!
Zoritxarrez ez da ustekaberik egon. Europako Legebiltzarrak Kanada eta Europar Batasunaren arteko CETA hitzarmen neoliberalaren alde bozkatu dute. 408 diputatuk eman dute baiezkoaren aldeko bozka, tartean PNV, PSOE eta PPren ordezkariek. [Eskubide Sozialen Karta. Ikusi Hemen] Atzo, San Valentin eguna deitzen duten horretan, alderdi politiko hauen eta kapitalaren arteko maitasun erromantikoa salatu genuen. PNV, PSE eta PP-k euskal herritarron bizitzak nabarmen pobretuko dituen hitzarmenen alde egin dute, gehiengoen eskubideen murrizketak lau jauntxoentzako errenta handitzeko erabiliz. Baina atzokoa ez da egin dugun mobilizazio bakarra. Han eta hemen, Euskal Herrian barrena ugarituz joan dira TTIP eta CETAren aurkako ekimenak. TTIP- CETA ren…
“Luhusoko ekintza egitea eta eragile politikoak ez zatitzea izan da lorpen handiena” [Mixel Berhokoirigoin, EHLGKO Presidente Ohia]
1952, Gamarte; Baxenabarre. Laboraria da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) presidente ohia. Baserri lanen erretretara pasa da, alta, Ainhize-Monjoloseko laborarien egoitzan segitzen du lanean. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, Michel Tubina, Jean Noël Etxeberri Txetx, Mixel Bergouignan, Béatrice Molle-Haran eta Stéphane Etxegarairekin batera. Bake prozesuaz eta Ipar Euskal Herriko egoera politikoaz mintzatu gara, Laborantza Ganbaraz, baita sortu berria den Euskal Elkargoaz ere, Ganbaran. Mixel Berhokoirigoinen hitzetan, politikagintza zeregin arrunt konplikatua da. Horregatik, politikak lan kolektiboa izan behar duela dio. Luhusoko ekimena, ETAren desarmatze lanean engaiatu izana, Laborantza Ganbaran eraman duen lanarekin parekatu du: “Ganbara…
LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon
Entzun elkarrizketa “Lur eta Murmur” saioan. “Elikadura-subiranotasunaz kezkatuta dauden Bilboko pertsonak LABORE BILBAO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Bere helburuen artean tokiko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, zuzeneko salmenta bideratzea eta ama lurra defendatzea daude. Joseba Martin lankideak gaurko irratsaioan azalduko dizkigu xehetasunak. Informazio gehiago www.laborebilbo.eus webgunean» Bilbon sortu zen LABORE, Elikagaien Subiranotasuna irizpide duen Kontsumitzaileen Elkartea. Elikagai osasuntsuak, freskoak, sasoikoak eta abar kolektiboki elikatu eta kontsumitzeaz gain, elikadura-subiranotasunaren mugimendua elikatu behar da, hau da, ekoizleek, kontsumitzaileek eta aktibistek gizartea eraldatzea bultzatzen duten elkarlaneko eta elkarrekiko sareak elikatu behar dira, eta, horretarako, elikaduraren erdigunean, landa-mundu bizia defendatu behar da, planeta…
Lurraren historia porlanak idatz ez dezan
ARGIA / Begi Bistan / Asterokotasunaren isla grafikoa 2012ko urtarrilean okupatu zuten lehen aldiz Andra Mari auzoko Tosu landa. Getxo metropolitarrean porlanak estali ez duen eremuan parkinga ezarri nahi dute, inguruan eraiki asmo dituzten 8.000 etxebizitzen aurrekari. Baratze komunitario zena erresistentzia eta desobedientzia gune bilakatu dute, udal gobernuak (EAJ) obrak berehala abiatu nahi dituelako. Nonahi ugaltzen ari diren bi mundu ikuskera kontrajarrien arteko talka dugu Tosun: lurra negoziorako ala bizitza bermatzeko, burujabetasuna ala politika profesionala, nekazaritza ekologikoa ala monokultibo industrial globalizatua, auzo/herri nortasuna ala uniformizazioa modernitatearen izenean… Argazkia: Aritz Loiola Testua: Axier Lopez
20.000 esne-behiren makro-etxaldea Sorian [Etxalde 25]
Saiona kooperatiba nafarrak 4.000 buruko ustiategia du Caparroson, eta proiektu hori bultzatzen du [Etxalde 25 | 6. orr] Nafarroako Saiona Sociedad Cooperativa Limitada kooperatiba (Tutera) abeltzain talde batek sortu zuen 90eko hamarkadan, esnea elkarrekin merkaturatzeko. Gaur egun, Nafarroan ekoiztutako esnearen % 35 biltzen du, eta ehun abeltzain inguruk osatzen dute. 2013an iragarri zuen industria-eremura jauzi egiteko asmoa zuela, Tuteran esnekiak prozesatzeko zuen lehen planta martxan jarrita. Enpresak une hartan adierazi zuen esnekiak prozesatzeko planta bat eraiki nahi zuela, egunean 300.000 litro esne gordin eraldatzeko eta 120.000 litro serum kontzentratu egiteko ahalmena izango zuena, eta lehortze-dorre handi bat eraiki nahi zuela…
Hitzaldia eta eztabaida: EBko nekazarientzako lurrerako sarbidea, erronkak eta konponbideak, gero eta lur gehiago biltzen ari den testuinguruan
Noiz: 2016ko abenduaren 7an, asteazkenean, Bruselan Non: 09: 00-12: 30: VMA3 aretoa (Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordea, Rue Van Maerlant 2) 15: 00-17: 00: A1G3 aretoa (Europako Parlamentua, Rue Wiertz 60) Egin klik hemen gertaera erregistratzeko. KONFERENTZIAREN AURKEZPENA Europan, espekulazioa eta lur-kontzentrazioa gero eta mehatxu handiagoa dira familia-ustiategi txiki eta ertainentzat, baita partaide berrientzat ere. Lurraren prezioen igoera handiak gero eta zailagoa egiten du nekazariek eskuratzea. Bitartean, inbertitzaileak lur sorta handiak erosten ari dira, batzuetan hutsune juridikoak erabiliz. Lurra gero eta gehiago ari da bihurtzen globalki kotizatutako eta finantza-espekulazioaren xede den merkantzia. Eskozia eta Andaluzia bezalako adibideek, non laborantza-lurrak, larreak…
Palestina, Peru edota Sri Lankako nekazariak Durangon batu dira, Via Campesinako konferentzia antolatzeko
Markel Onaindia 2016-11-22 [Anboto.org / HERRIRIK HERRI / DURANGO] Via Campesinak Euskal Herrian (Derion) burutuko du mundu mailako bere zazpigarren konferentzia, uztailean, elikadura burujabetza jorratu eta hedatzeko. Horra begira komunikazio arloan lanean dabiltzan kideak Durangon batu dira azken hiru egunetan, konferentziako mezua prestatzeko eta prentsari ekitaldiaren berri emateko. Ibaizabal ikastolan egin dituzte batzarrak, eta horietako batera gonbidatu dute ANBOTO. Palestina, Peru, Ekuador, Sri Lanka, Taiwan, Argentina… herrialde askotako kideek parte hartu dute taldean. Viviana Rojas ekuadortarrak azaldu du borroka orokorrak eta herrialdeetakoak ezagutzeko aukera egongo dela konferentzian, eta gazteek eta emakumeek euren asanblada propioak edukiko dituztela. Genero ikuspuntua bezala, elkartasuna…
X Congreso EHNE Bizkaia, 27 de noviembre de 2016, Derio – «Sembrar, Plantar, Difundir»
Kartela Deskargatu kartela Ebazpenak (laburpena): Deskargatu ebazpenak Txosten osoa Deskargatu txostena
Herri Txikien Erronka: Nortasunari Eutsi eta Bizirik Segi
Milioika mahats-mordo, lurrean botata… [Migel Larreina]
Errioxaren irudi umiliagarria: estrategia-akats larria, paisaiari eta paisaiari kalteak eragiten dizkiona 2016ko urrian, Errioxako Jatorri Deiturikoan, ezohiko gertaera bat ikusi dugu, ikuskizun dantesko bat: dozenaka milioi mahats-more bikain, osasuntsu, turgente, more, usaintsu, gozo… lurrean barrena. Testu honekin batera agertzen den mahastia ikusi nuenean, pentsatu nuen: “ez dezatela Parisko paisaia hau ikusi UNESCOkoek, ez dezatela AEBetan edo UKn ikusi Parker eta Atkin-ekoek, ez dezatela ikus gure kalitateagatik 10-100 euro/botila ordaintzen duten enofilo leialenek, ez dezatela euskal zaharberritzaile ospetsuenek ikus… ez dezala inork ikus, Jainkoarren!” Miguel Larreina González, artikuluaren egilea, Mahastizaintza eta Enologiako Masterra da. Irakurleren bati kosta egingo zaio sinestea, baina…