Natura leheneratzeko neurriak eskatu dizkiote Jaurlaritzari 27 talde ekologistak
Gobernuari dei egin diote EBren Natura Lehengoratzeko Legeak eskatzen dituen «aparteko» politikak ezartzeko, Espainiako Gobernuak bere Lehengoratze Plana onartu arte itxaron gabe. [Berria] Natura leheneratzeko neurriak eskatu dituzte 27 talde ekologistak gaur, Donostian egin duten agerraldi batean. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako mezuan, dei egin diote ekosistemak berreskuratzeko politikak ezar ditzan, beste administrazio batzuk beren lege eta planak martxan jarri arte «itxaron gabe». Agerraldian, Baso Biziak, Denon Berdeguneak, Egurra ta Kandela, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek ondutako dokumentua irakurri dute. Testuak hogeitik gora eragileren babesa jaso du. Besteak beste, Greenpeace, Naturkon, Lurgaia, SEO Birdlife Euskadi, Guggenheim Urdaibai Stop, Etxalde, Biolur eta Araba…
Xabier Arriaga, Txiplas: “Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak. [Testua: Argia / Argazkiak: Hodei Torres / ARGA CC BY-SA] 1980ko hamarkadan nekazaritza politika berriak idatzi ziren, eta baserritar txikiak desagertzen hasi ziren. Zuek, ostera, kooperatiba sortu zenuten nekazaritza estentsiboan oinarrituta. Nekazaritzari heldu nahi genion gazte batzuk ginen, baina argi geneukan egiten genuena eginda ere, zuzenean salduko genuela. Orduan esne lantegi handiak sortu ziren eta esnea haiei saltzea zen eskaintzen ari ziren alternatiba. Bai, baina bazeuden esnea zuzenean saltzen zuten baserritarrak. Gernikara jaisten…
Gernika-Palestinak mobilizaziorako deia egin du urriaren 21ean, Palestinan “genozidioa” geldiarazteko
Gernika-Palestina herri ekimenak urriaren 21ean mobilizatzera deitu du euskal gizartea, Israeli eskatzeko Palestinan genozidioa amaitzea eta Israeli armen eta baliabide militarren salerosketa etetea. Jardunaldian mobilizazio sindikalak eta hezkuntza-komunitatearen mobilizazioak egingo dira goizean, eta elkarretaratzeak egingo dira udaletxeen aurrean 19:00etan. Deialdia «Bidegurutze historiko batean gaude! Humanitateak une erabakigarria bizi du! Eta guk etorkizuna eta itxaropena eraikitzearen aldeko hautua egin dugu. Ezin gara isilik geratu. Genozidioa STOP! Gerrarik EZ! Euskal jendartea historiaren alde onean dagoela ziurtatu nahi dugu. Bakearen, justiziaren eta gizatasunaren aldean. Ezinbestekoa dugu munduan eta baita Euskal Herrian ere, indarrak batzeko modu masiboan mobilizatzea. Genozidioa geldiarazteko eta konponbidea aldarrikatzeko jendarte…
Bilbok elkartasuna adierazi dio berriro Palestinako herriari
Palestinarekiko Elkartasun Plataformak deitutako manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatu da. 18:00etan, beste manifestazio bat egingo dute Iruñean, “su-etena” eta “genozidioaren amaiera” eskatzeko. Milaka lagunek parte hartu dute gaur Bilbon Palestinarekiko Elkartasun Plataformak “Palestinako herriari eta bere erresistentziari babesa emateko” deitutako manifestazioan. Arratsaldean, 18:00etan, beste manifestazio bat egingo dute Iruñean, hainbat kolektibok deituta, “su-etena” eta “Palestinako genozidioaren amaiera” eskatzeko. Bizkaiko hiriburuko manifestazioa eguerdi aldera abiatu da, Jesusen Bihotzetik, eta Israelek Palestinaren aurka abiatu duen “azken urteetako eraso kriminal handienetako bat” salatu dute milaka pertsonak (antolatzaileek zein erakundeek emandako datuen faltan). “Gazako herritarren %10 hil ditu Israelek urtebetean, hau da, 50.000 pertsona inguru;…
EBri presioei ez amore emateko eta baso-soiltzearen produktuak baztertzeko eskatzeko sinadurak biltzen dituzte
Salva la Selva irabazi asmorik gabeko elkarte independenteak, egoitza nagusia Hanburgon (Alemania) duenak, sinadura bilketa bat hasi du Europar Batasunari exijitzeko ez dezala amore eman “deforestaziorik gabeko produktuetarako EBko araudi berria aplikatzen hastearen aurka daudenen presioen aurrean”. Hain zuzen ere, aste honetan Europako Batzordeak urtebete atzeratu du baso-soiltzeari aurre egiteko araudia, 2025eko urtarrilerako aurreikusita baitzegoen. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenekin egindako bileran, Brasilgo presidente Lula da Silvak legearen aplikazioa atzeratzea eskatu du. Brasilgo eremu zabalak sutan daude, nekazaritza-industria aziendarentzako larreak eta soja-landaketak handitzen ari baita basoen kontura. Deforestaziorik gabeko produktuentzako EBko Erregelamendu berria 2023. urtearen erdialdean sartu zen…
Greenpeace: “EBko nekazariak presiopean daude: hazten dira edo porrot egiten dute”
Europako nekazariak presiopean daude ekoizpena handitzeko edo negoziotik ateratzeko, Greenpeacek nekazaritza-datuei buruz EBn egindako ikerketa berri batek aditzera eman duenez. Azterketak erakusten duenez, gero eta alde handiagoa dago zailtasunak dituzten baserrien (batez ere familiakoak) eta sektoreak sortutako sorospen eta irabazi gehienak harrapatzen dituzten nekazaritza-enpresa handienen artean. [Greenpeace] Ikertzaileek aurkitu zuten EBko megagranja kopurua, 250.000 eurotik gorako ekoizpen ekonomikoarekin, % 56 igo zela 2007 eta 2022 bitartean, eta eskala txikiko kategoria komertzialeko etxaldeen kopurua (2.000 eta 49.999 euro bitarteko ekoizpenekin), berriz, % 44 jaitsi zela aldi berean. Ia bi milioi merkataritza-etxalderen eta 3,8 milioi lanposturen galera horrek adierazten du eskala txikiko…
AEBko enpresa batek pestizida eta transgenikoekin kritikoak diren aktibista eta zientzialariak ikertzen ditu
Enpresak sortutako sare sozial pribatu batek 500 pertsona baino gehiagoren datu pertsonalak biltzen ditu mundu osoan, Vandana Shiva aktibistak eta Debal Deb ekologista barne. [The wire] [Informazio hau, The Wire-k argitaratua, Lighthouse Reports ikerketa erredakzioarekin lankidetzan ikerketa bat da, Lighthouse Reports eta nazioarteko beste kide batzuk zuzendutako eta elkarlanean: The Guardian, Le Monde, The New Lede, Africa Uncensored, The New Humanitarian, ABC News.] Estatu Batuetan egoitza duen ospea kudeatzeko enpresa bat, Estatu Batuetako gobernuaren funtsak jaso zituena, lanean ari da pestiziden eta genetikoki eraldatutako organismoen (GEO) aurkako oposizioari aurre egiteko, kritikoen profilak ezkutuan landuz, bai mundu osoan, bai Indian. Hala erakusten dute Lighthouse Reports ikerketa-erredakzioak lortutako…
Bihar hasiko da EHNE Bizkaiak parte hartzen duen LAN jaialdia
Lan Zinemaldia Bilbon, Galdakaon, Gallartan eta Sestaon egingo da bihar, urriak 1, hasi eta hilaren 5era arte. EHNE Bizkaiak, Amets Ladislaoren bitartez, jaialdi honetan parte hartuko du, “Landa eremuko lana” gaiari buruzko eztabaidan, hain zuzen ere. Eztabaida hori asteazkenean izango da, 19:00etan, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. ↓ Deskargatu egitaraua ↓ ‘LAN’ Lan Tematikako Zinema Jaialdia urriaren 1etik 5era itzuliko da, hainbat ekoizpen artistiko eta ikus-entzunezko garaikideren bidez langileen klaseari, haien idiosinkrasiari eta subjektibotasunei balioa emateko. LAN 07 Zinemaldiaren zortzigarren edizioa da jada, eta oraingo honetan izen berri batekin egiten du -lehen LAN Festival Audiovisual Obrero-, nortasun grafiko berri batekin eta…
“Lurrama, la ferme Pays Basque” Biarritzen ospatuko da azaroaren 8tik 10era
“Lurrama – La ferme Pays Basque”, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatua, azaroaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da Biarritzen, “Herri nekazaritzaz bizi eta elikatu” lelopean. Edizio honetako ohorezko gonbidatua Karine Jacquemart izango da, Foodwatcheko zuzendaria. [lurrama.org] Lurramaren helburua nekazaritza herrikoia eta jasangarria sustatzea da. Horretarako, hitzaldiak egingo dira hiru egunetan zehar eta etxeko produktuen azoka bat egingo da. Herri-nekazaritzatik bizitzea eta elikatzea Gaur egun, elikadura erakundeen eta nekazaritzako talde industrialen menpe dago, “herritarrei erantzukizun kolektiboa kendu baitiete”, dio EHLGk. Hala ere, “gutako bakoitzak horretan eragin dezakegula uste dugu, elikadura osasuntsua, ingurumena eta laborariak zainduko dituen nekazaritza baten alde eginez”….
Bideoa: “La voz del invernadero”
Espainiako Estatuan plagizidak izugarri erabiltzeak arriskuan jartzen ditu natura, biztanleria eta, batez ere, negutegietan lan egiten duten pertsonak. Pertsona horien esperientzia “La voz del invernadero” film labur dokumentalean islatzen da. Bertan, langileek negutegi baten barruan lan egitea nolakoa den azaltzen dute, baita barruan erabiltzen diren plagiziden ondorioak ere, bronkitisak eta parkinsonak jota gaixotzen baitira, besteak beste. Hori guztia beste alde batera begiratzen duen gizarte bat elikatzeko. Santiago Donaire fotokazetariaren dokumentala, Ekologistak Martxan taldeak ekoitzia.