Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
109 Nobel saridunek transgenikoen harira egindako salaketari erantzun dio Greenpeacek

109 Nobel saridunek Greenpeaceri transgenikoen aurka ez egiteko eskatu zioten uztailaren 1ean argitaratutako gutun irekian, baita urre koloreko arrozaren kontrako jarrera baztertzeko ere. Haien esanetan, elikagai horrek Afrika eta Asia hego-ekialdean A bitaminaren defizita duten pertsonei lagundu diezaieke, kasu batzuetan heriotza saihestuz. Sara Arriabarrena Azkarate | Argia | 2016ko uztailaren 05a Geneak aldatuta dauzkan urre koloreko arroza, hain justu, gizakiok A bitamina gehiago lortzeko sortutako elikagaien artean aitzindaria litzateke. ADNaren egitura aurkitu zuen James Watson estatubatuarrak eta Ada Yonath biokimikari israeldarrak sinatu dute oharra, besteak beste. Greenpeaceren erantzuna Mundu osoan ekoizten den elikagaien %30 zaborretara joaten dira. Horrekin munduan bizi garen…

Lesbia Yaneth hil dute: COPINHeko kidea eta Berta Caceresen laguna

Uztailaren 7an Lesbia Yaneth hil zuten, Honduraseko Herri eta Indigenen Erakundearen Aholkularitzaren kidea (COPINH). Lesbia giza eskubideen defendatzaile sutsua izan da eta proiektu hidroelektriko baten eraikuntzaren aurka egoteagatik hil dute. Bizilur lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundetik, eta giza eskubideak defendatzen ditugun beste hainbat erakundetik, Lesbia Yanethen hilketa salatu nahi dugu. 2015ean 185 pertsona hil zuten mundu osoan giza eskubideak defendatzeagatik. Berta, Magdalena, Lesbia… Giza eskubideen aurkako eraso bat da, horregatik, gaitzesten dugu eta bat egiten dugu La Via Campesinaren oharrarekin. Jatorrizko albistea (Bizilur): IKUSI HEMEN

Zientzia ekologistaren David, Goliat transgenikoaren aurrean

Transgenikoei buruzko eztabaida ekologista “sentimentalen” eta Zientziaren aurkako “antizentifikoen” arteko borroka gisa jantzi nahi izan da, letra larriz, baina errealitatea oso desberdina da. Hain baliabide gutxirekin nekazaritza ekologikoa hain emaitza interesgarriak lortzen ari bada, zer egiten dute Nobel saridun bikainek, munduko elikaduraz kezkaturik daudela dioten bezala, beren transgenikoak utzi eta bertan ikertzen hasten ez direnek? ElDiario.es / Marga Mediavilla / 2016/07/11 Duela egun batzuk, 109 nobel saridunek gutun bat sinatu zuten Greenpeace erakunde ekologistari “gizateriaren aurkako krimenak” leporatzeko, transgenikoen aurka egiteagatik eta, ustez, A bitaminan aberatsa den urre-koloreko arrozak Afrikako eta Asiako milioika haur beren gabeziatik salbatu ezin dituelako. Greenpeacek…

«Ekonomia linealak planeta mugatu honetan ez du zentzurik» [UEU 2016]

NATXO IRIGOIEN, NEKAZARITZA INGENIARITZAN DOKTOREA | GARA | 2016/07/03 «Praktika agroekologikoak: oilategi-konpostagailua biohondakinen prebentziorako» ikastaroko arduradunetako bat da Natxo Irigoien, Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea. UEUk NUPekin elkarlanean antolatutako lehen ikastaroa da. Zer da ekonomia zirkularra? Ekonomia ulertzeko modu berri bat da, Europatik etortzen ari dena indar handiarekin. Bere helburua gauzen, materialen balioa mantentzea da denboran zehar, ahalik eta luzeen. Mantentzea eta, are gehiago, batzuek esaten dute handitzea ere badela. Kontsumitzen den neurrian material horiek gero eta balio handiagoa edukitzea. Inguruak berak irabaztea. Giza balioetan, balio naturaletan, balio ekonomikoetan. Ekonomia linealaren kontzeptuari aurre egiteko sortu da. Denok ezagutzen…

«Nazio marka sinesgarria lortzeko adostasun zabalak beharrezkoak dira» [Naroa Jauregizuria]
[Naroa Jauregizuria, nazio markagintzan aditua da] Munduko nazioek eta estatuek dirutzak inbertitzen dituzte euren irudia hobetzeko. Euskal Herriko kasua aztertu du Naroa Jauregizuriak UEUn. Nazio markagintza (nation branding ingelesez) aztertu dute aste honetan Iruñean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetan. Azkenaldian inbertsio handiak egiten ari dira estatuak beraien irudia hobetzeko. Ondorio ekonomikoak ditu estrategia horrek, baina askoz harago doa, izen onak edo ospeak harreman guztietan duelako eragina. Bada, Naroa Jauregizuriak zuzendu duen ikastaroan, Euskal Herriaren kasua aztertu dute. Nazio markagintzan modu eraginkorrean aritzeko oztopo ugari daude Euskal Herrian uneotan (zein izen erabiltzen den, erakundeen papera, helburuen zehaztapen falta…), baina, oztopoak…

Presek Kaltetutakoen Mugimenduko buruzagiaren gorpua Brasilgo iparraldean aurkitu dute
[La Vía Campesinako albiste bat | 2016(e) ko Ekainaren 28a Nilce Magalhães urtarriletik desagertuta zegoen; hidroelektrikoek eragindako giza eskubideen urraketak salatzen zituen. Nilce de Souza Magalhães, Represek Kaltetutakoen Mugimenduaren liderra (portugesez: Movimento dos Atingidos por Barragens – MAB), asteartean (21) aurkitu zuten Usina Hidroeléctrica de Jirau urtegiko lakuan, Porto Velho hirian, Rondôniako hiriburua (RO) – Brasilgo iparraldeko eskualdea. Militantea urtarrilaren 7an desagertu zen, eta eskuak eta oinak soka batekin lotuta eta harri bati lotuta zituen. Hidroelektrikako langileek aurkitu zuten bere etxe zaharretik 400 metrora, arrantzaleen kanpamendu batean, Mutum ibaian. Nilceren alabak Institutu Mediko Legalera deitu zituzten gorpua ezagutzeko. Baieztapena, ordea,…

«TTIP geldiarazteko aukera asko dago» [Andoni Garcíarekin elkarrizketa] Etxalde 18

Elkarrizketa: Andoni García [COAGeko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta EHNE-Bizkaiako kidea] Maiatzean COAGen Batzarra egin zen, eta bertan hautatu zintuzten Exekutibako kide izateko. Zer balorazio egiten duzu horri buruz? Balorazioa positiboa da, azken etapako lana aitortu eta indartu egin da. Azken urte hauek zailak izan dira, esnegintzan aurrekaririk ez duen krisi baten aurrean gaude, ustiategien etengabeko galerarekin, prezioen aldakortasunarekin (ekoizpen-sektore guztietan aurrera doa) eta landa-ingurunean ere eragina izan duten murrizketa eta doikuntzekin. Batzarrak ildo sindikal oso argia eta konprometitua ezarri du nekazarien eginkizun nagusi gisa elikagai osasuntsuen ekoizpena defendatzeko, nekazaritza sozial, iraunkor eta profesionaleko eredu batean, eta, horrela, herritar guztiek elikadura…

EH-2017, tokiko eta nazioarteko agenda definituta dago [Etxalde 18]
[Etxalde 18 argitaletxea] Hurrengo hamabi hilabeteak oso biziak izango dira, La Via Campesinako VII. Konferentziak hala eskatzen baitu. Horrelako ekitaldi bat, logistikaz haratago, lurreratzeak aurretiazko jarduera garrantzitsua dakar, gure proposamenak eta analisiak dimentsio nabarmen batean kokatzeko aukera aprobetxatu nahi badugu. Elikadura eta elikadura modu jasangarrian ekoiztea, kontsumo arduratsua ekintza eraldatzaile gisa azpimarratzearekin batera, elikadura-subiranotasuna lortzeko lehentasunezko ardatzak izaten jarraituko dute. Azaroaren 16an eta 17an elikadura-subiranotasuneko prozesuak ezartzen dituzten politika publikoei buruzko nazioarteko mintegi bat egingo da, Gizarte Eskubideen Gutunarekin eta beste gizarte-mugimendu batzuekin lankidetzan. Lehen sektore osoaren (nekazaritza eta arrantza) eskaeren eta proposamenen konbergentzia sakontzeko eta laguntzeko topagunea izatea nahi…

Jeunes Agriculteurs sindikatuaren laborantza eredua: deabrua ez baita lo
[ARGIA / LABORARI / MIKEL HIRIBARREN / 2016ko ekainaren 02a] Jeunes Agriculteurs lehendakari ordeak, Céline Imartek, ahoan bilorik gabe agertzen du nolako asmoak dituen bere sindikatak. Guk segituko dugu sinesten laborantzak iraupenaren giltzarekin erabili behar duela naturaleza. Ez dakit gehiago nolaz gertatzen nintzen joan den otsailaren 8an kazeta saltegi baten aintzinean, bainan gogoan dut egunkari bat hartu nahian ondokoari lotu nintzaiola. Laborarien ekintzak baziren oraino nunahi, hazleak bereziki kexu zirela, eta etxalde itzulietako arroda kautzu ala plaztikazko baxa higatu guziak ongarri eta lurrez nahasirik errebide trabatzeko baliatzen zituztela. Lacroix egunkariak zuen krisia hori egun hortan solasgai nagusi. Bi osto oso…