Andres Bodalo SATko kidearen askatasunaren aldeko sinadura bilketa
Sinatu hemen: http://www.indultobodalo.info/ ANDRÉSen egoera, SATen webgunean: http://www.sindicatoandaluz.org/ Zabaldu ekintza solidario hau zure sare sozialetan eta webguneetan: http://wp.me/p5S8LI-bQR
Urtebete esne-kuotarik gabe [COAGen komunikatua]
Ekoizpen-gune handietan kokatutako industriek bilketa-ibilbideak uzten dituzte, eta inportazioen buru dira. Coruña, Lugo, Bartzelona, Burgos eta Gipuzkoa, 2015ean esne eta esne-gain gehien inportatu zuten probintziak Esne-kuotak ezabatzearen lehen urteurrenean, balantzea oso txarra da: abeltzainarentzako aurri-prezioak, ustiategien itxiera masiboa, xantaietan oinarrituta “negoziatzen” duten industriak eta gai ez diren lider politikoak. Testuinguru horretan, COAGek itxuragabekeriatzat eta erabat arbuiagarritzat jotzen du Nekazaritza Ministerioak berak uste izatea oraindik 5.000 esneki soberan daudela gure herrialdean. [Madrilen, 2016ko apirilaren 1ean] Nekazarien eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) uste du lehen urtea esnearen sektorean ekoizpen-kuotarik gabe uzten duen egoera dramatikoa eta atsekabegarria dela. – Abeltzainaren aurri-prezioak: gure herrialdean,…
«Lurra, lana, izana» Usurbilgo emakume baserritarren ahotsa (Bideoa)
Izenburua: Lurra, lana, izana Laburpena: Usurbilgo emakume baserritarren ahotsa jaso dute dokumental honetan. Zuzendariak: Maitane Arnaiz Etxenausia eta Leire Urkidi Azkarraga Burutzea: IRUDIKATE Finantzaketa: Usurbilgo Udala eta Parekidetasun Saila Egileak: Leire Urkidi Azkarraga eta Maitane Arnaiz Etxenausia Iturria: Argia Multimedia
Laborantza Ministroak Estatu frantseseko hiltegiak ikertzea agindu du
L214 elkarteak Mauleko hiltegian erabiltzen dituzten metodoak agerian utzi ondoren, Stéphane Le Foll Laborantza Ministroak animalien kontrako tratu txarrak gaitzetsi ditu. Gainera, Estatu frantseseko prefeta guziei hiltegiak ikertzea agindu die. ELB sindikatuak “afera zuritu” behar dela nabarmendu du. L214 elkarteak kamara ezkutu baten bidez Mauleko hiltegian burutzen diren praktikak agerian utzi ditu. Laborantza Ministroa den Stéphane Le Follek agiri baten bidez animalien kontrako tratu txarren aitzinean haserrea adierazi du. Prefetari hiltegia behin-behinean hetsia izan dadin galdegiteaz gain, Estatu frantseseko gainerateko prefetei hilabete batez hiltegi guziak ikertuak izan daitezen eskatu die. Mauleko hiltegia hilabete batez hetsiko dute; ondorioz kamioiak Donibane Garaziko…
ELBk ekintza azkar bat eskatu du Mauleko hiltegia zaintzeko
Iparraldeko Nekazarien Sindikatuak (ELB*) sarraskiaren sektorean gardentasun-praktika demokratiko eta logikoak eskatu ditu, eta gogorarazi du zerbitzu eta instalazio horiek ezinbestekoak direla Euskal Herriko nekazarien nekazaritzatik eta etxalde txikietatik gertu dauden lurretan. Jatorrizko albistea Mediabask webgunean ELB Auñamendi-n: Ikusi
2016ko apirilaren 17a: Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna
Lurra, bizitza eta elikagai osasuntsua defendatu. 20 urteko memoria eta erresistentzia. El Dorado dos Carajas-eko sarraskitik 20 urtera, nekazarien odolak isurtzen jarraitzen du. Baina gure erresistentzia orain inoiz baino indartsuagoa da. (LA VÍA CAMPESINA/Harare, 2016ko martxoaren 28a). Nekazarien borroken nazioarteko jardunaldiaren hogeigarren urteurrena [1] nekazarien eskubideentzat kezkagarria den testuinguru batean kokatzen da. Duela gutxi, nekazariek eskubideen aldeko borroketan aurre egin behar dieten errepresioaren adibide gehiago izan ditugu. Martxoaren hasieran, Berta Caceres, Hondurasko herri eta herri erakundeen Kontseilu Zibikoaren koordinatzailea (COPINH), bere etxean hil zuten. Astebete geroago, Kolonbian, Araucako nekazari elkarteko nekazari bat hil zuten eta FENSUAGROko beste kide batzuk espetxeratu…
Esne-krisiari adabakiak jarri dizkio Europako Batzordeak [Etxalde 15]
Europako Batzordeak bizkarra eman die berriro abeltzainei, milaka ustiategi ixtea saihesteko borondate politiko eskasa erakutsiz. Abeltzainari ordaindutako prezioek merkatuan benetako ondorioak izan ditzaten, ekoizpena arautu behar da. Espainiako Estatuko Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen (COAG) koordinatzaileak (EHNE-Bizkaia bertako kide da) «adabaki ez-eraginkor eta kaltegarritzat» jo ditu atzo Nekazaritzako komisario Phil Hoganek esne-sektorearen krisi larriari aurre egiteko egindako proposamenak. Ekoizpenaren borondatezko eta aldi baterako murrizketa, Merkatuaren Erakunde Bateratuaren 222. artikuluan arautua, eguzkitan egindako topa bat da, praktikan benetako ondoriorik izango ez lukeena. «Erkidego-mailan nahitaezko erregulazio baten alde egitea ez den guztiak ez du balioko merkatuko soberakinak askatzeko, eskaintza egungo eskarira egokitzeko eta,…
Lurzaindiak kanpaina berria abiatzen du [Etxalde 15]
Bi etxalde erosiko ditu kolektiboak, hiru gazteren instalatzeko laborantxan. 400.000€ bildu beharditu udarako Deialdia luzatu du duela zonbait egun Lurzaindiak. Diru biltze kanpaina berria Euskal Herritar guzieri zabaltzen da, izan laborari ala ez, izan pertsona ala elkarte, enpresa, kolektibitate publiko. Bi etxalde erosten ari da Lurzaindia, Arüen eta Ainharben, erretretarat doazen bi laborarien segida segurtatzeko. Instalatzen diren gazteek ez dute aski dirurik lurraren erosteko eta Lurzaindia transmisioaren errexteko tresna da berriz ere. Arüen, herriko laborari batek ontzat hartu du Lurzaindiaren galdea, etxaldea eskuratzeko eta gazte bati uzteko. Laborari seme-alabak ez diren hainbat gazte badira ipar Euskal Herrian, laborari bilakatzeko xedearekin….
Euskal Herriko emakume baserritar eta saregileak batuko dira Martxoaren 8aren harira
Martxoaren 11an ospatu dute Etxaldeko emakume baserritarrek. Ondarroa eta Lekeitiko saregileen lana eta esperientziak ezagutuko ahal izateko txangoa antolatu dute. Martxoaren 8ko ospakizunaren harira, Etxaldeko emakume baserritarrek Ondarroa eta Lekeitioko emakume saregileengana hurbiltzeko irteera antolatu dute. «Batu, elkar ezagutu, ikasi eta eguna partekatu nahi dugu, haien eskulanarekin, askotan ez ikusia, elikadura burujabetzaren eraikuntzan parte hartzen dutelako», adierazi dute. Goizez Maite Burgoa, Ondarroako saregile eta saregileen elkarteko lehendakariarekin egongo dira eta arratsaldez Oihane Garatea lekeitiarrarekin. Oihanek, saregile lanak egiteaz gain, beste hainbat lan izaten ditu etxeko oitsasontzian. Bazkaria Ondarroako Arrigorri itsas-ostatuan izango da eta 20 euroren inguruan ibiliko da menua. Martxoaren 11an izango…
EHNE-Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren «EAEko haragitarako behi-azienda» dokumentuari egindako hausnarketak
EHNE-Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren «EAEko haragitarako behi-azienda» dokumentuari egindako hausnarketak Eusko Jaurlaritzak eta Hazik egindako eta aurkeztutako «Haragitarako behi-azienda EAEn» dokumentuan (2015eko urria) jorratzen den proiektua, bertan adierazten denez, «Euskadiko haragitarako behi-azienden azpisektorea integratzeko eta biziberritzeko merkatu-aukerak eta koiuntura aprobetxatzeko» sortu da. Sektoreko eragileekin kontrastatzeko fasean dagoen proiektu bat da, eta 2016an ezarri nahi dira haren neurriak edo lan-ildoak. EHNE-Bizkaiaren ustez, egia da moda bat baino zerbait gehiago dagoela euskal herritarrek tokiko produktuak kontsumitzeari dagokionez. Bada substratu sakonago bat, eta paradigma-aldaketa baten aurrean gaude gai honetan. Herrialdearen produktua sustatzea positiboa eta beharrezkoa da berez, baina horrek ez du soilik gutxi batzuengan…