Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
  • BERRIAK

Danimarkak nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin du
[La Marea-ren albistea] Eskandinaviako herrialdeak asmo handiko proiektu bat jarri du abian, 2020rako nekazaritza ekologikora eta iraunkorrera bideratutako hektareen kopurua bikoizteko. Elikadura organiko, ekologiko eta jasangarriaren arloan munduko erreferentzia izatea 2020a baino lehen. Helburu horrekin, Danimarkak 67 puntuko plan bat prestatu du, besteak beste, eredu aldaketarekin bat egin nahi duten nekazarientzako dirulaguntzak edo neurri zorrotzak, hala nola uzta organikoen % 60 ospitale, eskola eta jantoki komunitarioei ematea. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera, organikoak dira baliabide naturalak ahalik eta gehien optimizatzen saiatzen diren ekoizpen-sistema guztiak, ongarri eta plagizida sintetikoak erabiltzeari uko eginez eta energia berriztagarriei lehentasuna emanez. Ekimenak…

Eskola jantokietan elikagai ekologikoak txertatzeko gida aurkeztu du Ekolapikok

Pasa den astezkenean, Ekolapiko egitasmoren baitan dauden hiru eragileek –Cristina Enea Fundazioa, Biolur eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)– ikastetxeetan Ekolapiko egitasmoa indarrean jartzeko gidaliburua aurkeztu zuten Donostian. Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazo ezagunen babesa izan zuten ekitaldian. Gidak egitasmoaren ibilbidean pilatutako esperientzia eta hausnarketak biltzen ditu, egitasmoa martxan jartzeko irizpide, pauso eta xehetasunekin. Ekolapikok, bertako baserrietan ekoitzitako elikagaien bidez elikadura ekologikoa eta osasuntsua ikastetxeetako jangeletan txertatzeko proiektu bezala, 2006. urtearen amaieran eman zituen bere lehenengo pausoak, eta egun, aipatu hiru eragileek hartzen dute parte egitasmoan. Donostiako Udalarekin elkarlanean, hiriko hiru haur eskolatan jarri zen abian Ekolapiko bere…

Danone-AEBk iragarri du ez duela osagai transgenikorik erabiliko

AEBetan esnekiak egiten eta saltzen dituzten enpresetan aldaketak eragingo dituen markaren komunikatu bat da. Danonek iragarri du etorkizunean ez duela osagai transgenikorik erabiliko Vermonteko etiketa transgenikoaren Legea indarrean sartzearen ondorioz. Trantsizio-aldi batean genetikoki eraldatutako osagaiak daudela adieraziko duten etiketak erabiliko ditu, baina, dirudienez, epe laburrean ziurtagiririk zorrotzenera egingo luke jauzi, transgenikorik gabe. Gainera, markaren arabera, konpainiari esnea ematen dioten behiak genetikoki eraldatutako pentsuekin elikatu ez daitezen lan egiten du. Horrela, bat egiten du “lehengai transgenikorik gabeko” definizio zorrotzenarekin. Ez dakigu zer asmo dituen esneki eraldatuen markak praktika hori beste eskualde batzuetara zabaltzeko. República.com Markaren posizionamendu ofiziala: Ikusi Argazkia: Walimai.photo CC-By

Bideoa: «EHLGk 10 urte»

2005eko urtarrilean sortu zuen ELB sindikatuak Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako laborariekin elkarlanean laborantza iraunkorraren gune estrategikoa bilakatu da. [Argia Multimedia: Ikusi jatorrizko iturria hemen]

Bideoa: Esne ekologikoa eta sektorearen egoera (Aitor Aranburu)
[Zuzeu] Asteartean galdera bat jarri nuen mahai gainean. Kaikuk honakoa baieztatzen du bere iragarkietan: “Euskal Herrian jaso eta ontziratzen den esne bakarra. Km0”. Egia al da hori? Gezurra ote? Erdipurdi? Oraingoz 117 lagunek bozkatu duzue, eta inkestaren emaitzak garbiak dira: EZ: 88 boz, %75,21 BAI BAINA EZ, EZ BAINA BAI: 21 boz, %17,95 BAI: 8 boz, %6,84 Inkestan planteatzen ziren hiru erantzun posibleetatik, eta bildu dudan informazioa kontutan hartuta, neronek (ene iritzi apalean) lehen aukera hautatu dut galderari erantzuteko: ez. Ez da Euskal Herrian jaso eta ontziratzen den esne bakarra; Igeldoko esnearen adibidea daukagu, esaterako, eta esne asko ontziratzen dute…

Espainiak bere nekazaritza-ustiategien % 23 galdu du XXI. mendeko lehen hamarkadan

2016ko apirilaren 28ko goizean, Espainiako eta Europako lurraren jabetzari buruzko azterlana aurkeztu da Diputatuen Kongresuan, bai eta “Lurren politika justu eta iraunkorraren alde” kanpaina ere. Nota de prensa de la presentación [Beherago, gomendioak euskaraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz dituzten dokumentuak] Deskargatu prentsa-oharra Oharraren testua: Espainiak bere nekazaritza-ustiategien % 23 galdu du XXI. mendeko lehen hamarkadan Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta Galizia dira ustiategiak gehien utzi dituzten autonomia-erkidegoak. Nekazaritzako azalera erabilgarria nabarmen murrizten da. 10 urtean egunean 650 hektarea baino gehiago galdu dira, 2,4 milioi guztira. Latifundisten jabetzak bizirik dirau (500 ha baino gehiago): ustiategien % 0,44k azaleraren % 17 hartzen dute. Europa…

Mauleko hiltegiaren egoera laster konpontzeko eskatu du ELBk

Martxoaren 29an, Mauleko hiltegian hartu irudiek ipar Euskal Herria inarrosi zuten, Frantzian ere gertakari mediatiko haundia sortuz. Haragi jatearen kontrako elkarte batek gordezka filmatu saioa batean, hiltegiko langile batzu agertzen ziren behi eta bildots zonbaiti tratu txarrak emaiten. Geroztik hiltegia hetsia da erabaki administratiboz. Ahal bezain laster beridekit zea galdegiten dute laborantxako hainbat egiturek. Irudi gogorrak atera dira plazaratua izan den bideo la burrean. Ipar Euskal Herriko laborantxa munduko hainbat elkarte eta egiturek abereen ongi izaiteari atxikiak direla adierazi dute eta abereak errespetuz hazten dituzten gisa, hiltzea ere errespetuz egin dadin galdegin dute, tratu txar eta bortizkeria ge hiegirik gabe….

error: Content is protected !!