Bideoa: “La voz del invernadero”

Espainiako Estatuan plagizidak izugarri erabiltzeak arriskuan jartzen ditu natura, biztanleria eta, batez ere, negutegietan lan egiten duten pertsonak. Pertsona horien esperientzia "La voz del invernadero" film labur dokumentalean islatzen da. Bertan, langileek negutegi baten barruan lan egitea nolakoa den azaltzen dute, baita barruan erabiltzen diren plagiziden ondorioak ere, bronkitisak eta parkinsonak jota gaixotzen baitira, besteak beste. Hori guztia beste alde batera begiratzen duen gizarte bat elikatzeko.

Santiago Donaire fotokazetariaren dokumentala, Ekologistak Martxan taldeak ekoitzia.