Bilbo – Milango Ituna (Food Smart Cities for development | FSC4D) Saria

Badakizuenez, Bilboko Udalak parte hartzen du “Food Smart Cities for Development” europear proiektuan, beste Europako zortzi hiriekin (Milan, Turin, Bartzelona, Marseilla, Brujas, Gante, Utrecht eta Tesalonika). Proiektu horren barruan Milango Itunaren jarraipena egiten da. 120 hiri baino gehiagok sinatu dute ituna, euren artean, Bilboko Udalak, “elikadura-sistema jasangarri, barneratzaile, erresiliente, seguru eta dibertsifikatuak garatzeko”.

Proiektu honen barruan BILBO – MILANGO ITUNA Food Smart Cities for development (FSC4D) Saria deitu egin da. Elikatzeko Sistema bidezkoa, jasangarria eta osasungarria lortzeko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten hainbat pertsonak, elkartek eta ikastetxek; eta proiektu eta jarduera horien bidez elikaduraren inguruan dauden erlazioez kontzientzia handiagoa sustatzen eta elikatzeko giza eskubidea benetan bermatuta egoten laguntzen dute. Bilbo-Milango Ituna sariak jendaurrean aintzat hartu nahi du pertsona, elkarte eta ikastetxe horien lana.

Sarituko diren jarduerak edo proiektuak dagoeneko burutuak edo burutzen ari direnak izango dira. Sarirako hautagaiek alderdi hauetako proposamenak jaso ditzakete: ekoizpena eta harremanak ingurune urbanoarekin, banaketa eta merkaturatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, ahultasun-egoeran dauden pertsonen edo taldeen inklusioa.

Era berean, flashmob bat egitea proposatu daiteke; horretarako proposamen zehatza erantsi beharko da.

Saria arautuko duten oinarriak: SAKATU HEMEN

Lehiaketan parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu. Hautagaiak aurkezteko azken eguna 2016ko urriaren 1a izango da eta prozedura oinarrietan dago azalduta.


Zalantzarik baduzue, jarri harremanetan Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailarekin.

(Tf: 944204203 / 944204353,  helbide elektronikoa: cooperacion@bilbao.eus  )

Foto: Sandra/Mundubat CC-By-Nc-Sa