Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Etxaldek bat egiten du M-8ko mobilizazio feministekin

Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8a dela eta deitutako mobilizazioekin Etxalde egiten dugu bat. Iazko greba feminista orokorraren haizeak mugituko du aurtengo M8aren errota. Orduko aldarrikapen eta eskaerei eutsiko die Euskal Herriko Mugimendu Feministak; batez ere, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldekoa. «Esplotazioan oinarritutako zaintza eredua» iraultzera deitu du. Mobilizazioen hitzorduak hauek dira: Gasteiz: 18:00etan San Antonetik Bilbo: 19:00etan Jesusen Bihotzetik Donostia: 18:30etan Antiguoko Tuneletik Iruñea: 19:00etan Antoniuttitik...

Nekazaritza Ministerioak NPBko bost milioi euro eman zizkion Elizari

2018tik 2022ra bitartean Elizak eta hari lotutako erakundeek sartu zuten NPBren diru gehiena produkziotik bananduta dago, eta "eskubide historikoengatik". Trakzio-arrazoien artean, inoiz ez da kexarik falta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) funtzionamenduagatik; izan ere, landa-eremurako zuzeneko laguntzak 1962koak dira, eta Europar Batasunaren aurrekontuaren % 30 osatzen dute. Aurten, 658.000 erabiltzailerentzako ia 6.300 milioi eurorekin, Espainiak Europar Batasuneko kide izateagatik jasoko duen ordainik handiena da. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura...

Arabako landa eremua industrializatzearen aurka borrokatuko dira Araba Bizirik eta UAGA

Energia enpresak Arabaren «birikak» industrialki esplotatzen ari direla adierazi dute, eta erakunde publikoen «konplizitatea» salatu dute. Martxoaren 23rako protestara deitu dute. Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen legeak, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak, bazterrak mugitzen jarraitzen du. Oraingoan, Araba Bizirik plataformak eta UAGA nekazarien sindikatuak adierazi dute energia enpresa handiak eta erakunde publikoak Arabako landa eremua industrializatzen eta suntsitzen ari direla, eta lege berriak eta onartzeko dagoen Energia...

Azterketa juridiko berria: EB-Mercosur akordioak ez du betetzen klimari buruzko legedia

Greenpeace Alemaniak azterketa juridiko berri bat argitaratu du, EB-Mercosur akordioak klima-legedia urratzen duela frogatzeko. Roda Verheyen doktoreak, kliman espezializatutako legelari nabarmenduak, eta Bremengo Unibertsitateko Gerd Winter doktoreak egindako analisiaren arabera, TLCk ez luke Europako Erkidegoan eta nazioartean indarrean dagoen legedia beteko, berotegi-efektuko gasen emisioa orokorrean handitzea eta baso-soiltze handiagoa eragitea aurreikusten baita. Horrek aukera ematen du EBko gobernu batek edo Europako Parlamentuak akordioa Europako Justizia Auzitegian aurkaratzeko. Azterketa...

Gipuzkoako nekazariek lehen sektorea lehenesteko aldarria eraman dute Batzar Nagusietara

Gipuzkoako nekazariek Batzar Nagusietara eraman dituzte beren traktoreak, gaur, EHNE eta ENBA sindikatuek babestutako lehen mobilizazio handian. Iragan otsailaren 12an kalera atera zituzten traktoreak gipuzkoar laborariek, baina EHNEk eta ENBAk iragarri zuten protesta egutegi propioa prestatuko zutela, eta gaur entzun da aurrenekoz horien aldarria kalean. Eguerdiko manifestuan argitu dutenez, "Europa osoan zehar burutuz joan diren protestetako aldarri askorekin bat egiten dugu, baina Nekazaritza Politika Bateratuak edo Europako salerosketa...

Lan-heriotza Arrasaten salatu dute 5 sindikatuk, udal-gobernuei eskaera eginez

LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, etxalde eta HIRUk deituta, bilkura egin zen atzo arratsaldean Santa Teresako istripu hilgarria gaitzesteko. Salatu zuten “Osalanek eta Jaurlaritzak ez dituztela eurenak diren eskumenak baliatuko, patronalaren inpunitatea babestuaz”. Ondorioz, udal-gobernuei eskaera egin zieten. Arrasatekoko zenbait partaidek bilkuran parte hartu zuten. Hildako langilea, 54 urteko R.M.P, Arrasateko udalaren promozio publikoko lan bat burutzen ari zen, kontrata baten azpikontrata batentzako lanean ari...

Eskola-jantokietan tokiko produktuak kontsumitzea bultzatzeko eskatu dute Arabako BBNNek

EH Bilduren mozio batean oinarrituta, akordioa lortu dute asteazken honetan Arabako Batzar Nagusietan herrialdeko eskoletan hurbileko eta kalitatezko produktuak kontsumitzea bultzatzeko. Arabako EH Bilduren batzarkide taldearen mozio batean oinarrituta, akordio onartu dute asteazken honetan Batzar Nagusiek, herrialdeko eskoletan hurbileko eta kalitatezko produktuak kontsumitzea bultzatzeko. EH Bilduk, EAJk eta PSEk adostu dute mozioa. Mozio horretan Aldundiari eta Lakuari lehen sektorearekin eta tokiko merkataritzarekin elkarlanerako bideak abiatu ditzala eskatu diete,...

Legazpik bere lehen energia erkidegoa sortu du

Urte honen amaieran TEK martxan egotea aurreikusten da, eta aldez aurretik herritarrei proiektua azaltzeko informazio prozesu bat egingo da. Udaleko Garapen Iraunkorraren eta Trantsizio Energetikoaren alorrak Legazpiko Komunitate Energetikoaren sorrera bultzatu du (TEK Legazpi), eta Udala bertako kide da. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen arabera sortu da. Lege horrek energia berriztagarrien eta trantsizio energetikoaren proiektuetan herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu. Zer da TEK (Tokiko Energia...

Nekazariak eta gizarte zibila berriro mobilizatu dira Bruselan merkataritza libreko itunen aurka

Besteak beste, honako aldarrikapen hauek eskatzen dituzte: "merkataritza libreko akordioekin eta lehia desleialarekin amaitzea, EB-Mercosur akordioaren negoziazioen behin betiko amaieratik hasita", eta "merkatuak arautzea, nekazariei ordaindutako prezioek produkzio-kostuak estaltzea derrigorrezkoa izan dadin". Azken hilabetean Europa osoan eskala handiko mobilizazioak izan diren arren, eta nekazarien diru-sarrerak babesteko eskakizun politiko argiak izan arren, Europako arduradunek ez dituzte neurri egokiak hartu, eta ez diete nekazarien kezkei erantzun. Erantzun...

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute Gernika-Palestinako “Elkartasun Aktiboaren Astearekin”

Gernika-Palestina ekimenak antolatutako Elkartasun Aktiboaren Asteak sindikatuen eta ikasleen babesa izango du, eta hainbat ekimen antolatuko dituzte lantokietan eta ikastetxeetan, gazatarrei laguntzeko diru-funtsak lortzeko. ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, CGT sindikatuek, Etxalde mugimenduak eta Ikama ikasle mugimenduko ordezkariek babesa adierazi diote Gernika-Palestina herri ekimenak astelehenean iragarri zuen «elkartasun aktiboko asteari». Aste hori igande honetan, otsailaren 25ean, eta hurrengoan, martxoaren 3an, izango da. Helburua Gazatarrei laguntza psikosoziala emateko edo...