Nekazaritzako test-guneak gizarte-berrikuntzaren ondorio diren programak dira, nekazaritza-erreleboaren arazoari, bokazio faltari eta elikadura-burujabetzari aurre egiteko diseinatuak. Egilea: Laura Megias Garriga, Nekazaritzako Test-Espazioen Sareko koordinatzailea (RETA). Sektorearen etengabeko zahartzea, erretiroen aurrean langile berrien balantze negatiboa eta gure elikagaien ekoizpen industrializatua eta deslokalizatua handitzea nekazaritzako eragile berriak sartzeko erronkei erantzungo dieten tresna berriekin egin behar zaie aurre: nekazaritzan, abeltzaintzan edo basogintzan ezartzeko borondatea duten baina sektorean sustrairik ez duten ekintzaileak....
Erosketa kolektiboen eta ekoizpen komunalen bitartez, kontsumo eredua eraldatu nahi du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak. Supermerkaturik gabeko hamabostaldia egiten ari dira, eredu horri buruz hausnartzeko eta alternatiba elkarri laguntzea dela erakusteko. Erronka bota du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: hamabost egunez supermerkatura ez joatea, hilaren 17tik 30era. Bitartean, alternatiba gisa, euren biltegia ireki diote jendeari, edonork erosi ahal izateko sareko kideek ekoitzitako eta elkarren artean erositako produktuak, sareko kide izan zein...
Aurten, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 20 urte betetzen ditu eta ospakizun berezia antolatu du udaberri hastapen honetan, Heletan. Apirilaren 5ean, larunbatean, publiko zabala urtebetetze besta batean parte hartzera gomitatu du, programa aberats bat elgarrekin partekatzeko. Hasteko Eiheraldia etxaldera bisita Apirilaren 5eko bestaren zati nagusia Agerraldi gelan iraganen bada ere, eguna etxalde bisita batekin abiatzea proposatu dute. Honela, larunbatean 10:30ean, Ugo Arbelbide laborari heletarrak bere etxaldearen ateak idekiko ditu....
Kanadako Nekazarien Batasun Nazionalak (NFU, ingelesezko sigletan) erresilientzia eta elikadura-subiranotasuna indartzeko deia egin die gobernu federalei eta probintzialei, Trump presidenteak ezarritako muga-zergei eta Kanadako gobernuak AEBko produktu hautatuen gainean jarritako errepresalia-muga-zergei erantzuteko. "Kanadarrek gure gaitasuna garatuz behar ditugun elikagaiak eskura izan behar dituzte etxean. Nekazariek ziur egon behar dute beren eragiketak ziurgabetasun ekonomikotik babestuta egongo direla. Trump presidentearen estrategia disruptiboak eta arauekiko errespetu faltak esan nahi...
86. Etxalde (2025eko Otsaila - Martxoa) ↓ Deskargatu 86. Etxalde ↓ EDITORIALA: "Un salario mínimo interprofesional suficiente también para el sector agrario" IRITZIA: Amets Ladislao: «Faxismoaren aurrean, ausardia eta aliantza feministak!» ELKARRIZKETA: Joseba Attard eta Ipar Arrinda, Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko kideak: “Badaukagu geure historia, geure ardiak, gure ohiturak, Gales, Irlanda, Eskozia eta abarren modura” ERREPORTAJEA: Carne de vacuno: Es imprescindible relocalizar el engorde y el consumo BERRIAK →...
Editorial Oleadas de resistencia: las comunidades pesqueras en defensa de la soberanía alimentaria Destacados 1 ¡Haciendo frente a la acuicultura industrial! Destacados 2 Tribunales de los Océanos, el Agua y los Pueblos Pescadores Cuadro 1 Movilización en el Subcomité de Acuicultura Cuadro 2 En homenaje a Budi Laksana Cuadro 3 Para leer, escuchar, mirar y compartir Voces desde el campo 1 Los...
Bizkaiko Foru Aldundiak baserritarren errentagarritasuna eta lan-baldintzak hobetzeko “Suspertze plana” jarri du abian. Sektoreko eragileek, besteak beste EHNE Bizkaia, partehartze aktiboa izan dute egitasmoaren garapenean eta etorkizunera begirako lehen urratsa dela nabarmendu dute. Euskal Herriko nekazari eta abeltzainentzat oso korapilotsuak izan dira azken urteak, are gehiago Ukrainiako gatazka piztu zenetik. Lehengaien eta energiaren prezioek gora egin dute nazioarteko merkatuetan eta baserritarren errentagarritasuna jaisten joan da. Azken hamarkadan, esaterako,...
Errigorak beste kanpaina bat hasi du, eta aurten kontsumo arduratsuan jarri dute arreta. Martxoaren 26ra arte egin daiteke eskaera, eta apirilean hasiko dira saskiak banatzen. Beste modura, denona da onura lelo hartuta abiatu du aurtengo kanpaina Errigorak. Kontsumo arduratsuan jarri dute arreta aurten; izan ere, Peru Aranburu (Lekeitio, Bizkaia, 1978) Errigorako kidearen ustez, «espekulazioaren ondorioz» elikagaien munduan aldaketa asko gertatzen ari dira azkenaldian. Martxoaren 26ra arte egin daiteke...
Jauzi Ekosozialak elkarteak Ekotopaketak ekimenaren bigarren edizioa antolatu du martxoaren 28an eta 29an Arrasaten, "Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko" lelopean. Gotzone Sestorain baserritar eta feministak hartuko du parte Etxalderen ordezkari gisa. 2022an Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketak egin ziren Sastraka Gaztetxean. Bertan, hainbat kolektibo eta norbanako bildu ziren Euskal Herrian ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala. Topaketa hauek kolektibo ekologista berri bat sortzeko balio izan zuten,...
Etxaldek bat egin du larunbat honetan Donostian Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko egingo den mobilizazioarekin. Su-etenaren hautsita Israelen erasoek 400 pertsona baino gehiago hil dituztenez, Gernika Palestinak «ezinbestekotzat» jotzen du euskal gizartearen erantzuna. Bi hilabeteko su-etenaren ondoren Israelek hautsi eta berriz eraso egin die palestinarrei, Gaza bonbardatuta, 400 hildako baino gehiago eraginez. Horren aurrean, Gernika-Palestina ekimenak mobilizazio nazionala deitu du larunbaterako, hilak 22, Donostian. Ohar batean adierazi duenez, «itxaropenez»...