Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Manifestua: Nekazarien eskubideak – Gizateriaren etorkizunerako aurrerapausoa (gastelaniaz)

Nekazarien Eskubideei buruzko Nazioarteko Kongresua martxoaren 7tik 10era izan zen, Alemaniako Schwäbisch Hall-en, eta ehun bat nekazari eta planeta osoko elikagaien ekoizleen ordezkari bildu ziren, giza eskubideen defendatzaile eta aktibista aniztasun berarekin. Kongresuari amaiera emateko, nekazarien eta landa-eremuetan lan egiten duten beste pertsona batzuen eskubideei buruzko Adierazpen baten beharrari buruzko Adierazpen bat aurkeztu zen. Ekitaldiaren partaideen ekarpenarekin amaitu zen testu hori. Behean testu osoa aurki dezakezu. Manifesto: Derechos campesinos...

Elikadura-gobernantzaren eta elikadura-subiranotasunaren irizpideak Iruñeko udal haur-eskoletako menuetan

Elikagai freskoa, tokikoa, sasoikoa eta ekologikoa, aldi berean hezkuntzaren, osasunaren eta landa-mundu bizi baten defentsaren alorrak elikatzen dituen irizpide gisa. Gainera, hilabete batean haur eta helduen ahosabai zorrotzak irabazi ditu, Hello Buztintxuri eta Donibaneko hasierako ezarpen-planean parte hartzen duten bi Udal Haur Eskoletako jantokietako erabiltzaileak. Iruñea harpidedun duen Milango Ituna betez, Udal Haur Eskolen erakunde autonomoak Elikadura Gobernantzaren eta Elikadura Subiranotasunaren irizpideak barneratzen ditu. Hezitzaileak, sukaldeak, haurrak eta familiak...

Esne sektorearen defentsan manifestazioa eginen dute apirilaren 1ean Elizondon

Baztan-Bidasoaldeko 40 gizarte eragile, erakunde eta sindikatuk deitu dute Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean apirilaren 1erako Elizondon eginen den manifestazio deialdia egin dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek. Horien ordezkari, Aitor Azkarate aniztarrak, Marijoxe Iparragirre elizondarrak, Miel Joxe Ariztia amaiurtarrak eta Baztandarra Kooperatibako Santiago Urrutia presidenteak, manifestazioarekin bat egitera deitu zuten martxoaren 4ko agerraldian Elizondon. Apirilaren 1etik...

«Jende gaztea edo osasunarekin kezkatuta dauden pertsonak dira gure pasta kontsumitzen dutenak» [Izaskun Urbaneta eta Ainhara Baguer | Txaramela pasta ekologikoa]

Pasta integral eta ekologikoa egiten dute, modu erabat artisauan. Ez dute lan egiteko beste modurik ulertzen, eta modu horretatik aldatu nahi dute ingurua. Sarri gertatzen den bezala, bizitzak elkartu zituen Ainara eta Izaskun, interes komunen lanketan topo egin, elkar ezagutu eta elkarrekin proiektu bat garatzeko bidean jartzeraino. Geologian lizentziatua Ainara, Ingurumen Zientziatan lizentziatua Izaskun, Agenda 21eko hezkuntza programa batean...

Formakuntza martxorako proposamenak [Ehne-Bizkaia/Etxalde]

"AGROECOLOGIA" ri buruzko ikastaro integrala. Ikasteko, lan egiteko eta lurra bizitzeko beste modu bat TEORIA-PRAKTIKA ikastaroa elikagaiak ekoitzi, nekazaritza-sektorean sartzeko prozesu bat hasi edo sektorearen errealitatea hobeto ezagutu nahi duen jendearentzat. Lekua: Ehne-Bizkaiak Abadiñon duen bulegoa (Bizkaia) Ordutegiak: 2017ko martxoaren 14tik maiatzaren 31ra. Astearte eta asteazken goizetan. 10etik 13ra; 30. Iraupena: 80 ordu, sartzeko planerako balio dutenak. Apuntatzeko: Fitxa ainara@ehnebizkaia.eus helbidera bidaliz. Matrikula: 30 € Info gehiago; 636451572 (Unai) PROGRAMA...

Isere, Frantziako Alpeak: 37.000 menu egunero % 25eko tokiko produktuarekin

Isereko (Frantzia) Departamentuko bigarren hezkuntzako 96 ikastetxe tokiko produktuz hornitzen dira. 11 eta 15 urte bitarteko haurrei egunero eskaintzen dizkieten 37.000 menuen % 25 tokiko produktuz osatuta dago. Chirstophe Corbiere, Saileko elikadura proiektuen arduraduna, Hego Euskal Herrian izan zen urtarrilean EHIGE, VSF Herrien Bidezko Elikadura eta Gure Platera Gure Aukera ekimenaren eskutik. Christophe Corbière, Frantziako Estatuko Isère departamenduko elikadura proiektuen eta merkaturatze zirkuitu laburren arduraduna, Euskal Herrian izan zen...

Etxalde 26 (2017 Otsaila)

↓ Deskargatu Etxalde 26 ↓ → 03. Editoriala: «De Aquellos Polvos, Estos Lodos». → 04. Iritzia: «¿Qué Pasó Con Los 18 Millones De Euros De Sanción A Las Empresas De Catering?», Iolanda Formoso Y Zuriñe Andrés. → 06. «La Macro-Granja De Soria Es Un Ejemplo Del Modelo Al Que Pretenden Abocarnos», Charo Arredondo . → 08. El Modelo Del Sector Ganadero A Debate. → 09. Behi-Esne Gordinaren Onurak. → 10....

Lurra lantzen hasi da Elika kooperatiba, uzta jasotzeko [Etxalde 26]

Elika kooperatibako kideak dira Jakobe Beramendi eta Ioritz Mitxelena. 10 pertsonak osatzen dute Oiartzunen kokatutako proiektu hau. Ioritz eta Jakobe ekoiztera zuzentzen diren bitartean, beste zortzi kideak diru kontuetaz eta burokraziaz arduratzen dira. Oiartzungo Udalak alokatutako lurretan jarri dute martxan proiektua eta udaberrirako ekoizpena merkaturatzen hasiko dira. Oiartzunen baserri munduak izandako galeraren aurrean kezkaturik dauden 10 kidek osatzen dute Elika kooperatiba. Adibide gisa, 1930an herriko...

Charo Arredondo, COAGeko abeltzaintza arduraduna: «Makro-etxaldea eredu baten adibidea da, eta eredu horretara bultzatu nahi gaituzte»

> COAGek kanpaina bat hasi du «Granja hau ez da esnea» lelopean, Soriako Noviercas herrian proiektatutako 20.000 behiko megagranjaren aurka. Bai, gizartea eta erakundeak sentsibilizatzeko kanpaina bat da, Europako esne-munstro handiena Sorian martxan jartzea saihesteko. Hala erabaki zuen COAGen esne-sektoreak, ekoizpen-guneetako arduradun nagusiak Madrilen bildu zirenean. Bileran, Valle de Odieta sozietate mugatuak Soriako Noviercas udalerrian martxan jarri nahi duen 20.000 behiko makro-abeletxearen proiektuak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eragin...