Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Eskola jantokietan elikagai ekologikoak txertatzeko gida aurkeztu du Ekolapikok

Pasa den astezkenean, Ekolapiko egitasmoren baitan dauden hiru eragileek –Cristina Enea Fundazioa, Biolur eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)– ikastetxeetan Ekolapiko egitasmoa indarrean jartzeko gidaliburua aurkeztu zuten Donostian. Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazo ezagunen babesa izan zuten ekitaldian. Gidak egitasmoaren ibilbidean pilatutako esperientzia eta hausnarketak biltzen ditu, egitasmoa martxan jartzeko irizpide, pauso eta xehetasunekin. Ekolapikok, bertako baserrietan ekoitzitako elikagaien bidez elikadura ekologikoa eta osasuntsua ikastetxeetako jangeletan txertatzeko...

Danone-AEBk iragarri du ez duela osagai transgenikorik erabiliko

AEBetan esnekiak egiten eta saltzen dituzten enpresetan aldaketak eragingo dituen markaren komunikatu bat da. Danonek iragarri du etorkizunean ez duela osagai transgenikorik erabiliko Vermonteko etiketa transgenikoaren Legea indarrean sartzearen ondorioz. Trantsizio-aldi batean genetikoki eraldatutako osagaiak daudela adieraziko duten etiketak erabiliko ditu, baina, dirudienez, epe laburrean ziurtagiririk zorrotzenera egingo luke jauzi, transgenikorik gabe. Gainera, markaren arabera, konpainiari esnea ematen dioten behiak genetikoki eraldatutako pentsuekin elikatu ez daitezen lan egiten du....

Bideoa: «EHLGk 10 urte»

2005eko urtarrilean sortu zuen ELB sindikatuak Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako laborariekin elkarlanean laborantza iraunkorraren gune estrategikoa bilakatu da.

Bideoa: Esne ekologikoa eta sektorearen egoera (Aitor Aranburu)

Asteartean galdera bat jarri nuen mahai gainean. Kaikuk honakoa baieztatzen du bere iragarkietan: “Euskal Herrian jaso eta ontziratzen den esne bakarra. Km0”. Egia al da hori? Gezurra ote? Erdipurdi? Oraingoz 117 lagunek bozkatu duzue, eta inkestaren emaitzak garbiak dira: EZ: 88 boz, %75,21 BAI BAINA EZ, EZ BAINA BAI: 21 boz, %17,95 BAI: 8 boz, %6,84 Inkestan planteatzen ziren hiru erantzun posibleetatik, eta bildu dudan informazioa kontutan hartuta,...

Espainiak bere nekazaritza-ustiategien % 23 galdu du XXI. mendeko lehen hamarkadan

2016ko apirilaren 28ko goizean, Espainiako eta Europako lurraren jabetzari buruzko azterlana aurkeztu da Diputatuen Kongresuan, bai eta "Lurren politika justu eta iraunkorraren alde" kanpaina ere. Nota de prensa de la presentación Deskargatu prentsa-oharra Oharraren testua: Espainiak bere nekazaritza-ustiategien % 23 galdu du XXI. mendeko lehen hamarkadan Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta Galizia dira ustiategiak gehien utzi dituzten autonomia-erkidegoak. Nekazaritzako azalera erabilgarria nabarmen...

Maiatzerako Formakuntza

Taller “aplicación de la homeopatía en agricultura y ganadería” Niurka Meneses Morenok (Kuba), Zientzia Biomedikoetako doktoreak eta homeopatian adituak Euskal Herrira egindako bisita aprobetxatuz, homeopatia lurraren tratamendu eta kontserbaziorako nola erabili aztertuko dugu tailerra, baita izurrite arruntenen erasoa prebenitzeko eta tratatzeko ere, labore bakoitzaren arabera. Gainera, Agrohomeopatiak nekazaritzan eta abeltzaintzan dituen abantaila ekonomiko eta ekologikoei buruz hitz egingo dugu. Tallerista/Emailea: Niurka Meneses Moreno (Cuba) Datak/Fechas: Jueves 5 de mayo Ordutegia/Horario:...

Mauleko hiltegiaren egoera laster konpontzeko eskatu du ELBk

Martxoaren 29an, Mauleko hiltegian hartu irudiek ipar Euskal Herria inarrosi zuten, Frantzian ere gertakari mediatiko haundia sortuz. Haragi jatearen kontrako elkarte batek gordezka filmatu saioa batean, hiltegiko langile batzu agertzen ziren behi eta bildots zonbaiti tratu txarrak emaiten. Geroztik hiltegia hetsia da erabaki administratiboz. Ahal bezain laster beridekit zea galdegiten dute laborantxako hainbat egiturek. Irudi gogorrak atera dira plazaratua izan den bideo la burrean. Ipar Euskal Herriko laborantxa munduko...