Ehun laborari inguruk okupatu dute Oloroe-Donamariako suprefetura apirilaren 10eko goizean. Behien tuberkulosia kudeatzeko martxoan ezarritako osasun-protokoloa arintzea eskatzeko, ELB sindikatuak eta Biarnoko Laborarien Konfederazioak prefetarekin biltzea exijitzen dute. Ehun laborariko taldeak, ELB sindikatu eta Bearnoko Laborarien Konfederazioko kideak, Oloroe-Donamariko (Biarno) suprefetura hartu du goiz honetan, apirilak 10. Ekintzak martxoaren 17ko prefetaren erabakiari erantzuten dio, orduan izenpetu baitzuen Pirinio Atlantikoetan behi-tuberkulosia borrokatzeko neurriak indartzen dituen protokoloa. Azken honek etxaldeen...
EHLGk hogei urte bete dituen honetan, heldu den urteetako erronkei begira jarri zaie Beñat Molimos lehendakaria: etxaldeen transmisioa eta elikaduraren birtokiratzea landu beharko dituzte, batez ere; Ipar Euskal Herriko egitura bat ere espero dute. Hogei urte pasatu dira EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortu zenetik, eta hamar Beñat Molimos (Bunuze, Baxenabarre, 1966) elkarteko lehendakari bilakatu zenetik. Urteak aitzina, erronkak aldatu dira, berritu, eta Molimosek uste du kolektiboaren kulturan...
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek mobilizazio eguna deitu dute apirilaren 28rako, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna, "Absentismoa, patronalaren iruzurra. Lan osasuna, gure eskubidea". Manifestazioak Donostian (11:30, Alderdi Eder) eta Iruñean (11:00, Sarasate pasealekua) egingo dira. Sindikatuen arabera, datuek erakusten dute absentismoa "ke-laino bat" dela eta arazo nagusia laneko arriskuak direla, "patronalak legedia urratuz eragiten dituenak". Arrisku hauek emaitza larriak dituzte langileen osasunean, 64 hildako eta...
Gaur goizean, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Plaza Biribilean, "Gotzon S.O.S." dinamika babesteko eta Gotzon Telleria preso gaixoaren askapena eskatzeko. Gotzon Telleria gaixotasun genetiko sendaezina duen 68 urteko preso bilbotarra da. Espetxe-legediak zehazten duen bezala, Gotzonek hirugarren graduan egon beharko luke, gaixotasun sendaezina duelako. Hala ere, bigarren graduan jarraitzen du. Sindikatuek dinamika propio bati ekin zioten 2019an Sarerekin batera,...
Urdaibai Biosfera Erreserba naturaren harribitxi bat da. Zabaltze-proiektuak ingurumen-balio nagusiekin amaitu dezake, erakunde eta administrazio eskudunen utzikeriak eraginda. Iazko abenduan, erreserbak 40 urte bete zituen, eta, inguruan ezarritako babes-figura guztiak gorabehera, arriskuan jarraitzen du. Zenbat lur hartuko luke museo berriak? Honako espazio hau hartuko luke: 8,5 futbol-zelaiak Naturari kenduko litzaiokeen espazioa 41.000 metro karratuak
Gernika-Palestina herri ekimenak Euskal Herri osoan genozidioaren aurkako mobilizazioak deitu ditu datorren astearterako, apirilaren 8rako, "Lurra, justizia, bakea; genozidioa stop" lelopean. Kontzentrazioak arratsaldeko 19:00etan izango dira, udaletxeen aurrean. DEIALDIAK: Iparralde: Ziburu Baiona Donibane Garazi Maule. Araba: Laudio Amurrio Legutio Artziniega Langraitz Agurain Gasteiz Maeztu Errespalditza Bizkaia: Gernika-Lumo Algorta Itzubaltzeta-Romo Erandio Lekeitio Bilbo Orozko Sodupe Urduliz Plentzia Gorliz Sopela Berango Zalla Meñaka Busturia Galdakao Zamudio Ondarroa Ea Zaldibar Elorrio Bermeo...
Greenpeacek egindako ikerketa baten arabera, "nekazaritzarako dirulaguntza guztiak, osorik edo partzialki, kaltegarriak dira ingurumenerako, eta, gainera, atzerakoiak dira, hau da, ez diote benetan laguntzen familia-nekazaritzari". "Paguitas tóxicas no! Dirulaguntza toxikoetatik inbertsio arduratsura" izeneko estudioan, esteka honetan deskarga daitekeena (gaztelaniaz), ondorioztatzen da 2024an 23.330 milioi euro bideratu zirela Espainiako Estatuan gure planeta kaltetzen duten dirulaguntza toxikoetara. "Horrek are menpekoago egiten gaitu erregai fosilen eta pestiziden enpresa handien eredu arriskutsu...
Aurrekaririk gabeko indarkeria-gorakadaren eta palestinarren lurrak lapurtzeko Israelen proiektu kolonialaren hedapenaren erdian, Zisjordaniako herrixka batek eutsi egiten dio nekazaritzan egindako talde-lanari. «Goazen berehala, kolonoak datoz eta», ohartarazi du 33 urteko Mustafah Hammad Farkhako alkateak. Zisjordania okupatuko herrixka txiki bat da, Ramallahetik 45 minutura, Salfit barrutian. Mustafah Hammad, herrixkako gainerako biztanleak bezala, kolonoen mehatxuaz jabetzen da, duela gutxi gertuko lurretara iritsi baitira. Gazteak gauez elkartzen ziren komunitate-gune bat da....
Confebaski gutxieneko soldata propioa negoziatzera eseri dadila exijitu diote ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek, Bilboko egoitzaren aurrean mobilizazioa eginda. Sindikatuek gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izen behar dela adostu dute. ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak elkarretaratzea egin zuten atzo Confebasken egoitzaren aurrean, Bilbon. Salatu dute patronalak betoa jarri diola Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa adosteari eta negoziatzera eseri dadila exijitu diote. Halaber,...
Munduko nekazaritzako lan-indarraren ia erdia izan arren, emakumeek labore-lurren %15 baino gutxiago dute, eta gizonei baino ia %20 gutxiago ordaintzen zaie. Desberdintasun horiek ez dira estatistikoak soilik – landa-eremuko emakumeen eguneroko borrokak definitzen dituzten bizitza-esperientziak dira. Elikagaien ekoizle txikiek errealitate gogorrari egin behar diote aurre munduko toki gehienetan, oztopo sistemikoen biktima baitira, lurrerako sarbidetik hasi eta politika publikoetara, lan-baldintzetara eta erabakiak hartzeko eskubidera arte. Agronegozioa hedatu ahala, nekazaritza-praktika...