Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Elkarretaratzea BECen Food for Future dela eta

Maiatzaren 16an, hainbat taldek, horien artean EHNE Bizkaia, protesta elkarretaratze bat egin zuten Bilbao Exhibition Centerren, Food 4 Future ospakizuna zela eta. “Elikatu baserritik, elikagai faltsuak debekatu” lelopean, deitzaileek dei publikoa egin zieten Hego Euskal Herriko gobernuei laborategiko elikagaien ekoizpena debekatzeko. “Baserritarrek ekoiztutako elikadurarekin alderatuta -argudiatu zuten-, elikadura sintetikoak ez du produkzio-ereduekin aurrez aurre talka egiteaz gain, eredu soziala jokoan dago”. Gainera, kulturari dagokionez, “elikadura sintetikoak haustura antropologikoa markatzen...

Apirilak 17, Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna

¡Treinta años de nuestras luchas colectivas por la justicia, la paz, la vida y la dignidad! ¡Viva La Vía Campesina! 1 ABRIL 2022  SOBERANÍA ALIMENTARIA Llamada a la acción solidaria internacional | Bagnolet | 01 de abril de 2022 El 17 de abril es el Día Internacional de las Luchas Campesinas, conmemorado por La Via Campesina todos los años para recordar la masacre de El dorado do Carajás en 1996 y destacar la...

II. Agroekologia jardunaldiak Deierrin

Deierriko Udalak, Arrea, Intia eta Cpaen erakundeen laguntzarekin, II. Agroekologia Jardunaldiak antolatu ditu, "Elikadura-subiranotasunerantz landa-mundu bizi batean" izenburupean. Egitaraua ibarreko hainbat herritan egiten diren hiru hitzaldik osatzen dute, hilean behin, urritik abendura bitartean. Proiektuaren bigarren zatia urtarrilean hasiko da jarduera berriekin. Egutegian finkatuta, urriaren 19an, Alfonso Gonzalezek intxaurrondoaren erabilera ekologikoari buruz hitz egingo du Riezuko elkartean. 17: 00etatik 19: 00etara izango da. Azaroaren 23an, 16: 00etatik 21: 00etara, Andreu...

Gorriak ikusten ari da pinua

Onddo batek eragindako gaitzak kinka larrian jarri ditu intsinis pinuak. Administrazioak eta egurraren sektoreak sailak salbatzeko moduaren bila badabiltza ere, ez dago jakiterik sendabiderik aurkituko duten. Beste eragileek aurrera begirako baso politikaz eztabaidatu nahi dute. Iñaki Petxarroman, Berria egunkarian argitaratua 2018ko Urriaren 7an   Nahikoa da etxeko edo autobuseko leihotik begiratzea Euskal Herriko zenbait eskualdetako basoetan pairatzen ari diren egoera larriaz jabetzeko. Dothistroma pini eta Lecaonosticta acicola izeneko onddoek...

Klimaren aldeko Euskal Herriko Deiaren izenpetzeko eta hedatzeko gomita

Klimaren aldeko mobilizazio orokorra, urriaren 6 eta 7an, Baionan! Alternatiba Itzulia, Europako 5 Estatutako 200 lurraldetako alternatibak lotzeko, 4 hilabeteko bidaia egin ondoren, Baionan bururatuko da urriaren 6an, larunbatarekin, elkarretaratze masibo batekin, igandean, urriaren 7an iraganen den Alternatiba, alternatiben Herri handia aitzin! Aldaketa klimatikoari eta krisi sozial eta ekologikoari alternatiba zehatzak ekartzen dizkioten ehunka elkarte eta bultzatzaile, 200 pertsonalitate, artista anitz eta hamarnaka milaka pertsona aitzin-ikusten dira Baionako hiri...

Etxaldeko Emakumeek “Emakume baserritarren topaketak” antolatu dituzte

Etxaldeko emakumeak mugimenduak jardunaldiak antolatu ditu Murgian urriaren 25, 26 eta 27an. Feminismoa eta elikadura-subiranotasuna lotzeko aukera paregabea. Gainera, esparru honek Euskal Herriko eta nazioarteko emakumeen esperientziak ezagutzeko eta entzuteko aukera eskainiko du. Jardunaldiei buruzko zalantzak argitzeko: etxaldekoemakume@gmail.com, edo 688 659 076 telefonoan. Jardunaldietan izena emateko: https://labur.eus/yNj4Y.  

Etxaldek Maravillas gaztetxeari buruz

“Aldaketaren Gobernua” izena erabiltzeko jarrera aldaketa bat egotea beharrezkoa da. Azken astean Geroa Bai koalizioak elkarrizketarako borondatea duela hainbat alditan adierazi du, baina hitzetatik ekintzetara dagoen aldea berriz ere agerian geratu da gaur Iruñean. Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak desalojo honen aurrean gure haserrea eta ezadostasuna adierazi nahi dugu. Indar polizialaren eskutik, bortizki eta iluntasunaren babesean sartu dira herri mugimenduak babestutako Maravillas gaztetxea desalojatzera. Honelako ekintzek Nafar Gobernuaren “elkarrizketa borondatea”...

Monsantoren aurkako epaiaren irakurketa

Pasa den asteburuan ezagun egin zen Monsantoren aurkako epai judiziala, 289 milioi dolar ordaintzera zigortzen zuena alegia. Monsantok komertzializatzen duen RoundUp izeneko herbizidak, zeinek glifosatoa duen bere osagaien artean, Dewayne Johnson lorezainari minbizia eragin ziola epaiak argi uzten du. Hemen duzue epaiaren irakurketaren unea (CNN-ren bidez): Eta PlayGround-ek sortutako beste hau:

Esne sektoreak ez du horrelako makro uztiategirik behar

Pasa den astearen bukaeran jakitera eman zen Soriako makro ustiategi industrialak Castilla-Leongo administrazioari eginiko eskaera, non proiektua handitzea zen xedea. Tamaina gabeko handitze honetan 23.520 bururarte igotzen dute esne ustiategi honetako behien kopurua. Eguneko 24 ordu izango dituzte jezten, urtean 179.000 tona esne lortu arte eta nola ez, 368.000 tona purin sortuz. (irakurri albistea osorik erderaz) Inolako zalantza gabe esne sektorearen egoera kaltetuko duen zentzugabeko proiektua da, bai Euskal...

Co-branding modelotik eratorritako arazoak

Lehiaren Euskal Agintaritzan Bihoel elkarteak jarritako salaketa Hazi Fundazioak eta Eroskik duten Eusko Label Kaliatatea marka publikoa eta Eroskiren E-Natur marka pribatua elkartzeko akordioa dela eta sortutako arazoak, eta honelako co-branding itunek sor dezaketen problematika Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentu eta hausnarketan isladatzen da. Etxalde mugimenduak urte honetako martxoan plazaratu zuen hausnarketa eta proposamen dokumentuan, Elikagaien Kalitate Politiken inguruko hausnarketa eta proposamenak biltzen zituen ere, honen baitan co-branding ereduak sor...