Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioko CEO Mariet Westermannekin egindako bileraren ostean egindako adierazpenen aurrean, Greenpeacek erantzun du Guggenheim Urdaibaiko Biosfera Erreserban zabaltzea "ideia zaharkitu eta naturaren harraparia" dela. Erakundeak lehendakariari erantzun dionez, "ezin dira alderatu Bilboko Guggenheim museoa 90eko hamarkadako Bilbo industrializatu eta degradatuan eraiki zeneko testuingurua eta Urdaibaiko museoa handitzea planteatzen den egoera, balio kalkulaezineko eremua baita, babes-figura ugari dituena". Bere adierazpenetan,...
"ERROR 404: ¿Preparados para un mundo sin agricultores?" da Elikagaien Justiziako kanpaina berria, sinadura-bilketa barne hartzen duena. Kanpainak salatzen duenez, "etorkizun zalantzagarri baten aurrean gaude, nekazaritza teknifikatuari botere osoa ematen badiogu. Izan ere, horrek ez du bere eraginkortasuna frogatu, nekazaritzako elikagaien katea kontrolatzea du helburu, eta nekazaritzako kimikoen erabilera eta kontsumo masiboarekin jarraitzea". Informazioa eta sinadurak biltzea: Justicia Alimentaria Problematika Zalantzazko etorkizun baten aurrean gaude, nekazaritza teknifikatuari boterea guztiok...
ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bat egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borrokarekin, eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan mobilizatuko dira.. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, `Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por unas pensiones y un salario mínimo justo y suficiente´ lelopean. Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegile bat bultzatu zuen duela...
Stephan Maury Hegalaldia elkarteko sortzaile eta zuzendariak argi du «otsoa ez dela gaiztoa», eta mendiaren erabilpen anitzak kontuan harturik, konponbide sinpleak ez daudela oharrarazi du. KAZETArekin bere gogoeta partekatu du basa-fauna artatzeko zentroko arduradunak. * Stephan Maury Hegalaldia elkarteko sortzaile eta zuzendaria da. Hegalaldia natura babesteko elkartea da, eta Pirinio Atlantikoetako Fauna Basatiaren Arretarako Zentro bakarra kudeatzen du. Iragan otsailaren 22an herritar batek jakinarazi zuen otsoaren itxura zuen...
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek eskatu bezala, ontzien artean banatuko dituzte kuotak, eta bakoitzak nahierara kudeatzeko aukera izango du. Eusko Jaurlaritza pozik azaldu da akordioarekin. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek astelehenean hasi zuten antxoaren kanpaina, baina aldaketak izango dira hemendik aurrera, kuotaren banaketa eredua aldatzea adostu baitute kofradiak ordezkatzen dituzten patronalek eta Espainiako Gobernuak. Aurrerantzean, Espainiako banderarekin Kantauriko eremuan arrantzatzen duten itsasontzi guztiek kuota bakarra izan ordez, barku bakoitzak berea...
Peio Dufauk, Euskal Herria Baiko (EH Bai) diputatuak aurkezturiko laborantza lurren atxikitzeko lege egitasmoari behin-behineko onespena eman zion frantziar Asanblea Nazionalak. Euskal hautetsiak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, sostengu zabalarekin -bozketa parte hartu duten diputatuen %96,6k aldeko botoa eman du- izan da onartua proposamena. Euskal hautetsiak oroitarazi duenez, laborantza alorreko sektore ezberdinekin landua izan den egitasmoak sindikatu guzien sostengua jaso du baita ere. Lege proposamenaren xedea da...
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, "pozik" agertu da Espainiako Senatuak otsoa LESPRE babes bereziko espezieen zerrendatik kanpo uzteko hartutako akordioarekin. Horrela, Vox, PP, UPN, Junts eta EAJ alderdiekin bat egin du, ekimena onartzeko euren botoak batu dituzten indar politikoek. Onartutako ekimenaren arabera, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala has ditzala Dueroko iparraldean dauden otsoen populazioak Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrendatik (LESPRE) ateratzeko...
Emica Solar Bizkaiko konpainiak eguzki plaken parke flotagarri bat instalatu zuen duela bi urte Miñaon, Arabako teknologia parkean. Balantzea ona da, eta ur gehiagotan murgildu nahi dute, urtegietaraino. Itsasoa urruti ikusten da. Energia fotovoltaikoaren alde txarretako bat da eremu handiak okupatu behar izaten direla, eta ez dutela beste ezertarako erabiltzeko modurik ematen. Urmaeletan eta urtegietan ere antzera gertatzen da, zaila baita ur azalari probetxua ateratzea. Duela hamarkada bat...
Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) deialdia ireki du, apirilaren 30era arte. Nekazaritza-ustiategien 2.900 titular inguruk, eskabidea aurkezteko, bulego hauetara jo ahal izango dute: herritarren arretarako eskualde-bulegoak eta Gertu, foru-erakundeak Deustun duen bulegoa eta Karrantzako eskualdeko nekazaritza-bulegoa. Aurten, gainera, LORRAren bidez ere aurkeztu ahal izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika...
Arrantzaleek proposatzen dute Espainiako Estatuari dagokion kuota kofradien artean banatzeko sistema bat ezartzea, eta ondoren erakunde horiek euren kabuz antolatu ahal izatea. Antxoaren kanpaina gaur, hilak 10, abiatuko da kuoten egungo sistemarekin, ontzikako kupoekin, baina maiatzean alda daiteke. Joan den astean bideokonferentzia bidez bildu ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa eta sektorea. Sektoreak, ekoizleek eta erkidegoek —tartean, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE)— antxoa kupo sistema aldatzeko proposamenak egin dituzte....