Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

HERRITARREI ETA BASERRITARREI ZUZENDUTAKO NPB BAT

Gaur, Europako La Via Campesinako Koordinakundeak (ECVC) antolatuta Europako NPB laguntzen inguruko jardunaldia burutuko da. Jardunaldi hauetan EHNE Bizkaitik eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik Alazne Intxauspe, Alberto Llona eta Andoni Garcia egongo dira. Euskal nekazarien beharrizanak eramango dituzte bertara. Aldi berean, martxoaren 16an Andoainen aurkeztutako Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentua ere aurkeztuko dute Belgikako hiriburuan, Euskal Herritik ditugun Nekazaritza Politika Bateratuen laguntzen inguruko eskaera eta irakurketak Europara helaraziz. Sektorearen biziraupena...

Martxan jarri dute jada Alternatiben Herria ekimena finantzatzeko Crowdfunding.a

Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu Alternatiben Herrian. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugun, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak! Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko...

Etxalde Kataluniarekin bat

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik gaur Katalunian eman diren 7 atxiloketak gaitsezten ditugu Gaur izandako atxiloketen aurrean gure haserrea erakutsi nahi dugu, herri eraikuntzan elkartasunez dihardutenen aurkako operazio polizial honen aurrean. Honela, gure elkartasun aadierazi, bai atxilotuei, senitarteko eta lagunei, eta Kataluniaren erabakitze eskubidearen alde borrokan dabiltzatenei. Herrien erabakitzeko eskubidearen alde elkartasun besarkada bat!  

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Altsasuko gazteekin

Datorren astean hasiko da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, eta, horren harira, mobilizazioak egiten ari dira Euskal Herrian zehar.  Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik ere, terrorismotzat jotako gertakarien kalifikazioari, 375 urte batzen dituzten 12 eta 62 espetxe zigorren eskaerari eta duela 16 hilabete presoaldi prebentiboan dauden hiru gazteen egoerari gure errefusa adierazten diogu. Honela, kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituegu.

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Kataluniarekin bat

Elkarretaratzeak egingo dira bihar Hego Euskal Herriko udaletxe pareetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna’ lelopean Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitu dituzte mobilizazioak: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzeak egingo dira bihar eguerdian Hego Euskal Herriko udaletxe aurreetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna´ lelopean. Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta...

Nazioarteko merkataritzako arauak aldatzea

Europar Batasuna elikagaien munduko inportatzaile eta esportatzaile handiena da. Aldi berean, Europako nekazaritza-ekoizleek beren ekoizpen-kostuak baino merkeagoak diren nekazaritza-prezioei aurre egiten diete, eta garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizleek, berriz, inportazioen lehia desleiala jasaten dute, merkaturatzea oztopatzen dutenak.   Lehenik eta behin, zalantzan jartzen dira nazioarteko nekazaritza-merkataritzaren egungo arauak, MMAren 1994ko akordioetan sartutako Nekazaritzari buruzko Akordioarenak. Eskualdeetako Europako Komiteak (EL) martxoaren 8an Bruselan antolatutako konferentziak gai hori eztabaidatu zuen akademia-...

Martxoaren 8an Etxaldeko Emakumeok planto!

Martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egiten dugu Etxaldeko emakumeak mugimenduak. Hemen greba feministara atxikituz grabatutako bideotxoa! M8-Etxaldeko Emakumeak from soberaniaalimentaria on Vimeo. Honetaz gain, urtero legez martxoaren 8aren bueltan irteera antolatzen dugu emakume nekazarien errealitateak bertatik bertara ezagutu eta konpartitu ahal izateko. Honela, aurten Martxoaren 22reako luzatu dugu deialdia. Karratzara joango gara bertako bi emakume baserritarren esperientziak ezagutzera. Oraindik izena emateko aukera zabalik dago! Animatu eta etor zaitezte!

Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute

Iturria: Argia/ Zero zabor Otsailaren 12an publiko egin aurretik,Le Mondek zabaldu du aurrerapena: ikerketa batek demostratu du Marseilla metropoliak Fos-sur-Merren daukan polo industrialaren –tartean erraustegiaren– inguruan ekoiztutako elikagaiak dioxinak, PCB eta bestelako kutsagaiak daramatzatela. Biztanleak aspalditik airearen kalitate txarragatik eta kutsadurak eragindako gaixotasunengatik kexu dituen Fos-sur-Merreko udalak salaketa sartu du auzitegian. Le Monde egunkariak oihartzun handia eman dio albisteari Frantzia osoan “A Fos-sur-Mer, la pollution industrielle contamine aussi les aliments”...