Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Martxan da bere osotasunean Azoka Plaza, Euskal Herriko produktuen bilgunea

Uztarria.eus Web gunetik ateratako berria,  2018-02-03 17:20 Azpeitiko plazak itxura ezberdina du duela denbora batetik, Azoka Plaza berrituari esker. Joan den  uztailaz geroztik ari dira inguruko baserritarrak beren produktuak eraikin horretan saltzen, baina gaur jarri dute martxan proiektua bere osotasunean. Gaur zabaldu ditu ateak Elikaguneak, eta gaur egin dute eraikinaren inaugurazio ekitaldia. 12:00etan hasi da ekitaldia, eta 300 lagunetik gora bildu da bertan. Hasteko, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe trikitilariek alaitu dute...

Auzolana, emakumeon aliantzak josteko erraminta

Etxaldeko emakumeen taldeak deituta, neguko auzolana egin dugu 14 lagunek pasa den urtarrilaren 27an. Lekua, Antzuolako Pikunieta baserria (Gipuzkoa). Mendi-mendian. Egitekoak, gaztategia eta biltegia margotzea eta artegiko azpigarriak aldatzea. Baina lan zehatz horietan laguntzetik haratago, auzolana aukera ederra izan da Josebe Blanco eta Exkerra artzainen errealitatea ezagutzeko. Eta, bide batez, auzolana beti da une egokia konplizitateak josteko, beste kide batzuk ezagutzeko, bizitza partekatzeko... Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak...

Marcio Mattos MSTko (Movimiento de los trabajadores rurales sin tierra) kidearen oroimenean

Marcio Mattosen erailketaren albiste tamalgarriak minduta utzi gaitu, bera MSTko liderra eta, Brasilen, Bahia estatuaren aldeko borrokan erreferente politikoa izan da, honela La Via Campesinako Europako Koordinakundeak gure dolu minak eta elkartasuna adierazi nahi diogu bere familia eta MST guztiari. MSTko gure kideekin batera, Europako koordinakundetik Marcio Mattos kidearen erailketa salatzen dugu eta autoritateei ikerketa sakon bat berehala has dezaten exijitzen diegu. Familiakoek eta lagunek kontatu digutenaren arabera, MSTko...

Lingua Navarrorum-Txerri Navarrorum

1985-1986 urte inguruan, ikastolatik aterata arratsalde batean Nafarroako parlamentu atarira joan ginen protestatzera. Egun hartan VASCUENCEaren legearen onarpena zen eztabaidagai, Nafarroa zonalde desberdinetan banatuko zuena gerora: eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna. Modu honetan nafarrek bizitokiaren arabera euskera erabiltzeko eta ikasteko eskubidea bermatua izango zuten edo ez. Lege haren arabera, soilik Nafarroako iparraldea kokatu zen eremu euskaldunean. Joan den astean, aurrerantzean Nafarroako Foru erkidegoan abeltzaintza esplotzioetako baldintza higieniko-sanitarioak, animalien...

Esnearen sektoreak argi eta garbi ikusten du ekoizpen-ereduen arteko talka

Alde batetik, proiektu hiper-intentsiboak planteatzen dira, hala nola Soriako 20.000 behiko etxaldea, eta bestetik, esne ekologikoaren edo artzaintzan oinarrituta ekoitzitakoaren eskaintza handitzen da. Behi-esneak sektorean dauden bi ekoizpen-ereduen arteko talkaren adibide argia bizi izan du 2017an. Alde batetik, eredu industrial eta intentsiboa dago, gero eta garratzagoa ekoizpen osoa kopiatzeko apustuan, eta horren adibide nagusia Sorian eraikitzea aurreikusten den 20.000 behiko makrogranja proiektua da. Era berean, adierazgarria da, zentzu berean,...

Aro berri baterantz: Tribunal Monsanto

2017. urtea Monsantoren eta gure elikadura-sistema kontrolatzen saiatzen diren enpresa pozoitsuen aurkako oposizio handi eta hazkorraren urtea izan da. Monsantoko Auzitegiak planteatutako legezko iritzia puntu gorena izan zen. Lehen aldiz, mundu osoko Monsantoren biktimak bildu ziren eta nazioarteko epaileen panel bat konbentzitu zuten enpresa oinarrizko giza eskubideak urratzen ari dela. Ez dugu lortu Europar Batasunean glifosatoa berriro baimentzea, baina 15 urterako argi berdea lortu beharrean, Monsantok 5 urteko baimena...

Etxaldek bat egiten du larunbateko manifestazioarekin

Etxaldetik bat egiten dugu eta dei egiten diogu sektoreari larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko, "Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lelopean. Bat gatoz euskal preso politikoen eskubideei dagokienez urrats handiak emateko beharrarekin, eta berriro diogu presaz jokatu behar dela gaixo dauden presoen kasuetan. Horregatik, larunbat honetan, urtarrilak 13, Bilboko kaleak beteko ditugu. Euskal Herria, 2018ko urtarrilaren 8an

Etxalde app: nola bete erosketa saskia modu arduratsuan

A menos de una semana de las típicas celebraciones navideñas alrededor de las mesas familiares muchxs estaran preparando la lista de los productos a comprar. Pero, ¿cómo podemos llenar de alimentos nuestras mesas de una manera responsable y sostenible? Con este fin, la aplicación Etxalde puede ser de gran ayuda. Creemos que es imprescindible sembrar para recolectar, en todos los órdenes de la vida. Es necesario sembrar ideología para...

Haziak erresistentzian (GRAIN bideoa)

Genial vídeo de Grain sobre el control de las semillas y la necesidad de recuperar las semillas originarias, las semillas como corazón de la Soberanía Alimentaria. Castellano con vocablos latinoamericanos, pero de fácil compresión. Semillas en Resistencia from GRAIN on Vimeo.