Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

I. Kronika: «Lurra eta Elikadura Burujabetzaren aldeko Martxa»

Gaur, hilak 14, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU! goiburu duen Bergara- Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da. Alde horretatik, martxa honekin salatu nahi da E.H. dela Europan artifizializatutako lur gehien...

ECVCk “People4Soil” koalizioa babestu du

Lurra baliabide baliotsua da, planeta elikatzea ahalbidetzen duena, baina gaur egun industriaren, nekazaritzako gehiegizko ustiapenaren, pestiziden eta biodibertsitatearen galeraren etengabeko mehatxupean bizi da. Garrantzi handia duen arren, oraindik ez dago lurra babesten duen Europako legerik. Babestea funtsezkoa da pertsonak, landareak eta animaliak babesteko. Azken finean, bizimodu guztiak lurraren egoeraren araberakoak dira. Bera gabe, ez dago etorkizunik. Europar Batasunari lurra zementutik, kutsaduratik eta multinazionalen eta nazioen interes espekulatiboetatik babesteko eskatzen...

La Via Campesinaren Nazioarteko VII. Konferentziaren ekitaldi egitarau zabala

Erakunde eta pertsona askok agertu dute La Vía Campesinako VII. Konferentzian parte hartzeko interesa, baina tamalez ezinezkoa da, erakunde horren barneko topaketa itxia baita. Hala ere, programa paralelo zabal bat antolatu da Derioko Mintegiaren kanpoaldean, eta interesa duten guztiek parte hartu ahal izango dute. VII. Konferentziaren egitarauko bi ekitaldi, halaber, jende guztiarentzat irekiak izango dira, hala nola uztailaren 19an VII. Konferentziaren irekiera eta uztailaren 23an Bilboko kaleak zeharkatuko dituen...

«Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko» [Presentación de prensa sobre la VII Conferencia de La Vía Campesina]

KARTEL OFIZIALA > CARTEL/KARTELA PDF - DESKARGATU Nota de Prensa/ Prentsa Oharra IKUSI - DESKARGATU “Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko” La Via Campesinak VII Nazioarteko Konferentzia ospatuko du Derion La Vía Campesina mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da. 60 herrialdetako 170 erakundek osatzen duten erakundeak bere Nazioarteko VII Konferentzia ospatuko du Derion datorren uztailean. La Via Campesina 24 urteko bizitza duen erakundea da eta lau...

Prentsa Deialdia – Via Campesinaren Konferentziaren aurkezpena

La Via Campesinak Derion uztailean ospatuko duen VII. Nazioarteko Konferentziaren aurkezpena egindo du bihar Bilbon. Milloika baserritar biltzen dituen erakunde honen zuzendaritza (CCI) Euskal Herrian da egunotan zehar, Konferentziaren prestaketa lanak direla-eta. Konferentziaren irudia, lelo nagusia, programa eta bestelako informazioak aurkeztuko dituzte. Lekua: Kafe Antzokia, Bilbo Ordua: 11.00ak Data: maiatzak 9, asteartea IKUSI - DESKARGATU

Beldurgarria: odoleko pozoia agrotoxikoengatik erakusten duen testa

Kazetari batek ikerketa bat egin zuen Fundación Bios GKEak bultzatutako kanpaina batetik abiatuta, eta organismoan duen glifosato-kopurua azaldu zuen. Monsantok, nekazaritzako kimikoen eta bioteknologiaren ekoizpenean diharduen multinazional estatubatuarrak, ezarritako diskurtso nagusiak dio soja transgenikoarekin aplikatzen den glifosatoa ez dela kaltegarria eta ez diela eragiten aplikazioaren unean pestizitate horrekin kontaktuan ez daudenei. Hala ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) minbizi potentzialtzat jo berri du, eta organismoan neurtzea iradokitzen du. Argentinan, Osasun...