Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Maina Chassevent artzain gaztea: “Entsegu fasea pasatzen baldin baduzu, irabazia da”

Maina Chasseventek lehen negua pasatzen du artzain xoil bezala. Hilabeteotan Zaro (Nafarroa Beherea) herriko lurretan da bere ardiekin eta uda Urkulu mendi inguruetan emanen du. IKUSI Berriki artzin soil instalatu zira… Bai joan den azaroaren 15an. Aitatamen lagunak laborariak dira eta ttipitan beti egoiten nintzen baten edo bestearen etxaldean, ttipitik laborantxa banuen buruan. Erakasle...

Nekazarien suizidioek odolustutako lurra

Merkataritza askeko nazioarteko itunek eta estatuko politikek milaka nekazari hiltzen dituzte urtero Indian, beren buruaz beste egitera bultzatuz, laborari elkarte ugarik salatzen dutenez. Egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi dute, sektoreko krisia areagotu eta nekazaritza industrialak ezarritako eredua indartu ahala. Argazkia: Nekazarien suizidioengatik protestatzeko ekintza. Azken hamarkadan 250.000 lurjabe gizonezkok egin dute beren buruaz beste Indian. Emakumeak eta lurgabeak ez dira nekazaritzat hartzen. India...

CETA onartu dute Europar Legebiltzarrean. Borrokak jarraitzen du!

Zoritxarrez ez da ustekaberik egon. Europako Legebiltzarrak Kanada eta Europar Batasunaren arteko CETA hitzarmen neoliberalaren alde bozkatu dute. 408 diputatuk eman dute baiezkoaren aldeko bozka, tartean PNV, PSOE eta PPren ordezkariek. Atzo, San Valentin eguna deitzen duten horretan, alderdi politiko hauen eta kapitalaren arteko maitasun erromantikoa salatu genuen. PNV, PSE eta PP-k euskal herritarron bizitzak nabarmen pobretuko dituen hitzarmenen alde egin dute, gehiengoen eskubideen...

“Luhusoko ekintza egitea eta eragile politikoak ez zatitzea izan da lorpen handiena” [Mixel Berhokoirigoin, EHLGKO Presidente Ohia]

1952, Gamarte; Baxenabarre. Laboraria da. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) presidente ohia. Baserri lanen erretretara pasa da, alta, Ainhize-Monjoloseko laborarien egoitzan segitzen du lanean. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, Michel Tubina, Jean Noël Etxeberri Txetx, Mixel Bergouignan, Béatrice Molle-Haran eta Stéphane Etxegarairekin batera. Bake prozesuaz eta Ipar Euskal Herriko egoera politikoaz mintzatu gara, Laborantza Ganbaraz, baita sortu berria den Euskal Elkargoaz ere, Ganbaran....

LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon

Entzun elkarrizketa "Lur eta Murmur" saioan. "Elikadura-subiranotasunaz kezkatuta dauden Bilboko pertsonak LABORE BILBAO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Bere helburuen artean tokiko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, zuzeneko salmenta bideratzea eta ama lurra defendatzea daude. Joseba Martin lankideak gaurko irratsaioan azalduko dizkigu xehetasunak. Informazio gehiago www.laborebilbo.eus webgunean» Bilbon sortu zen LABORE, Elikagaien Subiranotasuna irizpide duen Kontsumitzaileen Elkartea. Elikagai osasuntsuak, freskoak, sasoikoak eta abar kolektiboki elikatu eta kontsumitzeaz gain, elikadura-subiranotasunaren...

Lurraren historia porlanak idatz ez dezan

ARGIA / Begi Bistan / Asterokotasunaren isla grafikoa 2012ko urtarrilean okupatu zuten lehen aldiz Andra Mari auzoko Tosu landa. Getxo metropolitarrean porlanak estali ez duen eremuan parkinga ezarri nahi dute, inguruan eraiki asmo dituzten 8.000 etxebizitzen aurrekari. Baratze komunitario zena erresistentzia eta desobedientzia gune bilakatu dute, udal gobernuak (EAJ) obrak berehala abiatu nahi dituelako. Nonahi ugaltzen ari diren bi mundu ikuskera kontrajarrien arteko talka dugu Tosun: lurra negoziorako ala...

20.000 esne-behiren makro-etxaldea Sorian [Etxalde 25]

Saiona kooperatiba nafarrak 4.000 buruko ustiategia du Caparroson, eta proiektu hori bultzatzen du Nafarroako Saiona Sociedad Cooperativa Limitada kooperatiba (Tutera) abeltzain talde batek sortu zuen 90eko hamarkadan, esnea elkarrekin merkaturatzeko. Gaur egun, Nafarroan ekoiztutako esnearen % 35 biltzen du, eta ehun abeltzain inguruk osatzen dute. 2013an iragarri zuen industria-eremura jauzi egiteko asmoa zuela, Tuteran esnekiak prozesatzeko zuen lehen planta martxan jarrita. Enpresak une hartan...

Hitzaldia eta eztabaida: EBko nekazarientzako lurrerako sarbidea, erronkak eta konponbideak, gero eta lur gehiago biltzen ari den testuinguruan

Noiz: 2016ko abenduaren 7an, asteazkenean, Bruselan Non: 09: 00-12: 30: VMA3 aretoa (Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordea, Rue Van Maerlant 2) 15: 00-17: 00: A1G3 aretoa (Europako Parlamentua, Rue Wiertz 60) Egin klik hemen gertaera erregistratzeko. KONFERENTZIAREN AURKEZPENA Europan, espekulazioa eta lur-kontzentrazioa gero eta mehatxu handiagoa dira familia-ustiategi txiki eta ertainentzat, baita partaide berrientzat ere. Lurraren prezioen igoera handiak gero eta zailagoa egiten du nekazariek eskuratzea. Bitartean, inbertitzaileak lur...

Palestina, Peru edota Sri Lankako nekazariak Durangon batu dira, Via Campesinako konferentzia antolatzeko

Markel Onaindia 2016-11-22 Via Campesinak Euskal Herrian (Derion) burutuko du mundu mailako bere zazpigarren konferentzia, uztailean, elikadura burujabetza jorratu eta hedatzeko. Horra begira komunikazio arloan lanean dabiltzan kideak Durangon batu dira azken hiru egunetan, konferentziako mezua prestatzeko eta prentsari ekitaldiaren berri emateko. Ibaizabal ikastolan egin dituzte batzarrak, eta horietako batera gonbidatu dute ANBOTO. Palestina, Peru, Ekuador, Sri Lanka, Taiwan, Argentina... herrialde askotako kideek...