Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Asanblea Nazionalak onartu du laborantza lurren babesteko Dufauk aurkezturiko lege egitasmoa

Peio Dufauk, Euskal Herria Baiko (EH Bai) diputatuak aurkezturiko laborantza lurren atxikitzeko lege egitasmoari behin-behineko onespena eman zion frantziar Asanblea Nazionalak. Euskal hautetsiak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, sostengu zabalarekin -bozketa parte hartu duten diputatuen %96,6k aldeko botoa eman du- izan da onartua proposamena. Euskal hautetsiak oroitarazi duenez, laborantza alorreko sektore ezberdinekin landua izan den egitasmoak sindikatu guzien sostengua jaso du baita ere. Lege proposamenaren xedea da...

Amaia Barredo, “pozik” Senatuak otsoaren babes berezia kentzea erabaki ostean

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, "pozik" agertu da Espainiako Senatuak otsoa LESPRE babes bereziko espezieen zerrendatik kanpo uzteko hartutako akordioarekin. Horrela, Vox, PP, UPN, Junts eta EAJ alderdiekin bat egin du, ekimena onartzeko euren botoak batu dituzten indar politikoek. Onartutako ekimenaren arabera, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala has ditzala Dueroko iparraldean dauden otsoen populazioak Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrendatik (LESPRE) ateratzeko...

Energia fotovoltaikoak ur sakonagoetan sartu nahi du

Emica Solar Bizkaiko konpainiak eguzki plaken parke flotagarri bat instalatu zuen duela bi urte Miñaon, Arabako teknologia parkean. Balantzea ona da, eta ur gehiagotan murgildu nahi dute, urtegietaraino. Itsasoa urruti ikusten da. Energia fotovoltaikoaren alde txarretako bat da eremu handiak okupatu behar izaten direla, eta ez dutela beste ezertarako erabiltzeko modurik ematen. Urmaeletan eta urtegietan ere antzera gertatzen da, zaila baita ur azalari probetxua ateratzea. Duela hamarkada bat...

Bizkaiak epea ireki du baserritarrek 2025eko NPBaren laguntzak eska ditzaten

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) deialdia ireki du, apirilaren 30era arte. Nekazaritza-ustiategien 2.900 titular inguruk, eskabidea aurkezteko, bulego hauetara jo ahal izango dute: herritarren arretarako eskualde-bulegoak eta Gertu, foru-erakundeak Deustun duen bulegoa eta Karrantzako eskualdeko nekazaritza-bulegoa. Aurten, gainera, LORRAren bidez ere aurkeztu ahal izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika...

Antxoaren kanpaina gaur hasiko da ontzikako kupoekin, baina sistema maiatzean alda daiteke

Arrantzaleek proposatzen dute Espainiako Estatuari dagokion kuota kofradien artean banatzeko sistema bat ezartzea, eta ondoren erakunde horiek euren kabuz antolatu ahal izatea. Antxoaren kanpaina gaur, hilak 10, abiatuko da kuoten egungo sistemarekin, ontzikako kupoekin, baina maiatzean alda daiteke. Joan den astean bideokonferentzia bidez bildu ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa eta sektorea. Sektoreak, ekoizleek eta erkidegoek —tartean, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE)— antxoa kupo sistema aldatzeko proposamenak egin dituzte....

Bideoa: Egonarriak Ana de la Mazari (Garai Kontserbak) egindako elkarrizketa

Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak produktuak etxean ekoizten ditu eta hauekin kontserbak egin, ondoren merkaturatzeko. Bere produktuak erakutsi dizkigu, besteak beste bertan ekoiztutako fruta ezberdinekin egindako mermeladak, tomate saltsak, garagardo mota bat baino gehiago... Bertatik ezagutu nahi izan dugu barazkiekin kontserbak egiteko prozesua. Horretarako, Garai herrira etorri gara,...

Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformaren elikadura-sistemaren alternatibei buruzko hausnarketa jardunaldia

Hainbat erakundek (Las 3 R, EHNE, Etxalde, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Greenpeace, Lurra, REAS,...) osatutako Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak gogoeta eta eztabaida jardunaldia antolatu du elikadura sistema globalizatuaren eta abeltzaintza industrialaren alternatibei buruz. Nafarroan badira jada elikadura burujabetzaren irizpideekin lurraldeari lotutako abeltzaintza esperientziak. Jardunaldian, abeltzaintza industrialak gure lur eta uretan duen eragina aztertuko dugu labur-labur. Beste lurralde eta borroka batzuetara hurbilduko gara.Eta bukatzeko, Lurrari lotutako ekoizpen-eredu alternatiboak ezagutuko ditugu. Jardunaldia...

Donibane Lohizuneko portuko arrantzaleak, kontrako korronteen artean iparraren bila

Hozka egiterik ez da, amua botatzerik ez bada. Debekuak, zaintza, kuotak… neurriak ezartzeko arrazoiekin bat egin arren, horiek arrantzale ttipiengan dituzten ondorioen lekuko dira Mikel Epalza eta Eric Bonnamy. Aldaketa klimatikoaren eraginak begi bistan, Donibane Lohizuneko portuko arrantzaleek parean dituzten erronkak aztertu dituzte. Euskal Herrian, arrantza eta itsas kultura beti izan dira garrantzitsuak, eta hori gorpuzten dute Donibane Lohizuneko portua bezalako tokiek. Portu honek, Lapurdiko kostaldearen bihotzean...

Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da. Otsoa Ipar Euskal Herrira etortzearen "ondorio larriak" salatu ditu sindikatuak: "kanpoko hazkuntza arriskuan" jartzen duela eta laborantzaren "industrializazio fenomenoa azkartzen" duela ohartarazi du. Pirinio Atlantikoetako Prefeturari leporatu dio ez duela onartu nahi "egoeraren larritasuna", eta "otso kopuruaren igoeraren aldeko erabaki politikoak" babestu dituela. Otsoaren...

Espainiako Estatuak erositako eztiaren laurdena baino gehiago Portugalera inportatzen da

Espainiako Estatuko industriak 35.572 tona ezti erosi zizkien beste herrialde batzuei 2024an, 1,80 €/kg-ko batez besteko sarrera-prezioan. Horietatik %27 Portugalen barrena sartu zen, 1,60 €/kg-ko prezioan, Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) egindako ikerketaren arabera. 2024ko urtarriletik abendura bitartean, Espainiako Estatuko operadoreek 35.572 tona ezti erosi zituzten beste herrialde batzuetan (2023an baino 4.135 tona gehiago). Beste urte errekor bat dugu inportazioetan, soilik 2022an gainditua (serie historikoaren inportazio-maila goreneko urtea)....
error: Content is protected !!