Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Urtebete esne-kuotarik gabe [COAGen komunikatua]

Ekoizpen-gune handietan kokatutako industriek bilketa-ibilbideak uzten dituzte, eta inportazioen buru dira. Coruña, Lugo, Bartzelona, Burgos eta Gipuzkoa, 2015ean esne eta esne-gain gehien inportatu zuten probintziak Esne-kuotak ezabatzearen lehen urteurrenean, balantzea oso txarra da: abeltzainarentzako aurri-prezioak, ustiategien itxiera masiboa, xantaietan oinarrituta "negoziatzen" duten industriak eta gai ez diren lider politikoak. Testuinguru horretan, COAGek itxuragabekeriatzat eta erabat arbuiagarritzat jotzen du Nekazaritza Ministerioak berak uste izatea oraindik 5.000 esneki soberan daudela gure...

«Lurra, lana, izana» Usurbilgo emakume baserritarren ahotsa (Bideoa)

Izenburua: Lurra, lana, izana Laburpena: Usurbilgo emakume baserritarren ahotsa jaso dute dokumental honetan. Zuzendariak: Maitane Arnaiz Etxenausia eta Leire Urkidi Azkarraga Burutzea: IRUDIKATE Finantzaketa: Usurbilgo Udala eta Parekidetasun Saila Egileak: Leire Urkidi Azkarraga eta Maitane Arnaiz Etxenausia Iturria: Argia Multimedia

Laborantza Ministroak Estatu frantseseko hiltegiak ikertzea agindu du

L214 elkarteak Mauleko hiltegian erabiltzen dituzten metodoak agerian utzi ondoren, Stéphane Le Foll Laborantza Ministroak animalien kontrako tratu txarrak gaitzetsi ditu. Gainera, Estatu frantseseko prefeta guziei hiltegiak ikertzea agindu die. ELB sindikatuak "afera zuritu" behar dela nabarmendu du. L214 elkarteak kamara ezkutu baten bidez Mauleko hiltegian burutzen diren praktikak agerian utzi ditu. Laborantza Ministroa den Stéphane Le Follek agiri baten bidez animalien kontrako tratu txarren aitzinean haserrea adierazi du....

ELBk ekintza azkar bat eskatu du Mauleko hiltegia zaintzeko

Iparraldeko Nekazarien Sindikatuak (ELB*) sarraskiaren sektorean gardentasun-praktika demokratiko eta logikoak eskatu ditu, eta gogorarazi du zerbitzu eta instalazio horiek ezinbestekoak direla Euskal Herriko nekazarien nekazaritzatik eta etxalde txikietatik gertu dauden lurretan. Jatorrizko albistea Mediabask webgunean ELB Auñamendi-n: Ikusi

2016ko apirilaren 17a: Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna

Lurra, bizitza eta elikagai osasuntsua defendatu. 20 urteko memoria eta erresistentzia. El Dorado dos Carajas-eko sarraskitik 20 urtera, nekazarien odolak isurtzen jarraitzen du. Baina gure erresistentzia orain inoiz baino indartsuagoa da. (LA VÍA CAMPESINA/Harare, 2016ko martxoaren 28a). Nekazarien borroken nazioarteko jardunaldiaren hogeigarren urteurrena nekazarien eskubideentzat kezkagarria den testuinguru batean kokatzen da. Duela gutxi, nekazariek eskubideen aldeko borroketan aurre egin behar dieten errepresioaren adibide gehiago izan ditugu. Martxoaren hasieran,...

Esne-krisiari adabakiak jarri dizkio Europako Batzordeak [Etxalde 15]

Europako Batzordeak bizkarra eman die berriro abeltzainei, milaka ustiategi ixtea saihesteko borondate politiko eskasa erakutsiz. Abeltzainari ordaindutako prezioek merkatuan benetako ondorioak izan ditzaten, ekoizpena arautu behar da. Espainiako Estatuko Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen (COAG) koordinatzaileak (EHNE-Bizkaia bertako kide da) «adabaki ez-eraginkor eta kaltegarritzat» jo ditu atzo Nekazaritzako komisario Phil Hoganek esne-sektorearen krisi larriari aurre egiteko egindako proposamenak. Ekoizpenaren borondatezko eta aldi baterako murrizketa, Merkatuaren Erakunde Bateratuaren 222. artikuluan arautua,...

Lurzaindiak kanpaina berria abiatzen du [Etxalde 15]

Bi etxalde erosiko ditu kolektiboak, hiru gazteren instalatzeko laborantxan. 400.000€ bildu beharditu udarako Deialdia luzatu du duela zonbait egun Lurzaindiak. Diru biltze kanpaina berria Euskal Herritar guzieri zabaltzen da, izan laborari ala ez, izan pertsona ala elkarte, enpresa, kolektibitate publiko. Bi etxalde erosten ari da Lurzaindia, Arüen eta Ainharben, erretretarat doazen bi laborarien segida segurtatzeko. Instalatzen diren gazteek ez dute aski dirurik lurraren erosteko eta Lurzaindia transmisioaren errexteko tresna...

Euskal Herriko emakume baserritar eta saregileak batuko dira Martxoaren 8aren harira

Martxoaren 11an ospatu dute Etxaldeko emakume baserritarrek. Ondarroa eta Lekeitiko saregileen lana eta esperientziak ezagutuko ahal izateko txangoa antolatu dute. Martxoaren 8ko ospakizunaren harira, Etxaldeko emakume baserritarrek Ondarroa eta Lekeitioko emakume saregileengana hurbiltzeko irteera antolatu dute. «Batu, elkar ezagutu, ikasi eta eguna partekatu nahi dugu, haien eskulanarekin, askotan ez ikusia, elikadura burujabetzaren eraikuntzan parte hartzen dutelako», adierazi dute. Goizez Maite Burgoa, Ondarroako saregile eta saregileen elkarteko lehendakariarekin egongo dira eta...

EHNE-Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren «EAEko haragitarako behi-azienda» dokumentuari egindako hausnarketak

EHNE-Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren «EAEko haragitarako behi-azienda» dokumentuari egindako hausnarketak Eusko Jaurlaritzak eta Hazik egindako eta aurkeztutako «Haragitarako behi-azienda EAEn» dokumentuan (2015eko urria) jorratzen den proiektua, bertan adierazten denez, «Euskadiko haragitarako behi-azienden azpisektorea integratzeko eta biziberritzeko merkatu-aukerak eta koiuntura aprobetxatzeko» sortu da. Sektoreko eragileekin kontrastatzeko fasean dagoen proiektu bat da, eta 2016an ezarri nahi dira haren neurriak edo lan-ildoak. EHNE-Bizkaiaren ustez, egia da moda bat baino zerbait gehiago dagoela euskal...

Kintoa, iparraldeko sor marka berria [12 #ETXALDE]

Euskal xerriaren produkzioaren garapen lanak saristatuak izan dira, Kintoa izeneko sor marka sortuko baita ondoko egunetan. Ipar Euskal Herriko laugarren sor marka da hau, Irulegiko arnoa, Ossau- Irati ardi gasna eta Ezpeletako biperraren ondotik. Frantziako sor markak kudeatzen dituen INAO egiturak Kintoa sor markaren sortzea onartu dute azaroaren 24ko batzordean Parisen. Aldudeko ibarretik (Baxe Nafarroa) abiatu da produkzioa, euskal xerri arraza desagertzekotan zela 80 hamarkadan. 1995tik goiti, gelditzen ziren...