Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

Lakari, tokiko merkataritza-heziketarako gune kooperatiboa: elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen [11 #Etxalde]

Miren Prieto, Leire Udabe, Izaskun Sagartzazu eta Leire Epeldek osatzen dute Lakari kooperatiba. Urriaren 30ean ireki zituen ateak Zarautzen. Tokiko merkataritza- heziketarako gune kooperatiboa da, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen dituena. Leire Udabe eta Izaskun Sagartzazuk katering enpresa batean lan egiten zuten eta krisi ekonomikoarekin euren egoerak txarrera egin zuen. Leire Udabek Londonen eginiko egonaldian Lakariren antzeko proiektu bat ikusia zuen: «elikaduraren munduan zerbait egin nahi genuela ikusten genuen,...

Elikadura burujabetzaren aldeko ikerketa

Joseba Azkarraga Etxagibel · UPV/EHU Mirene Begiristain · UPV/EHU Gonzalo Fernández · Hegoamerikako Transnazionalen Behatokia Ekainaren 17an izan zen. Lehenengo aldiz, Agroekologiaren eta Elikadura Burujabetzaren aldeko ikerketa jardunaldia antolatu zen, Eibarren, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) markoan. 60tik gora ikerlari bildu ginen bertan, pronostiko baikorrenak ere gaindituz. Ondoko lerrootan aurkituko duzu egun horren gaineko kronika txikia. Ehundu. Euskal Herrian ez dira gutxi Agroekologiaz eta Elikadura Burujabetzaz ikertzen dabiltzanak, izan norbanako, talde edo elkarte. Diziplina askotatik ibili ere....

DO Beaufort, lurraldeari lotutako ekoizpenaren eta eraldaketaren antolaketa kolektiboa

Etxaldek antolatutako bidaia honen helburua DO Beaufort eta bertako ekoizleak bisitatzea eta ezagutzea izan da. Orientazio Departamentuaren garapena arrakastatsua izan da, sektorea biziberritzeko gakoak, antolaketa kolektiboa, produkzioaren kontrola, sektoreko ordainsaria, ekoizleei ordaindutako esne litroko prezioa Euskadiko ekoizleek jasotzen dutena baino askoz handiagoa izanik... Horrek guztiak are garrantzi handiagoa du gaur egungo testuinguruan, esne-kuotak desagertu egin baitira eta ekoizpena deslokalizatu egin baitaiteke, mendiko eremuetako ekoizpenei nabarmen eraginez. Nahiz eta Nekazaritza...

Bertoko ekoizpenaren aldarria egin du Etxaldek baserritarren borroken egunean

Bertoko ekoizpenaren aldarria egin du Etxaldek baserritarren borroken egunean Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak agerraldi publikoa egin zuen Petritegi sagardotegian joan den apirilaren 17an, Baserritar Borroken Nazioarteko Egunean. Via Campesinaren deiari erantzunez, nazioarte mailan ezkutuan negoziatzen ari diren merkataritza librerako akordioen aurkako ekintzak izan ziren aurtengo ardatz nagusia. Etxaldek dokumentu bat aurkeztu zuen, TTIP edo TAFTA bezala ezagutzen diren akordioek eragingo lituzketen kalteak salatzeko. Horren aurrean, elikadura burujabetza eta nekazaritza...

EHNE-Bizkaiak alegazioak aurkeztu dizkio Emakume Baserritarraren Estatutuaren proiektuari

EHNE-Bizkaiak alegazioak aurkeztuko dizkio Eusko Jaurlaritzak prestatutako Emakume Baserritarren Estatutuaren proiektuari. Emakume Baserritarren Estatutua sindikatuak aspalditik egiten duen eskaera da. Horrelako tresna bat martxan jartzea positiboa da berez, baina EHNE-Bizkaiaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektua irakurri ondoren, hainbat alderdi hobetu behar dira, eta horretarako dagozkion alegazioak aurkeztuko ditu. Alegazio horiek prestatzeko, sindikatuko emakume-talde batek bilera bat egin zuen, eta lehen balorazioa izan zen duela 25 urte ohiz kanpokoa izan...

Mobilizazioa ezinbestekoa da (Etxaldeko editoriala)

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna sinatzen dugun erakunde sozial eta sindikalok uste osoa dugu gure helburuetarantz aurrera egiteko ezinbesteko mobilizazioa dela, eta martxoaren 14an hitzordu berri bat dugu Iruñean eta Bilbon. Espiritu kritikoa eta proposamenak egiteko gaitasuna duen aliantza sindikal eta sozial indartsu bat artikulatzea ezinbestekoa da Euskal Herrian aplikatzen ari diren politika publikoetan erabateko aldaketa sustatzeko. Gizarte Eskubideen Kartak aurkeztutako gizarte-programak zehazten du zein den erakundeei politika publikoetatik...