Dokumental honek haragiaren kontsumoa eta abeltzaintza industrialaren praktikak birpentsatzeko premia larria aztertzen du, ingurumen eta etika erronkei aurre egin behar dien mundu honetan. Haragiaren munduko eskaria handitu ahala, gero eta nabarmenagoa da abeltzaintza industrialak animalien ongizatean, osasun publikoan eta planetan duen eragina. Filmak kazetari eta aita baten bidaia jarraitzen du, munduan zehar egindako bidaian, non nekazari aitzindariak ezagutzen dituen alternatiba jasangarri eta humanoetan. Txerri organikoen haztegietatik landa oiloen arrautzen...
Europako Batzordeak nekazaritza eta landa arloko 30 erakunde hautatu ditu Nekazaritza eta Elikaduraren Europako Kontseilua osa dezaten. Kontseilu hori kontsulta-organo berria da, eta Bruselaren eta hornikuntza-kate europarraren arteko elkarrizketa sustatu nahi du. Europako Batzordeak jakinarazi duenez, erakundeek landako eta nekazaritzako komunitateak eta hornidura-kateko beste eragile batzuk ordezkatzen dituzte, bai eta gizarte zibila, ingurumen-taldeak, animalien ongizateko taldeak eta kontsumitzailea babesteko elkarteak ere. Kontseiluaren lehen bilera, Christophe Hansen Elikadura eta Nekazaritzako...
Dokumentuak Estatu espainiarreko elikadura-sistemaren kostu ezkutuak jorratzen ditu, eta horrek landa-eremurako prezio bidegabeetan eragiten du. Nork esan zuen elikagai agroekologikoak eta hurbiltasunekoak garestiagoak direla? Ideia hori iritzi publikoan nagusitzen bada ere, mito handia da. Izan ere, elikadura industrializatua, Espainiako biztanleriak gehien kontsumitzen duena, epe ertain eta luzera, askoz garestiagoa da gizartearentzat, eta, jakina, produktua erosten duenaren poltsikoarentzat, osasunarentzat eta ingurunearentzat ere bai. Arrazoi nagusia da merkatu konbentzionaleko...
Ekologistak Martxan eta Eguzki taldeek errekurtsoa jarri dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian Oka ibaiaren arroan Urdaibaiko Biosfera Erreserban emari ekologikoak murriztearen aurka. Murrizketa hori Lakuako Gobernuak eta URA Uraren Euskal Agentziak onartu zuten. Ekologistek ohar batean azaldu dutenez, lehortea gertatuz gero ibaien emari ekologikoa murrizteko araudia ez da aplikagarria "Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneetan", hala nola Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, bertan baitago Oka ibaiaren eta Mape eta Galako...
Basogintza kalitate handiko egurra ematen duten espezieetan oinarritzea babestu du ikertzaileak, eta landaketak dibertsifikatzearen alde egin du. Basogintzako eragileek sektorearen etorkizunaz zer pentsatzen duten aztertu du BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikertzaile talde batek, eta bide orri bat proposatu du eredu jasangarri bat garatzeko. Talde horretako kide da Noelia Zafra-Calvo (Bilbo, 1977), eta basozainen eta zientzialarien arteko elkarlanera deitu du. Zer baldintza bildu behar ditu basogintzak kudeaketa jasangarria...
Nafarroako Parlamentuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur UPN, EH Bildu, PPN eta Contigo Navarra - Zurekin Nafarroa eta Vox elkartearen aldeko botoekin, eta PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioen aurkako botoekin. Horren bidez, Mercosur-en eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko tratatua errefusatzen da eta Estatuko Gobernua premiatzen da hura geldiaraz dezan eta ez dezan amore eman nekazaritzaren esparruan ezertan ere gehiago. Zioen azalpenean, Contigo...
Ministroen Kontseiluak Elikaduraren Estrategia Nazionala (ENA) onartu zuen atzo, Espainiako Estatuan nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizuna markatuko duena. Gizarte erakundeek, ordea, Gobernua kritikatu dute, proiektuaren idazketan "gizarte zibilari entzungor" egin diotelako. Elikaduraren Estrategia Nazionalak sei jarduera-ardatz ditu: hornidura estrategikoa, jasangarritasuna, landa-eremuen indartzea eta lehiakortasuna, elikadura osasungarria, berrikuntza eta teknologia, eta kontsumitzaileen zeregina. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko (MAPA) titularrak, Luis Planasek, esan du 40 bilera tekniko baino gehiago egin dituela...
Otsailaren 11n, 3 lur-defendatzaile epaituko dituzte Baionan, 2024ko apirilaren 10ean Kanboko udaletxean protesta kolektibo bat egin ondoren, Ipar Euskal Herriko alkateak Marienia auziari buruzko edozein elkarrizketa hasteari uko egin ziola salatzeko. Cade, ELB, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta OSTIA erakundeek mobilizazioak deitu dituzte egun horretarako, 13:00etan, Auzitegiaren aurrean. Bouygues multinazionalak Marieniako lurretan, Kanbo herrian, etxebizitzak eraikitzeko proiektu erraldoi bat egin nahi du. Proiektu horrek 3,7 hektarea labore suntsituko ditu....
Langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta gizarte kohesioa eragiteko, euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propioaren aldeko bidea ireki dute, Herri Ekimen Legegilea erregistratuz eta Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuz. Hego Euskal Herriko langileentzat soldata propio baten aldeko ibilbidea abiatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak, bai Herri Ekimen Legegilea erregistratuta, bai Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuta, EAEn zein Nafarroan. Prentsaurreko baten...
Otsailaren 1ean Iruñean egitekoa den mobilizazio deialdiarekin bat egin dute 139 eragilek. Zazpi auzipetuei hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isun ekonomikoa eskatu dizkiete, Aroztegiko kanpaldian parte hartzeagatik. Aroztegiko Elkartasun Komiteak manifestaziora deitu du Otsailaren 1ean, Iruñean, Aroztegiko zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko, eta deialdi horrek jaso duen babesa adierazteko agerraldia egin dute gaur, Iruñeko epaitegien atarian. Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroren isun ekonomikoa eskatzen dizkiete...