LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek mobilizazio eguna deitu dute apirilaren 28rako, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna, "Absentismoa, patronalaren iruzurra. Lan osasuna, gure eskubidea". Manifestazioak Donostian (11:30, Alderdi Eder) eta Iruñean (11:00, Sarasate pasealekua) egingo dira. Sindikatuen arabera, datuek erakusten dute absentismoa "ke-laino bat" dela eta arazo nagusia laneko arriskuak direla, "patronalak legedia urratuz eragiten dituenak". Arrisku hauek emaitza larriak dituzte langileen osasunean, 64 hildako eta...
Gaur goizean, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Plaza Biribilean, "Gotzon S.O.S." dinamika babesteko eta Gotzon Telleria preso gaixoaren askapena eskatzeko. Gotzon Telleria gaixotasun genetiko sendaezina duen 68 urteko preso bilbotarra da. Espetxe-legediak zehazten duen bezala, Gotzonek hirugarren graduan egon beharko luke, gaixotasun sendaezina duelako. Hala ere, bigarren graduan jarraitzen du. Sindikatuek dinamika propio bati ekin zioten 2019an Sarerekin batera,...
Confebaski gutxieneko soldata propioa negoziatzera eseri dadila exijitu diote ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek, Bilboko egoitzaren aurrean mobilizazioa eginda. Sindikatuek gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izen behar dela adostu dute. ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak elkarretaratzea egin zuten atzo Confebasken egoitzaren aurrean, Bilbon. Salatu dute patronalak betoa jarri diola Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa adosteari eta negoziatzera eseri dadila exijitu diote. Halaber,...
86. Etxalde (2025eko Otsaila - Martxoa) ↓ Deskargatu 86. Etxalde ↓ EDITORIALA: "Un salario mínimo interprofesional suficiente también para el sector agrario" IRITZIA: Amets Ladislao: «Faxismoaren aurrean, ausardia eta aliantza feministak!» ELKARRIZKETA: Joseba Attard eta Ipar Arrinda, Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko kideak: “Badaukagu geure historia, geure ardiak, gure ohiturak, Gales, Irlanda, Eskozia eta abarren modura” ERREPORTAJEA: Carne de vacuno: Es imprescindible relocalizar el engorde y el consumo BERRIAK →...
ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bat egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borrokarekin, eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan mobilizatuko dira.. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, `Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por unas pensiones y un salario mínimo justo y suficiente´ lelopean. Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegile bat bultzatu zuen duela...
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek manifestu bat aurkeztu zuten atzo, Bilboko Bilborock aretoan, premiazko neurriak eskatzen dituena pentsio duinak bermatzeko eta alor horretan genero-arrakala murrizteko. Etxalde, beste talde batzuekin batera, manifestuari atxikitu da. Ekitaldia Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeek antolatu dute, eta feminista, emakume talde eta pentsiodunak bildu dira, astez aste eskualde osoko plazetan manifestatzen direnak. Etxalde mugimenduan Amets Ladislao eta Maite Aristegi izan ziren. Helburu nagusia esperientziak...
Confebaskek gutxieneko soldata adosteko mahaiari jarritako betoa gainditzeko ekimen berria iragarri dute ELAk, LABek, STEILASek, ESK-k, HIRU-k eta Etxalde mugimenduak. Sei erakundeen ohar bateratua Pasa den otsailaren 6an, Confebaskek ezezkoa eman zion gutxieneko soldata propioa adosteko mahaia eratzeari, sindikatu guzti-guztiek egindako eskariari muzin eginez. Patronalaren jarrera erabat onartezina da, bai forma aldetik baita funtsari dagokionez ere. Formen aldetik, negoziazio kolektiboan dagokion funtzioari uko egin zion Confebaskek. Eztabaidari eta negoziazioari...
↓ Deskargatu Txostena ↓ LAB, STEILAS, ESK, EHNE, HIRU sindikatuek eta Etxalde mugimenduak argitara eman dute Euskal Herriko 2024. urteko lan-ezbeharrei buruzko txostena. Txostenak erakusten duenez, 2024ko ezbehar-tasaren datuek 2023koak gainditzen dituzte. Horren arrazoia da, besteak beste, ez dela neurri eraginkorrik hartu lan-istripuak saihesteko, eta, beraz, aurreko urteetako joerari eutsi zaio. Azken urte luzeetan Euskal Herriko langileria zerbitzu publikoen eraispen eta pribatizazioa jasaten ari da. Zerbitzu publikoak ez dira...
Langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta gizarte kohesioa eragiteko, euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propioaren aldeko bidea ireki dute, Herri Ekimen Legegilea erregistratuz eta Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuz. Hego Euskal Herriko langileentzat soldata propio baten aldeko ibilbidea abiatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak, bai Herri Ekimen Legegilea erregistratuta, bai Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuta, EAEn zein Nafarroan. Prentsaurreko baten...
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egindako agerraldian, zaintza langileen baldintzak hobetzeko, pribatizazioa amaitzeko eta lanaldia murrizteko exijitu dute EHNE Bizkaia, LAB, Steilas, ESK, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak. «Historikoa». Halaxe izan zen iazko azaroaren 30a. Egun hartan, Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu zuen, eta kaleak hartu zituen zaintza eskubide kolektiboaren alde. Eguna mugarria izan zen arren, egun hartan ez zen ezer amaitu. Horren erakusle izan zen...