Gure gizarteko talde ahulenen elikadurarako sarbidearen egoerari buruzko argazki eguneratu bat izateko beharrari erantzuten dio liburuak, baita ildo horretan abian dauden estrategia, plan eta politika instituzional eta sozialei ere, ikuspegi lokal-global batetik eta horien azterketa kritiko batetik. Argitalpen hau proiektu zabalago baten barruan kokatzen da: "Elikadura-sistemak eskubideekin: gizarte-bazterkeriako eta/edo -desabantailako egoeran dauden pertsonen elikadura. Hurbilketa bat agroekologiatik eta elikadura burujabetzatik", Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua. Proiektu honen bidez, tokiko...
Alain Ducasse sukaldari ospetsua eta monegasko enpresaburua da. Munduko luxuzko jatetxe multzo handiena du, eta 20 lokal baino gehiago ditu Europa, Amerika, Asia eta Afrikako hainbat tokitan. Jarduera ekonomikoek sortutako negozio-bolumena 44 milioi eurokoa izango zen 2005ean, eta 1.200 kolaboratzaile baino gehiagori ematen die lana. Forbesen arabera eragin handiena duten ehun pertsonen sailkapenean parte hartzen duen frantziar bakarra da. Izenburua: Comer es un acto político Egilea: Alain Ducasse y...
Egilea: Josebe Blanco Alvarez Argitaletxea: Argia Argitaratze data: 2023ko urriaren 15a Orrialde kopurua: 272 Neurria: 130 x 200 mm Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, liburu honetan aurkituko duzu zer bizi duen artzain batek eta horrek nola zeharkatzen duen. Eguneroko batean jaso du protagonistak artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: emakumea,...
Egilea: Sandrine Aumercier Itzultzailea: Pedro Coiro Argitaletxea: Milvus Bilduma: Crisálida 324 orrialde Tamaina: 180x120 mm JSP: 18€ ISBN: 978-84-125901-1-1 Kapitalismoak aurkituko al du bere beharrak asetzeko adina energia? Galdera horri erantzuteko, Sandrine Aumercierrek korronte ekologistetatik, marxistetatik eta industriaren aurkakoetatik egindako hainbat analisirekin eztabaidatzen du. Bere saiakerak Robert Kurz, Moishe Postone edo Anselm Jappe (hitzaurrearen egilea) bezalako egileen ildoari jarraitzen dio, bere planteamenduak eguneratuz. Krisi energetikoa sistema kapitalistaren baitan gertatzen...
Leire Milikua Larramendi arkitektoa da Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu ondoren eta unibertsitate espezialista Agroekologian (UEU-EHU) eta Genero Berdintasunean (Universidad Europea Miguel de Cervantes). Freelance bezala dabil lurraldearen eta biztanle/komunitateen arteko loturak berrezartzeko planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen. Bere ikerketa-lerro nagusiak agroekologia, elikadura-sistemak, landa-eremua, herritarren parte hartzea eta generoa dira. 2022, saiakera Susa Literatura 120 orrialde Editorea: Jule Goikoetxea Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko, eta,...
“Ez dago pestiziden irtenbide erabat alternatiborik. Nola elikatzen dugu jendea? Pestizidarik gabe ekoizten hasten bagara, % 40ko baja izango dugu produktuetan, eta % 50eko igoera kostuetan “, dio J. R. Buisson Danone Taldeko idazkari ohiak. Eta iturria bilatu nahi izan nuen, noski, nekazaritzako elikagaien industriaren ordezkaria arduratu baitzen topa egiteaz. Neurri batean, Buissonek aurkeztutako ehunekoen baliozkotasuna egiaztatzeko izan zen, liburu hau sortu zuen ikerketari ekin bainion. Margaret Thatcherren “There...
Liburuaren aurkezpena: Baserri biziari eusteko lanak. Nekazaritza sindikalismoaren historia bat, Jose Anjel Aldai Arrillaga-k. Eguna: Ostirala, 12:00-14:00 Lekua: Villasuso Jauregia, Gasteiz Ondoren, luntxa eskeiniko da. Joan nahi izanez gero, konfirmazioak bidali: kepaenbeita@gmail.com alaznentzat@gmail.com
Baratzezaina ereindako lehen ilar-landarearen zain bezala daude Jakobitak liburu berriaren esperoan. Noiz aterako. Bizi Baratzea best seller-a Durangoko Azokan erosi eta hurrengo asteetan osorik irentsi zuten, eskualdean Jakobak berak hitz egin duen aurkezpen guztietara joan dira, eta orain gehiagoren beharrean daude. Bada ekainarekin batera izango da kalean, ARGIAren eskutik, beren gosea aseko duen liburua. Altza porru! baratzeaz eta horrek inguratzen duen jakintza guztiaz zortzi marrazkilarik ilustratutako komiki-liburua da. Bizi...