Un pueblo redescubriendo los senderos hacia la Soberanía Alimentaria…
Solidaridad compartida y creativa ante el riesgo de encarcelamiento de activistas de Askapena. #PrestatuMotxila #U30 Más vídeos: Hainbat eragilek dagoeneko motxilak prestatu dituzte! /Tantos agentes sociales estan preparando la motxila de la solidaridad! Komite Internazionalistak
Proposamenak/Propuestas > Ehne-Bizkaia/Etxalde ELIKADURA BURUJABETZARI buruzko TOPAKETAK UDONDO GAZTETXEAN (Leioa) Hizkuntza/Idioma: euskaraz Urtarrilak 29, ostirala 19.30 Hitzaldia; “Gazte proiektu kolektibo berriak elikadura burujabetza betetzearen bidean” 21:00 Kontzertuak Urtarrilak 30, larunbata 12:30 Introducción a la Acuaponia de la mano de Birika 14:00 Bazkari herrikoia 17:00 “Bide Berriak” dokumentalaren emanaldia 20:00 Kontzertua “Frutarbolen landaketa, formazioa eta inausketa”. Hizkuntza/Idioma: euskaraz Otsailan zehar, Diman eta Ean Informazio gehiago; unai@ehnebizkaia.org edo 946232730...
Hendaiako Herriko kontseiluak, astearte gauean, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu zuen. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez sozialista pozik eta zatisfos agertu da bozkarekin, eta, bereziki, erabaki horretan kontseilu guztia bat egin izana azpimarratu du. “Guztiek moneta horren proiektuan lekuko ekonomia edota euskararen alde ekintza egoki...
2016-01-20 | Aitor Biain ATZEKOZ AURRERA. ARANTZA ALDEZABAL. EHUKO IKERLARI ETA IRAKASLEA Mendiko artzaintza desagertzeak «ondorio kate luze bat» eragingo luke, EHUko biologia eta ekologiako ikerketa talde baten arabera. Talde horretako kide da Aldeazabal. gun mendian duguna artzaintzari esker dugu». Hala dio eta hala frogatu du Arantza Aldezabal EHUko ikerlariak (Pasaia, Gipuzkoa, 1967). Izan ere, mendiko artzaintza uzteak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertu ditu Aldezabal buru den EHUko Biologia eta...
Notre-Dame-Des-Landes aireportua eraikiko duten guneko biztanleen kanporaketen eta aireportuaren eraikitzearen aurka, 20.000 pertsonak, mila bizikletak eta 400 traktorek Bretainiako Naoned hiriko (Nantes frantsesez) Chevire zubia blokeatu zuten zapatuan. Bretainiako hiriburuan eraiki nahi duten aireportuaren aurkako protestak 2000. urtean hasi ziren. Aireportua eraiki nahi den eremuko biztanleek –ZAD, Zone A Defendre (Defendatu Beharreko Eremua) bezala ezaguna– bertatik joateari uko egin zioten. Hamaika etxebizitza eta...
Nekazaritza Baserritarrari eta Agroekologiari buruzko nazioarteko topaketak burutu dira Kuban. Euskal Herritik hainbat pertsona joan ziren bertara. Horietako bat da Alazne Intxauspe. – Familia Nekazaritza Baserritar eta Indigenari buruzko tailerrean parte hartu zenuten Kuban. Zer moduzko esperientzia izan da? Oso positiboa izan zen hurrengo egunetara begira, konzeptuak eskuratzeko oso baliogarria izan zen. Hango errealitatea ulertzeko balio izan zuen, nola funtzionatzen duten, nola estrukturatzen dituzten...