Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak

II “Jan Ta Jabe” Jardunaldiak: Emakumeen estutik alternatibak eraikitzen/Mujeres construyendo alternativas

II JAN TA JABE jardunaldiak hurrengo maiatzaren 8 eta 9an ospatuko ditugu Santurtziko Mamarigako Kultur Etxean. “Emakumeen estutik alternatibak eraikitzen” lelopean ezagutuko ditugu Elikadura Burujabetza eta Ekonomia Feminista eta Solidaria elkartzen dituzten tokian tokiko ekimenak. Emakume baserritarren zailtasunak, proposamenak eta erronkak aztertu eta ikusaraziko dira; eta euren ekimenak indartzeko proposamenak egingo dira. Larunbatean txikigune zerbitzua eskainiko da eta jardunaldiak bazkari agroekologiko (5 Euro) batekin bukatuko da. Bietara apuntatzeko hurrengo...

«Herri laborantza da egungo arazo handiei erantzuteko soluzioa» [LAURENT PINATEL]

LAURENT PINATEL. LABORARIEN KONFEDERAZIOKO BOZERAMAILEA Egunotan kongresua egiten ari dira Laborarien Konfederazioa sindikatukoak, Izpuran (Nafarroa Beherea). Herri laborantzaz gain, TTIPa, klima aldaketa eta bertze hainbat gai izanen dituzte solasgai. Bertze herri anitz zituzten aukeran, baina Euskal Herrira etorri da kongresua egitera Laborarien Konfederazioa, Frantziako ezkerreko laborarien sindikatua. Herri laborantzaren bidean «aitzinatua» ikusten dutelako lurraldea, Laurent Pinatelek azaldu duenez (1970, Saint Genest Lerpt, Frantzia). Sindikatuko bozeramaile...

Eragile sozial eta sindikalak akusazio popular gisa onartuak izan gara «Kutxabank kasuan»

Hainbat eragile sindikal eta sozial (LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, EKA, Euskal Herriko pentsionisten plataforma), Bilboko instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiak daraman auzian akusazio popular gisa onartuak izan gara. Bertan Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafa Alcorta inputatuta daude Kutxabanken izandako gertakarien harira fiskaltzak ezarritako salaketaren ondorioz. Apirilaren 16 eta 17an izango diren inputatuen konparezentzian ere izango gara. Eragile sozial eta sindikalok akusazio popular gisa onartuak izateko baldintza guztiak bete...

Sants, auzo kooperatiboa ehuntzen

Bartzelonaren bihotzean, urteak dira bestelako gizarte baterako bidean den komunitatea ari direla osatzen. Orotariko kooperatibek, zentro sozial autogestionatuek eta bizilagunen jarrerak bat egin dute Sants auzoan, alternatiba oasi gero eta oparoagoa sortzeko. Bartzelona. Sants. Kataluniako hiriburuan izan den orori ezaguna egingo zaio izena, besterik ez bada, hiria munduarekin lotzen duen geltokia dela-eta. Bertara heltzen dira abiadura handiko trenak, metroak, autobusak eta baita aireportutik datorren ferrokarrila...

APR 17 ABR | BASERRITARREN NAZIOARTEKO BORROKA EGUNA/DÍA INTERNACIONAL DE LA LUCHA CAMPESINA

  KANPAINAREN ERREKURTSOAK/ MATERIALES DE CAMPAÑA 17 DE ABRIL (POSTER, INFO…) : VER/IKUSI DÍA INTERNACIONAL DE LA LUCHA CAMPESINA En este 2015 a nivel internacional se ha elegido el tema de los acuerdos del TTIP o TAFTA, para mostrar nuestra oposición y propuestas al respecto. Para el 18 de abril se han convocado movilizaciones tanto en EEUU como en Europa. En Euskal Herria también nos movilizaremos. Junto con las asociaciones de consumo, el objetivo es dar a conocer...

AZUKRE PLANETA [VSF]

Bai al zenekien… · 25 GRAMO da eguneko Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duen kantitatea · KONTSUMITZAILEEN %64ak ez du etiketetan ia ezer ulertzen · Telebistan, haurrentzako ordutegian agertzen diren IRAGARKIEN %80 produktu kaltegarrien ingurukoak dira · Bolivian, 10.000 UMEK egiten dute lan azukre-kanabera sailetan · 250.000 HEKTAREA LUR biziki kaltetzen dira azukre-kanaberaren ekoizpenerako · Espainiar Estatuko POPULAZIOAREN %55ak obesitatea edo gehiegizko pisua du Batazbesteko kontsumoa 112gr izanik egunean, 25Gramos...

Erromotruk Erromoko Azoka [Getxo]

Erromotruk Erromoko (Getxo) azoka gara. Kapitalismoak inposatzen dituen kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremanak gainditzeko trukea eta beste erlazio mota batzuk sustatzen ditugu. Erosketak egiteko, jateko, jansteko…ditugun erak gure munduarekiko dugun konpromezuan zerikusia dutela uste dugu, mundu iraunkor bat nahi dugun heinean. Azoka honen ideia Erromoduinek sortu zuen, 2012an Euskal Herrian egon ziren greba orokorren eta mobilizazio herrikoien testuinguruan sortu zen kolektiboan hain zuzen ere. Gizarte...

Elikagai ekologikoak eta autogestioa eskolako jantokietan

Experientzi batzuk. Kurutziaga Jantokia Egun, gure gizartean zabaltzen ari den kezketariko bat da kontsumitzen ditugun produktuen kalitatea eta jatorria, zer jaten dugun eta non ekoitzia den jaten dugun hori, alegia. Gure helburua gaur eguneko eskaintza hobetzea da: ikastolako jantokian, gure haurrek sasoian sasoiko produktuak, bertakoak eta ekologikoak kontsumituz. Gainera, jantokiaz haratago, garrantzia eman diogu bestelako aztura osasuntsuak hartzeari ere (hamarretako osasuntsuak, hortzak garbitzeko ohitura, eguerdiko zaintza bideratua…) «Polita,...

Zentzuz Kontsumitu, Bionekazaritza eta Bioalaitik [Actividades]

Zentzuz Kontsumitu, Bionekazaritza eta Bioalaitik. Elikadura-sistemaren eztabaidari buruzko zenbait jarduera aurkezten dizuegu. Elikadura eta osasuna uztartzen dituzten hitzaldiak izango ditugu. Kontzeptu berriak ikasiko ditugu, elikadura-eredu konbentzionalaren aurreko alternatibak proposatzen dizkigutenak, hala nola elikadura-burujabetza. Antzerki interaktiboekin ongi pasatzeko aukera izango dugu, parte-hartzea helburu, gure pentsamenduei eragiteko. Ekuadorreko pertsona indigenak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izango dugu, ideiak eta gogoetak trukatzeko haiekin. Eta bukatzeko… geure gorputzean ezagutuko dugu zer garen, zer...
error: Content is protected !!