Co-branding modelotik eratorritako arazoak
Lehiaren Euskal Agintaritzan Bihoel elkarteak jarritako salaketa Hazi Fundazioak eta Eroskik duten Eusko Label Kaliatatea marka publikoa eta Eroskiren E-Natur marka pribatua elkartzeko akordioa dela eta sortutako arazoak, eta honelako co-branding itunek sor dezaketen problematika Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentu eta hausnarketan isladatzen da.
Etxalde mugimenduak urte honetako martxoan plazaratu zuen hausnarketa eta proposamen dokumentuan, Elikagaien Kalitate Politiken inguruko hausnarketa eta proposamenak biltzen zituen ere, honen baitan co-branding ereduak sor ditzazkeen arazoak baita. Salmenta eremu handiekin sinatzen ari diren akordio hauen harira, Etxaldek bertako ekoizpenaren izen ona salmenta bolumen teorikoengatik saltzen ari dela uste du, honela, kontsumitzaileen nahasmena handituz.
“Eta ezadostasunen artean jar dezakegu co-branding itunak salmenta espazio handiekin, zeintzuetan produktu lokalaren ospea oparitzen den komertzializazio kopuru teorikoen ordainetan, kontsumitzailearen nahastea handituz. Momentuz esan genezake publizitate edo propaganda efektuak sortzen ditugun elikagaien balorearen gainetik daudela. Eta honek gure ekoizpenak identifikatzean ditugun erronketan gidatu behar gaitu. Modu zuzenean merkaturatzen den elikagai lokalaren gehienak ez du identifikaziorik, eta ez da jasangarria bakoitzak bere marka izatea. Ipar Euskal Herriko IDOKIren kasua adierazgarri izan beharko litzateke identifikazioa orokor baterako (Euskal baserri berreskuratu), ekoizpen jasangarri eta lokal bat nabarmentzeko kontsumitzailearekiko.”
Dokumentua osorik irakurtzeko: hemen