[Más abajo, breve pieza en castellano]
Frantzia mailako Confederation Paysanne sindikataren kongresua Garazin iragan da bi egunez apirilaren 22 eta 23an. ELB sindikata Confederation paysanneko kide da eta Frantziatik etorri 350 laborarien egonaldia antolatua zuen. Bi egunez, laborantxako aktualitatea eta industrializazioaren arrangura aipatu dituzte, Stéphane Le Foll Frantziako laborantxa ministroak ere parte hartzen zuela. «Erresistentziaren» beharra aipatu du Laurent Pinatel, Confederation paysanneko bozeramaileak kongresuaren amaierako hitzaldian. « Laborantxa herrikoia, erresistentziaren lehen urratsa da eta eraso ainitz jasotzen baditugu ere, hor gira, irauten dugu eta hori da garrantzitsuena», adierazi du laborari sindikalistak. Europako laborantxa politikaren norabideak, Frantzia mailako laborantxa lege berria eta sindikataren lehentasunak aztertu dituzte bi egunez. Erabaki politikoek laborantxa dibersifikatua eta etxalde ttipiak beti kaltetzen dituztela zioten. Mezu hori errepikatu diote Stéphane Le Foll, Frantziako laborantxa ministroari bigarren egunean. Alabainan, arduradun politikoa Donibane Garaziraino etorria zen kongresuan parte hartzeko. Bruxellesen PACa negoziatzean, urrats onak eman dituela ministroak orroitarazi du sindikateko bozeramaileak, aldiz xede horiek ahantzi dituela Frantziarat itzultzean leporatu dio. Anbizio guzia galdurik, hazkuntza ttipieri laguntzen mugatzea, sistima dibersifikatuak ez aski sustengatzea, etxalde batzu laguntzetik kanpo uztea… erabaki duela ministroak kritikatu du Laurent Pinatelek. TAFTA, merkatu libreko akordio transatlantikoa salatu du ere Confederation paysannek, hunen ondorio kaltegarriak azpimarratuz, batez ere laborantxarendako. Frantzian zehar bidarkatzen ari diren etxalde erraldoiak aipatu dira ere. 1000 behiko etxaldea bezalako beste ainitz badira, zerri hazkuntzan, behi haragitakoan, oilaskoetan, bainan ere tomate ekoizpenean, fruitugintzan…
El modelo de la agricultura campesina
La agricultura campesina no es una utopía, es un modelo que se mantiene vivo, recordaron los representantes de Confederation Paysanne durante el congreso de Garazi. Este fue uno de los motivos para escoger Ipar Euskal Herria para celebrar el encuentro, porque durante 30 años varios proyectos ligados a ELB (entre ellos Euskal Herriko Laborantza Ganbara, que acaba de cumplir 10 años) han dado cuerpo al proyecto sindical, mantiendo vivos numerosos caseríos, incluidos los pequeños, y dando opción de instalación a los jóvenes. Los participantes en el congreso se han percatado de ello durante los dos días de Congreso, donde en un buen ambiente han degustado productos locales, entre ellos el cordero a la brasa preparado por el vizcaÃno Karlos Ibarrondo y los amigos de EHNE.