Ekotopaketak ekimenaren bigarren edizioa martxoaren 28an eta 29an egingo da Arrasaten

Jauzi Ekosozialak elkarteak Ekotopaketak ekimenaren bigarren edizioa antolatu du martxoaren 28an eta 29an Arrasaten, "Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko" lelopean. Gotzone Sestorain baserritar eta feministak hartuko du parte Etxalderen ordezkari gisa.

Ekotopaketak-2025

2022an Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketak egin ziren Sastraka Gaztetxean. Bertan, hainbat kolektibo eta norbanako bildu ziren Euskal Herrian ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala.

Topaketa hauek kolektibo ekologista berri bat sortzeko balio izan zuten, Euskal Herriko beste mugimendu batzuekin sareak sortuz. Hilabete honetan egingo diren topaketekin, antolatzaileek "ekologismo berria hedatzen jarraitu nahi dute eta, horrela, aldaketarako bidean aurrera egin", izan ere, "topaguneek garrantzi handia dute hausnartzeko, antolatzeko eta sareak sortzeko".

EGITARAUA

Ekotopaketak-2025
Ekotopaketak-2025