Elikadura Eskubideari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Bilbon azaroaren 11n eta 12an

Bizilur - Elikatu ala jan - Bilbao - 11 y 12 de Noviembre

Bilbon, azaroaren 11n eta 12an, Elikatzeko Eskubideari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak, "Elikatu ala jan", egingo dira. Topaketa San Frantziskoko Udaltegian izango da.

[elikatualajan]

Jardunaldien helburua elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortzea da, elikadurarako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabakiak hartzeko guneetara eta, oro har, gizartera zabaltzeko.

Hainbat herrialdetako gizarte-erakundeek eta nekazariek parte hartuko dute. Halaber, egoera ahulean dauden kolektiboen ordezkariak ere egongo dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.

EGITARAUA
Azaroak 11

16:30 Aukezpena eta testuingurua. Bizilur-en esku.
16:45 Michael Fakhri. Nazio Batasuneko Elikadura Eskubidearen errelatorea.
17:00 Hiri Gosetiak: nola elikagaiek gure bizitza moldatzen duten.
17:30 Elikadura eskubidearen kartografia.
18:30 Gosearen geopolitika.
19:30 Itxiera ekintza.

Azaroak 12

10:00 Jardunladiaren aurkezpena. Bizilur-en esku.
10:15 Sektorekako mintegiak. Zer gertatzen ari da elikadura eskubidearekin?
11:45-12:00 Atsedena.
12:00 Sektore arteko mintegiak. Nola egiten dugu?
14:00 Bazkaria.
16:00 Tailerretako ondorioen sozializazioa.
18:00 Atsedena.
18:30 Itxiera: elikadura eskubiderantz.
19:00 Jardunaldien amaiera.