Elikadura21 [Nazioarteko Hizketaldia / International Colloquium] ICAS + Etxalde

Elikadura 21

El futuro de la Alimentación y Retos de la Agricultura para el Siglo XXI

Elikaduraren Etorkizuna Eta Nekazaritzaren Erronkak XXI Menderako

The Future Of Food and Challenges for Agriculture in The 21st Century

 

Ver / Descargar Materiales de Difusión, Inscripción, Borrador de Programa

Sitio web del coloquio

Jakina den bezala, 2016ko otsailean, La Haya-ko ISS (Institute for Social Studies) Institutuak, ICAS (Initiatives in Critical Agrarian Studies) sarearen Nazioarteko Hizketaldiaren 6. Edizioa antolatu zuen.

Ordutik hona, lanean aritu gara nekazal ikerlan kritikoen inguruko trukaketak zabaltzeko intentzioarekin, ICAS sarearen erregionalizazio prozesu baten bitartez.

Ekimen honen hedatze prozesuan aurrera pauso berri bat eman nahi dugu 2017ko apirilaren 24tik 27ra bitartean Gasteizen asmo handiko Hizketaldi bat garatuz, EHNE Bizkaia nekazal sindikatuaren laguntzarekin (La Vía Campesina'ko kide den euskal erakundea) eta hazten ari den nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren aldeko Etxalde mugimenduaren parte hartzearekin.

Hizketaldi hau La Vía Campesina'k 2017. urtean Euskal Herrian (Derion, Bizkaian) uztailean zehar ospatuko duen Nazioarteko VII.Konferentziarantzako agendaren marko horren pean gertatuko da.

Honek zera esan nahi du, apirilean Gasteizen izango dugun mintegia oso garrantzitsua izango dela bai arrazoi akademikoengatik eta baita politikoengatik ere. ICAS Hizketaldi seriean dagoeneko ohikoa den bezala, mintegiak izen haundiko akademiko zein aktibista ezagunen presentzia oparoa izango du; eta era berean, baita gazte militante/ikasle/ikerlari askorena ere (Europatik zein munduko beste alderdi batzuetatik hurbilduko direnak).

Hemen aurkituko dituzue ponentzien aurkezpenerako deialdia, programa zirriborroa eta baita inskripzio fitxa ere:

Ikusi - Deskargatu

Laburpenak eta tailerrak proposatzeko epea: 2017ko otsailaren 15ra arte.

Informazio gehiago ere topatu ahal duzue hemen:

www.elikadura21.ehnebizkaia.eus

Bidali mezu bat helbide honetara galderarik/zalantzarik balego:

elikadura21@gmail.com