Erromotruk Erromoko Azoka [Getxo]

[Erromotruk Erromoko Azokakideen Textua]

Erromotruk Erromoko (Getxo) azoka gara. Kapitalismoak inposatzen dituen kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremanak gainditzeko trukea eta beste erlazio mota batzuk sustatzen ditugu.

Erosketak egiteko, jateko, jansteko…ditugun erak gure munduarekiko dugun konpromezuan zerikusia dutela uste dugu, mundu iraunkor bat nahi dugun heinean.

Azoka honen ideia Erromoduinek sortu zuen, 2012an Euskal Herrian egon ziren greba orokorren eta mobilizazio herrikoien testuinguruan sortu zen kolektiboan hain zuzen ere. Gizarte eskubideen murrizketen kontrakoa eta herria berpizteko eta dinamizatzeko asmoa zuen kolektibo berriak.

Bultzada sozialaren falta somatuta, 2013ko udazkenean lan talde bat antolatu zen, eta Azaroaren 30ean lehenengo azkoa antolatzen geunden. Hortik aurrera, hileko azkenengo zapatu bakoitzean, eguzki zein euri egin, auzoan bizi diren lagunentzat eremutxo publiko bat berreskuratzen dugu.

Azoka partehartzaileok antolatzen dugu; adibidez, bi ekoizlek produktu berdina ekoizten dutenean, haien artean adosten dute nola parte hartu; gure artean ere bi talde egiten ditugu muntaia jarri eta kentzeko…

Bitartekari gabeko bertako produktuak sustatzen ditugu, ingurugiroa errepetatzen eta pertsonen arteko esplotazioa ekiditzen dutenak.

Gure artean denetarik dago, bigarren eskuko arropa trukatzeko postua, baserriko ogia eta pasta, garaiko barazkiak, doako liburuak, puntuz eginiko arropa, Luis Arrieta fundazioa, momentuan jateko gozo eta gaziak… eta noizbehinkako parte-hartzaileak ere badira gure artean, ESNETIK, Joneren orratzak, ASAAM elkartea edo TOSU esaterako.

Bukatzeko, plaza hau, Santa Eugenia enparantzan (euria ari denean elizan) hileko azkenengo larunbatetan antolatzen dugu, non dirua jaun ta jabe ez izatea bilatzen dugun harremantzeko besete era batzuk bilatuz, era xumeagoak eta talde lana eginez, ekimen honekin eta auzoarekin konprometituz.

Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke erromotruk@mail.com helbidean. Ongi etorria zara!


Argazkia (Blog Etxeandia. Euskal Herriko garagardozaleen txokoa)