Elkarretaratzeak egingo dira bihar Hego Euskal Herriko udaletxe pareetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna’ lelopean
Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitu dituzte mobilizazioak: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira
Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzeak egingo dira bihar eguerdian Hego Euskal Herriko udaletxe aurreetan, ‘Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna´ lelopean.
Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko deitu dituzte elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dagok eta EH Bilduk. Era horretara, Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko deia egin diete eragile deitzaileek euskal herritarrei.