ELA, LAB, CCOO Euskadi, CCOO Nafarroa, UGT Euskadi, ESK, CGT/LKN, Steilas, Solidari, EHNE Nafarroa, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak langileei dei egin diete maiatzaren 17an, ostirala, Hego Euskal Herrian Israelek Gazan egiten duen genozidioaren aurka eta kausa palestinarrari elkartasuna adierazteko lantokietan eta lau hiriburuetan deitutako elkarretaratzeetan parte hartzera.
Komunikatu bateratuak honela dio:
Pasa den urritik Palestina eta, bereziki, Gazako Zerrenda Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako genozidioa pairatzen ari da Israelen eskutik. Palestinar herriaren aurkako erabateko gerra honek, eskualde mailako edo gerra globala bihurtzeko arrisku larri bat duenak, eta lurraldearen erabateko suntsipena, 35.000 pertsona baino gehiagoren hilketa (horietatik 12.000 baino gehiago haurrak direlarik), Jerusalem eta Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria eta Israelen giza eskubideen urraketa ugari eragiten ari ditu aspalditik.
Israelgo armadak Rafah-n hartu izana, zibilak bonbardatu izana eta existitzen ez diren "eremu seguru" batzuei hiria husteko agindua eman izana, herri palestinarraren aurka gertatzen ari den genozidioan beste urratsak dira. "Atsekabetuta gaude Israelgo indarrek Gazako Zerrendan egindako zibilen sarraskiagatik. Mundua, gerraren biktimek denbora errealean erakusten ari den lehen genozidioaren lekuko izaten ari gara". NBEko bi errelatoreren hitz hauek ordezkatzen dugun langile klasearen sentimendua islatzen dute.
Gero eta ahots gehiago altxatzen ari gara mundu osoan basakeria hau salatzeko, eta azken adibidea gure herrialdera ere iritsi diren unibertsitateko kanpaldiak dira. Hala ere, oraingoz ezerk ez du geldiarazten Israelen makineria genozida, Israel Nazio Batuen edo nazioarteko beste erakunde batzuen deiei entzungor egiten ari delarik.
Indarkeria-espirala ez da berria Palestinan eta azken 75 urteetan etengabea izan da. Israelek Palestinako lurraldeak kolonizatu ditu, eta apartheid sistema ezarri die palestinarrei. Zifrek bere horretan hitz egiten dute: bizi baldintza ankerretara eta erbestera kondenatutako 5’9 milioi palestinar errefuxiatu, 5.000 preso politiko baino gehiago, checkpoint ankerrak, lan baldintzen erabateko prekarizazioa eta langile palestinarren esplotazioa, palestinarren lurren konfiskazioa, eguneroko razziak etxe palestinarretan, emakumeen bortxaketa sistematikoak, neska eta mutilen kontrako abusuak, eta orain genozidio hau, munduko aire zabaleko kontzentrazio-esparrurik handiena den eremuan.
Israelgo gobernua sarraski hori geldiaraztera eta Palestinaren legez kanpoko okupazioarekin amaitzera behartu behar da. Premiazkoa da nazioarteko komunitateak esku hartzea eta bermatzea Israelek sistematikoki urratzen dituen Nazio Batuek lurralde okupatuei buruz emandako ebazpenak betetzen dituela,, eta Gazako Zerrendaren gaineko legez kanpoko 16 urteko blokeoari eta Israelek ezarritako sistema genozidaren gainerako alderdi guztiei amaiera ematea.
Egoera horren aurrean, eta Rafahn lurreko eraso bat izanez gero gerta daitekeena kontuan hartuta, deialdi hau sinatu duten sindikatuok honako hau aldarrikatu nahi dugu: