Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro bideratuko ditu haragitarako behien sektorera Ukrainako gerraren ondorioengatik

 

BehiakEusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 4 milioi euro bideratzea erabaki du Euskadiko haragitarako behi-aziendaren sektorerako aparteko zuzeneko laguntzetan. Laguntzak Ukrainako gerrak eragindako ekoizpen-kostuak handitzearekin lotuta daude, eta haragitarako behien abeltzaintza-ustiategien titularrei edo behiak gizentzeko ustiategien titularrei zuzenduta daude.

Onuradunak, guztira, 1816 abeltzaintza-ustiategiren titularrak dira, horietatik 1726k behi ume inudeengatik kobratuko lukete eta 529k gizentzeagatik. 439 titularrek bi laguntzak jasoko dituzte.

    • haragitarako behi-azienda duten ustiategien titularrak, 2023an haragitarako behien abeltzain estentsiboentzako laguntza eskatu badituzte eta, 2022ko eskaera bakarrean 5 abere baino gehiago zehaztu zaizkionak behi inudeak mantentzeko laguntza ordaintzeko.
    • behiak gizentzeko ustiategien titularrak, 2023an jaiotze-ustiategian txahalak gizentzeko laguntza elkartua eskatu badituzte, edo txahalak modu jasangarrian gizentzeko laguntza elkartua eskatu baduten, eta 2022ko eskaera bakarrean 5 abere baino gehiago zehaztu zaizkionak gizentzeko behiengatik laguntza elkartuak ordaintzeko.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren zenbatekoa oinarrizko laguntza batek osatzen du, eta laguntza osagarri bat gehitu ahal izango zaio. Ustiategi bakoitzeko jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da, alde batera utzita ustiategi berak goian aipatutako bi jarduerak garatzen dituen.

Oinarrizko laguntza kalkulatzeko, dirulaguntza jaso dezakeen animalia bakoitzeko zenbatekoa ustiategian dagoen abere-kopuruarekin biderkatu behar da, honako honen arabera:

- 64 € 2022ko Eskaera Bakarrean zehaztutako behi inude bakoitzeko.

- 73 € 2022ko Eskaera Bakarrean zehaztutako gizentzeko behi-buru bakoitzeko.

Laguntza osagarria soilik emango da ustiategiaren titularra emakumea denean edo titulartasun partekatua duten ustiategiei; edo ustiategiaren titularra pertsona gaztea denean (41 urtetik beherakoak) edo pertsona juridiko bat, non gazteen ehunekoa gutxienez % 50 den.

Laguntzaren ordainketak

Onuradunek abenduaren 31 baino lehen jasoko dute emandako laguntzaren zenbatekoa.