TEORIA-PRAKTIKA ikastaroa elikagaiak ekoitzi, nekazaritza-sektorean sartzeko prozesu bat hasi edo sektorearen errealitatea hobeto ezagutu nahi duen jendearentzat.
Lekua: Ehne-Bizkaiak Abadiñon duen bulegoa (Bizkaia)
Ordutegiak: 2017ko martxoaren 14tik maiatzaren 31ra. Astearte eta asteazken goizetan. 10etik 13ra; 30. Iraupena: 80 ordu, sartzeko planerako balio dutenak.
Apuntatzeko: Fitxa ainara@ehnebizkaia.eus helbidera bidaliz.
Matrikula: 30 €
Info gehiago; 636451572 (Unai)
PROGRAMA
Agroekologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Gure lurraren diagnostikoa eta analisia. Emankortasuna. Konposta egitea eta lurra ongarritzea. Hazitegiak prestatzea eta geure instalazioa ekoiztea.
Baratzea maneiatzea eta hazkuntza-teknikak Lurra prestatzea. Makineria. Baratzearen plangintza eta diseinua. Landaketa. Landatzeko markoak eta sistemak. Elkarteak. Txandakatzeak. Gaixotasunen prebentzioa. Tratamenduak. Borroka biologikoa
Frutagintza ekologikorako sarrera. Abeltzaintzako sektoreen egoera eta perspektibak. Ekoizpen osagarriak (arrautzak, oilaskoak, etab.) Hainbat ekoizpen bisitatzea: erlezaintza-ekoizpena, artisau-ogia, fruitu txikiak, loreak, orea egitea...
Landare-kontserbak, marmeladak eta abar eskuz egiteko tailer praktikoa.
Ideiatik praktikara Proiektu Agroekologiko bat martxan jartzeko urratsak. Lurra eskuratzea, haziak, azpiegiturak, laguntzak...
Higiene- eta osasun-arauak Baimenak edo osasun-erregistroak. Hiltegiak.
Zirkuitu laburrak merkaturatzeko sistemak. Banaketa-alternatibak. Merkatuak. Kontsumo-taldeak.
Nekazaritza ekologiaren bilakaera eta dimentsioak Nekazaritzaren bilakaera. Baserria industrializazioaren eta monolaborantzen aurrean. Globalizazioak ekoizpen-ereduan, merkatuetan eta lurraldean duen eragina. Agroekologia eraldaketa-prozesu kolektibo gisa.
Baserritar eta nekazari mugimendua Euskal Herriko nekazarien mugimenduaren historia. Etxalde eta Via Campesina. Emakume baserritarren papera Elikadura Burujabetzaren aldeko borrokan. Elikadura Subiranotasuna tokian tokikotik nola eraiki. Aliantza estrategikoak beste erakunde edo kolektibo batzuekin.
Gainera, lehenengo seihilekoan, eta ikastaroaren osagarri gisa, bisitak eta tailerrak eskainiko ditugu gure lurretan ezartzen ari garen gaiei edo praktikei buruz, hala nola bioongarriak egitea, mikroorganismo eraginkorrak, etab.
Batez ere martxan zaudeten jendearentzat. Horretarako, Angel Bastida izango dugu. Esperientzia luzea du Molinillako (Araba) arrautza ekologikoaren ekoizpenean, eta hainbat gairen berri emango digu: maneiua, instalazioak, elikadura, txandakatzeak, alderdi sanitarioak, merkaturatzea...
Eguna: Martxoak 16, osteguna
Ordutegia: 16: 00etatik 19:00etara
Lekua: Ehne-Bizkaiak Abadiñon duen bulegoan (Bizkaia)
Apuntatzeko: unai@ehnebizkaia.eus edo 946232730 (ext 4)
Datak: Oraingoz, martxoaren 22an eta 29an
Ordutegia: Asteazken arratsaldez, 15: 30etik 18: 30era
Lekua: Diman (Bizkaia)
Apuntatzeko: unai@ehnebizkaia.eus edo 946232730 (ext 4)
Elikadura-gobernantzaren eta elikadura-subiranotasunaren hilabetea, genero-ikuspegiarekin, Tuteran, Nafarroan: jardunaldien, hitzaldien, erakusketaren eta abarren eskaintza.