«Galde azkarra bada fruitu freskoetan, eta lan handia bada egiteko» [Eztitxu Sabarots]
«Eztitxu Sabarotsek fruituak ekoizten ditu Aldudeko Alastainia etxaldean. Mamiño marka pean saltzenditu produkto desberdinak, erreximenta, bahakia, ozpina…Eskaintza zabala izaiteko, fruitu motaainitz lantzen ditu.»
«Ekoizpena eta transformaketamenperatu behar dira. Transformazioaren hautua egin alaez, salmenta ere menperatu behar da. Nik, fruitugintza aktibitatebakarra dut. Proietu gehiago bada nun badituztenbizpahiru produkzio desberdin : fruituak, hazkuntza etabarazkiak. Fruitugintza osagarri izaiten ahal da hazkuntzarekin.»
• Zure etxaldea presentatzenahal diguzu ?
Aldudeko Alastainia etxaldeaninstalatua naiz. Bederatzi hektara badira, 1.1hektara fruitu arbolekin eta
0.4 hektara fruitu ttipiekin baliatzen ditut. Besteak pentzeaketa oihanak dira.
Familiako etxaldea da, aitatxieta amatxirena. Amak atxiki du ardi zonbaitekin.
Landazione batzu eta fruituttipi zonbait eginak izan ziren haren garaian. Lan bat bazuenbertzalde. 2000An, ene aitak tranzformatze tailer kolektiboamuntatu zuen herriko jende eta beste batzuekin.
Ni, 2005an instalatua naiz,lan tokia ene gain hartu dut eta landazione berriak eginditut. Laborantxako BTS diploma, “Gestion et protectionde la nature”, segitu dut eta ondotik formakuntza bat, animazioanlan egiteko. Lehenago, haurrekin animatzailegisa lan egiten nuen, natura eta bazterrak ezagutarazteko,Alduden. 2003An kanporatua izan nintzen eta bi aukeraziren, edo urrun joan lan hortan segitzeko edo beste zerbaitatzeman hemen. Laborantxa diploma hori banuenez, instalatzekoaukera banuen eta xantza lurrak eta etxaldea izaitekoere. Betidanik ari izan naiz kanpoko lanetan, beharnuen kanpoko lan bat eta maite nuen ere transformaziolan hori.
Instalatu ondotik, aste batekoformakuntza egin dut fruitu transformazioari buzuz,Floiracera (Frantzia) joanez.
Aitak formakuntza hori eginzuen eta oinarri batzuk eman dauzkit. Gero katzakan arizannaiz eta « halabeharrez » ikasten dut.
• Fruituak ekoizten dituzu…
Fruitu ttipietan zarzaidea, andere mahats beltza, anderemahats gorria, arabarba, masusa eta masuzaidea ekoiztenditut. Masuzaidea masusa eta zarzaidea gurutzaketatiksortu dutan fruitua da. Fruituetan badira mertxikak, udareak,sagarrak, aranak, irasagarrak, pikoak, hurrak eta intzaurrak.
Loreak eta bihi basak lantzenditut ere, akazia lorea, sabuka lorea eta aitañi lili lorealoreendako ; bihi basetan, baxarana, otso laharra eta elorriarenfruitua.
Landazioneak dibersifikatuditut eta gehiago landatu.
Lehen hor zena okupazionegisa zen, oinarri bat zen. Nik eremu eta kantitate minimobat behar nuen hortarik bizitzeko.
Fruitu ttipietan, bi-hiruurte behar dira lehen biltze onak egiteko, arbolekin luzeagoda. Ttuku ttuku arizan gira. Orain hacia naiz landazioneberritzen. Fruitu ttipietan ekoizpen denbora laburrada, zuhaitzekilan luzeago da.
Urte guziz lana bada belarrakudeatzeko, arbolak epaiteko…
Biltzeko, ene sasoinamaiatzan hasten da eta azaroa arte irauten du. Dena eskuzbildua da. Ahal bezain tratamendu guti ezartzen dut, ekolojikoanari direnen sistema aplikatzen dut tratamendumailan, nahiz eta biolojikoan agiririk ez ukan. BLErekin arinaiz lanean, teknikoki lagundua izaiteko, formakuntzaksegituz.
• Natura berantago ateratzenda mendian, zer ondorio du fruitugintzan?
Mendian naiz bainan bertzalde erreka bazterrean etaibar zolan. Arrisku handiena da horma. Hormak du ene landenbora mugatzen. Kostarekin adibidez hiru-lau asterendiferenzia badut loratzeetan eta ondorioz fruitu biltzetan.
Eguraldiak baldintzatzen dugure urtea.
• Zuhauk transformatzen dituzufruituak ? Dena transformatzen dut.
Erreximentak, bahakiak, konpotak,ziropak, jelerak eta fruitu pastak proposatzenditut. Fruitu idorrak lantzen hasi naiz. Azukre biolojikoabaliatzen dut eta ez dut deuse gehitzen. Urte guzian transformatzen dut. Bakarrik naizbiltzeko eta transformatzeko, biltzearen parte bat hormagailuansartzen dut. Horri esker, fruitu nahasketak egiten ahalditut, lan antolaketa ere errexten du.
• Nun saltzen dituzu zure ekoizpenak?
« Mamiño » saltze markarekindirektoki saltzen ditut etxetik, Baigorriko etakostaldeko merkatu batzuetan, Idokiko etxalde merkatuetan,saltegi ttipietan, ostatuetan. Idoki etxe ekoizpenenziurtagiria badut. Idokin sartu nintzen kontsumitzailendakokalitatearen erakusgarri baita eta talde lan bateneramaiteko ere.
Fruitu freskoen saltzeko galdeabadut bainan Alduden izanik, urrun naiz merkatuetik.
• Zure etxaldean formakuntzakantolatuak dira…
Idokik formakuntzak antolatzenditu ene etxaldean, fruitu eta baratzeki transformatzeariburuz, lan toki egokia badutanez.
Floirac-eko formunkuntzazentrotik formatzaile bat heldu da. Deneri idekiakdira bainan laborariek eta Arrapitz federazioko kideeklehentasuna dute. Formakuntza horren egitea gomendatzendut. Segurtamen gehiago ekartzen du, fruituanere araudiak baitira, Frantzian eta Europan diren normak…Hobe da xuxen partitzea.
Fruitu ttipiekin eta fruituekinez dira beharrak berdinak, teknikak berdinak, dena ikasibehar da, lortu behar da.
• Nolako bilana egiten duzuzure instalazioaz geroztik?
Galdea bada, haundia, fruitufreskoetan, eta Ipar Euskal Herri mailan bada lan handiaegiteko horri buruz. Orokorki ardi hazkuntzari lotua da hemengolaborantxa, ene ustez dibersifikatze zabalagoa merexiluke. Ari da emeki emeki… Gero, etxalde buru ainitzerretretara joanen dira hemendik hamar urte barne etazer izanen da gero ? Bada lan bat eramaiteko etxalde horiengeroari buruz. Hemen eta beste eskualde ainitzetan presiohaundia bada lurrari buruz eta ahal bezain bat erneegon behar da lur hori ez dadin joan etxegintzara, operazioimobiliarioetarat edo prezio goregian.
• Zoin dira zure proietuak?
Beti berritzen ari naiz. Entseguak egiten ditut beste fruitumota berri batzuetan. Transformatze mailan ene eskaintzazabaltzeko proietuetan ari naiz, ekoizpen desberdinakegiteko.