Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.125.000 euro bideratuko ditu 2024an 40 urtetik beherako baserritarrentzat

Jóvenes sector primario

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.125.000 euro bideratuko ditu 2024an 40 urtetik beherako baserritarrek enpresa berriak sor ditzaten, bai lehendik dauden ustiategien kargu eginez, bai berriak irekiz. Batez besteko laguntza ekonomikoa 43.000 eurokoa izan da aurten, eta, gainera, programa honen onuradunek aholkularitza eta laguntza teknikoa jasotzen dute bost urtez, beren proiektuak gauzatzeko.

2004an hasi zenetik, 329 gaztek ekin diote beren proiektu profesionalari, Gaztenek programaren laguntzarekin. 188k familia-ustiategiak hartu dituzte beren gain, belaunaldien arteko erreleboa bermatuz; 141k, berriz, negozio berriak ireki dituzte. Nabarmendu behar da ustiategien arrakasta-ehunekoa handia dela, % 90ek beren jarduerari eusten baitiote.

Nekazaritzako inbertsioetarako laguntzak

Era berean, Gobernu Kontseiluak abenduaren 12an onartu zituen nekazaritzako ustiategietako inbertsioetarako 2024ko laguntzen deialdiak, 3,6 milioi eurorekin. Laguntzek helburu hauetarako jarduerak estaltzen dituzte:

    • nekazaritza-ustiategiaren funtzionamendua eta iraunkortasun orokorra hobetzea, bereziki ekoizpen-kostuak murriztuz edo ekoizpena hobetu eta birbideratuz.
    • natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-maila hobetzea
    • nekazaritza garatu, egokitu eta modernizatzeko azpiegiturak sortu eta hobetzea, ura eta energia hornitu eta aurreztea barne.

Baserritar bakoitzak gehienez 100.000 euroko laguntza jaso ahal izango du. Egin beharreko gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izango da, eta 1.500 eurokoa nekazaritza ekologikoaren kasuan.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioen artean, honako hauek daude:

    • ekoizpena merkatuaren beharretara egokitzea, batez ere ekoizpenen kalitatea eta uztaren biltegiratzea hobetzen laguntzen duten beharretara.
    • enpresa-kudeaketa eta ustiategien errentagarritasuna hobetzea, batez ere kostuak, energia-gastua, produktibitateak eta dibertsifikazioa murrizten laguntzen dutenak.
    • ustiategien ekoizpen-ahalmena handitzea, bereziki makineria eta instalazioena, ustiapenaren erabilera errazteko eta lanaren produktibitatea hobetzeko.

También se tiene en cuenta la sostenibilidad ambiental, en especial:

    • ekoizpen ekologikoko eta integratuko sistemak eta hondakinen tratamenduan eta biltegiratzean hobekuntzak aurreikusten dituzten jarduerak, berotegi-efektuko gas-isuriak murriztea eta ongarrien erabileraren eraginkortasuna hobetzea.
    • animalien higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, produktuen trazabilitatea eta laneko segurtasuna hobetzeko inbertsioak
    • inbertsio berritzaileak, hala nola bioenergia eta/edo energia berriztagarriak ezartzea eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzea.