[Galerian aurrera edo atzera egiteko, erabili alboetako geziak edo jarri erakuslea argazkiaren gainean eta erabili zure kurtsoreak]
Ekitaldiaren argazkiak Facebooken: Ikusi
Horri guztiari buruz eztabaidatzeko eta gure aliantzak sendotzeko, mintegi hau antolatu dugu. Txile, Brasil, Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Alemania, Italia, Euskal Herria...
Galtzen ikusten duzu? Kontaiguzue zertan zabiltzaten!!
Informazio guztia hemen: http://politikak-elikatzen.bizilur.eus/
INFORMAZIOA: EUSKERA >> | CASTELLANO >> | FRANCÉS >> | INGLÉS>>
Atsegin handiz aurkezten dizuegu Elikadura Subiranotasunerako tokiko politika publikoei buruzko Nazioarteko I. Mintegia. "Politika publikoak elikatzen" lelopean, nazioarteko eztabaidarako eta aliantzak eraikitzeko gune handi bat proposatzen dizuegu, elikadura-subiranotasunerako politika publikoak sustatzeko.
Publikoa kolektiboki bereganatzeko gune gisa ulertzen dugu, eta politika publikoak, berriz, eraldaketa soziala sustatzeko tresna gisa, kolektiboen eta pertsonen arteko ekitatea bermatuz. Elikadura-subiranotasunaren aldeko mugimendu zabal bat eraiki nahi dugu, non eragile bakoitzak (administrazio publikoak, gizarte-mugimenduak, baserritarrak, elkarteak, kontsumitzaileak...) beste elikadura-eredu bidezkoago eta iraunkorrago batzuk eraikitzen lagundu ahal izango dugun.
Mintegiak, fokua nazioartean zabalduz, honako gai hauei heldu nahi die: