Julen Perez: «Ipar Euskal Herriko laborarien erdiak baino gehiagok ELB babesten du»

2025eko urtarrilaren 15etik 31ra izango dira laborantzako hauteskunde profesionalak. ELB sindikatuak bere zerrenda aurkeztuko du. Julen Perez, Lohitzüne-Oihergiko ahate hazlea izango da zerrendaburua, eta bere atzean beste hemeretzi laborari izango dira, hiru ardatz nagusiren inguruan: soldata duinak, transmisioa eta laborarien arteko elkartasuna.

ELB hauteskundeak

[euskal irratiak]

2019ko azken hauteskundeetan, departamentu mailan, bozken %24,21 lortu zuen euskal laborarien sindikatuak, eta FDSEAk %53,98. Hori dela eta, laborantza intentsiboaren alde egiteagatik ezaguna den sindikatu hark lortu zuen Paueko laborantza ganbararen gidaritza. ELBk, hala ere, berriz ere Iparraldeko hiru lurraldeetan, laborarien indar sindikal nagusia izateko erronka lehenetsiko du.

Entzun elkarrizketa Julen Perez-i: