Kit digitalaren deialdia ireki da nekazaritza sektorerako

Titulartasun partekatuko nekazaritza-ustiategiek 12.000 eurorainoko laguntza eska dezakete atzotik, langile kopuruaren arabera

Atzo, irailak 12, Kit Digital programaren deialdi berri bat ireki zen, enpresa txiki, mikroenpresa eta autonomoak digitalizatzea helburu duena. Deialdi berri hau ondasun-erkidegoei, titulartasun partekatuko erregimeneko nekazaritza-ustiategiei eta merkataritza-helburua duten sozietate zibil profesionalei zuzenduta dago.

Bonuaren zenbatekoa 12.000 euro, 6.000 euro edo 2.000 eurokoa izan daiteke, langile kopuruaren arabera, eta 'agente digitalizatzaileek' ezarritako proiektuetan inbertitu behar dira. Red.es-en egoitza elektronikoaren bidez eska daitezke: https://sede.red.gob.es.

Nekazarien eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) zabalkunde-kanpaina bat hasi du Estatu osoan, nekazaritza-sektorearen eraldaketa digitalaren prozesua bultzatzeko eta Kit Digital programako laguntzak ezagutarazteko. Horretarako, informazio-, kudeaketa- eta aholkularitza-gune pertsonalizatuak ezarri ditu COAGen tokiko bulegoen sarearen bidez, eta prestakuntza-topaketa batzuk egingo dira.

Deskargatu laguntzen deialdi ofiziala ↓