Landa Mundu Biziaren aldeko X. Foroa [martxoak 3-4-5]

Erakunde sustatzaileen gonbidapena errepikatzen dugu:

«Landa Mundu Biziaren aldeko X. Foroa maitasunez oratuta eta laberatzeko prest dago. Orain itxaron besterik ez dugu egin behar pazientziaz egosteak jaki kirrinkari eta harroputz bihurtu arte.

Martxoaren 3an, 4an eta 5ean, egurra emango dizuegu Venta de Contreras, Minglanilla eta Cuencan.

Aurten, subiranotasuna eraikitzen eta landatartasuna bultzatzen jarraitzeko udal esparruak eskaintzen dizkigun jarduteko aukera ugariak aztertu nahi ditugu.

Udalerria da pertsonen arteko ezagutza eta hurbiltasun-harremanak errazten dituen tokia, eta pertsona horiek lurraldearekin duten harremana, elkarbizitzarako eta herritarren lankidetzarako lekua da. Administrazio publikoak hornitutako ondasun eta zerbitzuen hartzaile soil izatetik haratago, udalerria erabaki komunak hartzeko gune bat da, demokrazia parte-hartzailerako bitarteko bat.

Udalerriaren ikuspegi horretatik – gure gizartea eraldatzeko lehen maila – udalgintza eraldatzailea sortzen da. Gure proposamena eraldatze-prozesu hori hainbat eremutatik aztertzea da, landa-mundu bizi bat eraikitzera bideratzeko.

Horregatik, gure aurtengo leloak LANDA MUNDU BIZI BATERAKO UDAL ERALDATZAILEA aldarrikatzen du».

Informazio guztia eta izen-ematea, hemen:
https://plataformaruralblog.wordpress.com/x-foro-por-un-mundo-rural-vivo-2/

Deialdiaren webgunearen edukiak:

  • Angeles Santos Landa Plataformako presidentearen deia
  • Landa Mundu Biziaren aldeko X. Foroaren programa
  • Izena emateko formularioa
  • Garraioa partekatzeko koordinazioa