“Lurrama, la ferme Pays Basque” Biarritzen ospatuko da azaroaren 8tik 10era

Lurrama-24-Biarritz

"Lurrama - La ferme Pays Basque", Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatua, azaroaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da Biarritzen, "Herri nekazaritzaz bizi eta elikatu" lelopean. Edizio honetako ohorezko gonbidatua Karine Jacquemart izango da, Foodwatcheko zuzendaria.

[lurrama.org]

Lurramaren helburua nekazaritza herrikoia eta jasangarria sustatzea da. Horretarako, hitzaldiak egingo dira hiru egunetan zehar eta etxeko produktuen azoka bat egingo da.

Herri-nekazaritzatik bizitzea eta elikatzea

Gaur egun, elikadura erakundeen eta nekazaritzako talde industrialen menpe dago, "herritarrei erantzukizun kolektiboa kendu baitiete", dio EHLGk. Hala ere, "gutako bakoitzak horretan eragin dezakegula uste dugu, elikadura osasuntsua, ingurumena eta laborariak zainduko dituen nekazaritza baten alde eginez".

Zein eredu jarrai dezake nekazariak bere lanetik duintasunez bizitzeko, herritarrak modu osasuntsu eta iraunkorrean elikatuz? "Benetan uste dugu herri-nekazaritza dela erantzunetako bat", eta horrek orainaldiko erronka handiei aurre egin behar diela:

    • gero eta hiritarragoa den biztanleria elikatzea
    • lurzoruaren emankortasuna zaintzea eta haren artifizializazioa mugatzea
    • baliabide natural urriak aurreztea, energiatik eta uretatik hasita
    • eskualde edo herri batzuetako pobreziaren aurka borrokatzea
    • lurrari egokitutako kulturak kontserbatzea
    • denbora gero eta okerrago eta ustekabekoagoari aurre egitea

LURRAMAKO UNIBERTSITATE HERRIKOIAREN EGITARAUA

Azaroaren 7an
20.30. Estia-Bidarte

"Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala, zertan gira?"

Korsikako Lurralde Elkargoaren sorrera ekarri duen ibilbidea errepasatuko dugu, eta gaur laborantxa sektorean bereziki lortu diren aitzinamenduak aztertuko ditugu.
Euskal Herrian, 2017an sortu zen Euskal Herriko Elkargoak aukera eman du euskal lurraldeari estatus bat emateko, baina, halaere, gizarte zibilak lurralde kolektibitatea eskatzen du, zeintzuk lirateke horren onurak eta aukerak? Laborantxa arloan, erakunde publiko baten aldeko aldarrikapena mahai gainean da.
Korsikak eta Euskal Herriak beren estatusa aldatzeko joera duten garaitan, nola elikatu daitezke bi lurraldeak bakoitzaren esperientziatik?

Hizlariak:

    • Peio Dufau, diputatua
    • Jean René Etchegaray, EHEko lehendakaria
    • Dominique Livrelli, ODARCeko lehendakaria
    • Jean-Félix Acquaviva, Korsikako lurralde elkargoaren hautetsi
Azaroaren 8an
15:00. Irati gela

“Laborantza herrikoia, zer da?”

Lurrama Ipar Euskal Herriko laborantxa herrikoiaren saloina da. Baina zer da zehazki? "laborantxa herrikoia": kalifikatzaile hutsa da ala laborantxaren ikuspegi erreala eta funtsezkoa? Hastapeneko printzipioetara itzuliz (laborarien autonomia indartzea, ekoizpen faktoreak hobeki banatzea, tokiko garapenaren eragile izatea, etxaldeen transmisibilitatea bultzatzea, kalitatezko jakiak ekoiztea ingurumena errespetatuz), erakutsiko dugu nola gauzatzen den etxaldeetan eta nola ahalbidetzen duen sistema osasuntsuago bat ingurumenarentzat, bidezkoagoa laborariarentzat eta begirunetsuagoa kontsumitzailearentzat.

Parte hartzaileak:

    • Francis Poineau, EHLG
    • GAEC Abehetia, Muskildi
    • GAEC Ihagai, Altzürükü
17:00. Irati gela

“Sardetik sardexkara... Ez! Alderantziz!”

Mathieu Dalmaisek eraikia, konferentzia honek agronomo militante izaitetik Elikaduraren Gizarte Segurantza proiektuaren aldeko aktorea izaitera bere ibilbidea aurkezten du. Bere esperientzia profesionalaren bidez elikadura sistema demokratiko eta iraunkor bat eraikitzeko kontuan hartu beharreko pario politiko edo estrategikoak aztertuz, Mathieuk Elikaduraren Gizarte Segurantza bati buruzko lan kolektibo bat abiaraztera eta animatzera bultzatu duen horretan esplikatzen digu.

Mathieu Dalmaisen konferentzia jestuka.

Azaroaren 9an
11:00. Gela 1-2

“Ongi jan osagarri onean izaiteko”

Osasunaren eta elikaduraren arteko lotura zuzena dela ez da frogatu behar, baina gogoraraztea beti ona da! Pentsa liteke supermerkatuan dagoen janariak, ongi paketatua kutxa garbietan, eritasunetarik urrun atxikiko gaituela, bainan ez da hala, eta alderantziz! Bertan gordetzen diren elikagai ultra transformatuak gaitz bat dira gure osagarrirako. Aldiz, gure sukaldeetan prestatzen diren janari gordinak, edo esne gordineko gasnak adibidez gure mikrobiotaren lagunak dira eta gure immunitate sistemaren estimulazioan parte hartzen dute.

Osasun aditu baten ikuspundua, elikadura sistemei buruzko trantsizioaz (Solagro) eta esne gordinaz gehiago jakinen dugu.

Parte hartzaileak :

    • Philippe Pointereau, agronomo, Solagro ko-sortzailea
    • Philippe Berthelemy, gastro-enterologo
    • Arnaud Sperat Czar, Fondation du lait cru-ko lehendakaria
11:00. Gela 3

”Elikaduraren Gizarte Segurantza”

Eredu ekonomiko kapitalistak eragin damugarriak ditu laborarientzat, ingurumenean. Elikaduraren bortizkeria ere eragiten du, elikadura iraunkorrerako eskubiderik ez dagoelako eta etxeko aurrekonduan elikadurari emaiten zaion egokitzapen aldagaia delako. Kolektibo bat lanean ari da Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren irudiarekin elikaduraren Gizarte Segurantzako sistema bat irudikatzen, 1946an hasi zen bezala: unibertsaltasuna sarbidean, demokratikoki kudeatutako kutxek profesionalak konbentzionatzea, balio erantsiaren ekoizpen errealaren gaineko tasa bakarreko gizarte kotizazio bat sortuz finantzatzea. Gogoeta hori Frantzian eta Euskal Herrian entseatu da, eta talde anitz gogoetatzen ari dira sistema horren ezartzearen inguruan, Hazparnen edo Urruñan bezala. Montpellierreko ekintza adibide zehatz bat ere aurkeztuko da.

Parte hartzaileak:

    • Elikartasuna elkartea
    • Stéphanie Boubé, Caisse alimentaire commune de Montpellier kolektiboko kidea
    • Quentin Guillon, kazetaria
15:00. Gela 1-2

“Zer aterabide ekoizpena birkokatzeko?”

Krisi bakoitzean elikadura burujabetza kontzeptua berpizten da, askotan 1996an landu zuen Via Campesinaren definiziotik oso urrun. Komunikabideek, diskurtso politikoek, lehiakortasunaren gatzea eta balantza komertzialaren gainbehera arazora mugatzen dute. Baina elikadura burujabetza horren gakoetako bat lurralde batek bere populazioa elikatzeko duen antolaketa ahalmena da. Eta onartu behar dugu bai Euskal Herrian eta bai Korsikan oso urrun gaudela!

Nola erantzun erronka horri? Nola hobetu gure egoerak? Zeintzuk dira ezarri behar diren ekintzak, garatu behar direnak? Adibide korsikar eta euskaldun batzuk oinarri harturik, gure lurraldeetatik jiten diren elikagaien proportzioa handitzeko bidea hausnartzen entseatuko gira, segur aski ez baita % 10etik gorakoa izango!

Parte hartzaileak:

    • ODARC (Korsikako laborantzaren garapenaren erakundea)
    • Herriko ogia
    • Iparlab
15:00. Gela 3

“Ene tokiko janari erosketak”

Ekoizleen saltegiak, AMAP, janari denda kooperatibo eta parte hartzaileak, eredu desberdinak existitzen dira agro-industriatik heldu diren elikagaiak saihesteko. Merkatua ere hornitze eta sozializazio leku tradizionala da, baina ekoizleen eta birsaltzaileen artean ez da beti errexa nor den ulertzea. Garaziko merkatuaren adibideaz mintzatuko gira, lan bat egin baitu zentzu horretan, eta toki horien guztien inbentarioa egiten entseatuko gira, tokian tokiko eta modu osasungarrian elikatzeko.

Parte hartzaileak:

    • APFPB (Ipar Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartea)
    • Donibane Garaziko herria
    • Jennifer Audy, ekoizlea
17:00. Gela 1-2

Elikadura, egunero errepikatzen den historia politikoa!”

Karine Jacquemart elikadura osasungarri, eskuragarri, hautatu eta iraunkor baten alde borrokatzen den irabazi asmorik gabeko erakundeko zuzendaria da. Erakundeak kontsumitzaileek kalitatezko elikagaiak proposatzeko duten eskubidearen alde egiten du, osasunerako arriskurik ez dutenak eta etiketatze fidagarri eta gardena dutenak. Orain dela guti, adibidez, salaketa jarri zuen Nestleren aurka, tranpa egitea leporaturik, trataturiko ura ur mineral naturaltzat pasaraziz.

Hitzaldi horretan, Karine Jacquemartek elikagaien lobbyek eta supermerkatuek gidatzen duten elikadura sistemaren portreta egingo du, eta horrek guziak jendearengan, laborarien munduan, paisaietan, biodibertsitatean eta abarretan dituen ondorioak azalduko ditu. Erakutsiko digu, hala ere, baikorrak izateko arrazoiak badirela, gizarteak gaiak bereganatu eta aldaketaren aktore izatea erabakitzen duelarik.

Karine Jacquemart, ohorezkoa gomitaren hitzaldia, Foodwatch erakundeko zuzendaria.

Azaroaren 10ean
11:00. Gela 3

Documental: "Alternatibaren premia"

Ultra liberalismoaren eta merkatu ekonomia globalizatuaren hiru alternatiben historia da. Hiru lurralde desberdinetan hasitako hiru urrats kolektibo, hobeki eta beste manera batez bizitzeko. Film alternatibo bat ere bai, lau eskutara filmatua, eta bi zuzendari, ezarritako sistema zalantzan jarri eta beste eredu batzuekin esperimentatzeko asmo sendoa duten biztanle horien bila joanak.

Laurence FLEURYk, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Biarnoko Emaus Lescar- Pau herrixkaren historiaz interesatu da.

Dominique GAUTIERek hiri alternatiba bat aurkiarazten digu Marseillako iparraldeko auzoetan, “L 'Après M, McDo" bere langileek hartu eta kudeatua borroka sindikal gogor baten ondorioz.

Hiru esperimentu horiek beste "posible" batzuk proposatzen dituzte ultra liberalismoaren antipodetan, gizakiarekiko eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak diren hiru alternatiba.