Marcio Mattos MSTko (Movimiento de los trabajadores rurales sin tierra) kidearen oroimenean
Marcio Mattosen erailketaren albiste tamalgarriak minduta utzi gaitu, bera MSTko liderra eta, Brasilen, Bahia estatuaren aldeko borrokan erreferente politikoa izan da, honela La Via Campesinako Europako Koordinakundeak gure dolu minak eta elkartasuna adierazi nahi diogu bere familia eta MST guztiari.
MSTko gure kideekin batera, Europako koordinakundetik Marcio Mattos kidearen erailketa salatzen dugu eta autoritateei ikerketa sakon bat berehala has dezaten exijitzen diegu. Familiakoek eta lagunek kontatu digutenaren arabera, MSTko liderra bere semeraen aurrean akatu zuten hiru tiroz, bere etxeko babesean zegoela, Boa Suerteko asentamentuan, Chapada Diamantina errejioan.
Marcinho, bere hurbilekoek deitzen zioten bezala, Bahiako estatuan MSTko lider bilakatu zen, ezkertiar alderdiekin, mugimentuekin eta erakunde herrikoiekin artikulazioan ezaguna zen bera. MST erakundearen baitan gaztetatik bere gain hartu zuen zuzendaritza nazionala, bertan zortzi urtez mantenduz eta jendea mobilizatzeko ahalmena erakutsiz.
Atlantikoaren alde honetatik, ziurtasunez eta elkartasunez, europar baserritarren mugimenduak Brasilen MST erakundeak egiten duen lana eta borrokarekin bat egiten du, kapitala eta agronegozioaren aurka! Marciok hartutako konpromesua borroka kolektiboekin eta komunitateen ongizatearekin, bizirik mantenduko da.
Compañero Márcio: ¡Presente! ¡Presente! ¡Presente!
Ehne Bizkaiaren web gunetik hartua