Martxoaren 29an, Mauleko hiltegian hartu irudiek ipar Euskal Herria inarrosi zuten, Frantzian ere gertakari mediatiko haundia sortuz. Haragi jatearen kontrako elkarte batek gordezka filmatu saioa batean, hiltegiko langile batzu agertzen ziren behi eta bildots zonbaiti tratu txarrak emaiten. Geroztik hiltegia hetsia da erabaki administratiboz. Ahal bezain laster beridekit zea galdegiten dute laborantxako hainbat egiturek.
Irudi gogorrak atera dira plazaratua izan den bideo la burrean. Ipar Euskal Herriko laborantxa munduko hainbat elkarte eta egiturek abereen ongi izaiteari atxikiak direla adierazi dute eta abereak errespetuz hazten dituzten gisa, hiltzea ere errespetuz egin dadin galdegin dute, tratu txar eta bortizkeria ge hiegirik gabe.
Hiltegietako problematikak mahain gainean eman dira ere : « hiltegietan, langileria formatua behar da, lan baldintza duinekin eta hiltze erritmo egokituekin. Hiltegien sektorean, lan sakon baten eramaitearen alde gira, gardentasunaren segurtatzeko », adierazi du ELB sindikatak. Bazko aintzineko astean hartuak izan dira irudiak, hots urteko aktibitate azkarrenetariko mementu batean, bildotseri doakionez. Martxoaren 30az geroz hetsia da Mauleko hiltegian, agindu administratiboz. « Holako egoeretan, langilea nahasketa sortzen dute nahitara deus ikustekorik ez gainditua izaitea, pazientzia galtzea eta jestu txarrak ukaitea gertatzen ahal da zoritxarrez », zion Biarnoko hiltegi ttipi bateko zuzendariak. « Jestu horiek ez badira onargarriak ere, azpimarratu behar da Mauleko hiltegiaren fama ona izan dela beti, kabaleen tratatzeko moldeaz ere », zion Xiberoako laborari batek.
Irudiak atera dituen elkartea, L214 izenekoa, ezagutua da sortzen dituen kolpe mediatikoentzat. Arazoa agerian emaiteko manera gaintzetsi dute ipar Euskal Herriko eragile desberdinek. « Berriz ere* hurbileko hiltegien kontrako ataka maltzurra dela uste dugu. Haragiaren kontrako kanpainak biderkatzen ari dira eta federazioak hiltegi ttipien garrantzia azpimarratu du. duten bi sistimen artean : alde batetik kabalearen ongi izaiteaz – eta laborariarenaz ere – axola guti duen molde industriala, eta bestalde hazkuntza herrikoi eta iraunkorra, hazlea eta kabalearen arteko lotura oinarrizko duena », komentatu du Panpi Sainte-Marie, ELB sindikateko idazkari nagusiak. Sindikataren ustez, hurbileko hiltegiak hetsiz, enpresa haundietako hiltegiek gaina hartuko diete lekuko laborarieri, etxalde ttipiak eta hurbileko harakintegiak kaltetuz. Alabainan, hamarnaka etxe ekoizleek baliatzen dute Xiberoako hiltegia salmenta zuzena egiteko. Tratu txarrak gaitzetsi dituen arren, InterAMAP iparraldeko kontsumo elkarteen Neurriak hartuak izan daitezen hiltegietan lana ongi egina izan dadin galdegin du InterAMAPak.
Inkesta administratiboa eta judiziala segitzen badira ere, tokiko tresna berriz ideki behar dela lehen bai lehen adlarrikatu du ELBk. « Mauleko hiltegian egoera laster konpondua izan dadin galdegiten dugu, hiltegia ez dadin aste luzez hetsia egon. Tresna kolektibo hau behar beharrezkoa da Xiberuko eta barnekaldeko ainitz etxaldeendako », zion Panpi SainteMariek.
* Frantzia hegoaldeko bi hiltegietan sartu da elkartea azken hilabeteetan, bideoak egiteko. Biak hetsirik egon dira zonbait astez, baten etorkizuna kolokan da gertakari horren ondorioz.
[Etxalde 16. 21 orr.]