Milaka lagun kalera atera ziren atzo Bilbon eta Iruñean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren, Emakumeen Mundu Martxaren eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistaren deialdiari jarraituz. Bi mobilizazioetan Rafah, Gaza eta Palestina aipatu ziren, genozidioa behingoz geldi dadin.
[Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta]Manifestazioen amaieran irakurritako manifestuak alternatiba ekosozial justuaren terminoak jasotzen ditu: “Egungo egoerak krisi ekologiko gero eta sakonago eta prekaritate handiagora garamatza. Larrialdi klimatikoa agerikoa da, prekaritatea zabaldu egiten da lan- eta bizi-baldintzetan, prezioak igo egiten dira eta elikadura osasungarria bezalako eskubideak urratu egiten dira. Gainera, zerbitzu publikoak desegiten ari dira. Zaintzak funtsezkoak dira, baina gaur egun zaintzarako eskubide kolektiboa ez dago bermatuta. Matxismoa eta arrazakeria gero eta handiagoak dira. Gerrak eta autoritarismoa areagotu egiten dira. Errealitate horren beste alde bat putre-funtsak, supermerkatu handiak eta gero eta etekin handiagoak metatzen dituzten banku-erakundeak dira. Egungo gobernuek bultzatutako politika publikoak ez dira nahikoa norabide hori aldatzeko”.
Hauek dira atzoko mobilizazioetako 7 ardatzak: